2017-2018

Oso egun pasa polita eta ezohikoa egin genuen. Goizean Pasaia goitik behera zeharkatu genuen itsasontziak ikusten. Hainbeste jende ikusteak poztu egin ninduen, ez bainuen espero itsasontzien inguruko festibal batek horrenbesteko interesa pizterik. Parte-hartzaileek ilusio handiz ziruditen lanean, bertako giroaz erabat disfrutatzen. Zumaiako Beduolaren postura iritsi ginenean, aspaldi ikusi gabeko txanal ospetsua ikusi genuen. Postuan hainbat gauza zeuden, besteak beste, berrikuntzaren argazkiak eta eskolan eginiko maketa txikiak. Han geunden bitartean, andre batek galdetu zigun ea maketak guk egin genituen. Orduan, harrotasun osoz, guk ontzi handia egin genuela esan genion, alboan zegoen txanal hura. Txundituta geratu zen, eta gu berriz, gure lanaz inoiz baino harroago. Oso ondo pasa genuen egun osoan zehar eta gauza berriak ikasteko ere balio izan zigun. Gainera, pozarren ikusi genuen noizbait lan ordu batzuk eskaini genizkion ontzi hura Pasaiakoa bezalako erakusketa batean parte hartzen.

(han izandako ikasle baten kronika)

Zumaiako arrantzale-kofradia.

Euskal Herrian geratzen den tankera horretako bakarra. Herriko hainbat adituren aholkularitzaz, ikasleek hura hobeto ezagutzeko urratsak egingo ditugu; besteak beste, ikasleek hari buruzko informazioa bilduko dute adineko jendeari galdetuz. Bildutako kontuak herrian zabaltzen ahaleginduko gara.

Kartografia digitala.

Geolokalizatu egin ditugu GEOPARKEan eta haren inguruan dauden mugarri kulturalak eta paisajistikoak.

Patio berria

Patio berria izango dena diseinatu dugu ikasle, guraso, irakasle, eskolako langile eta KIMUBAT enpresarekin.