Digitalizazioaren garaian bizi gara, sakeleko mugikorrak gure arbasoentzat jainkoen pareko botereak liratekeenak ditu: erosketak egin klik batekin, lagunekin uneoro hitz egin, munduko beste txoko batean dagoen horrekin bideo-deia egin, argazkiak zein bideoak atera... Hiper-konexioak baina konexio galera handia ekarri du, arazo zaharrak konpondu ditu, baina berri batzuk sortu: arretaren galera, adikzioak, gaitasun kognitiboen jetsiera, harremantzeko arazoak, osasun-mentalean arrakala eta hamaika arazo sozial.
Ikasturte honetan, sare sozialen eta mugikorraren kontsumo osasuntsu eta arduratsu baten lanketan jardungo gara, teknologiaren arriskuez jabetuz baina eskaini dezaketen onurak ere ikasiz. DBHko 2.mailako ikasgai guztietan landuko dute hau, proiektu komun bat sortuz abenduaren 15-19a eta martxoaren 23-27a biarte.
Teknologia eta proiektu komunitarioak izango dira lanketa honen oinarri, baina gainerako ikasgaiek gaiari ekarpena egingo diote, kontsumo kontziente eta osasuntsu baterako bidean konpetentzia desberinen lanketa uztartuz.