Eratzeko indartzeak bereziki ikasle zaurgarriei zuzendutako proiektua da, nahiz eta beste ikasle guztiek ere parte hartu dezaketen.
Indartzeak ikasturte osoan mantentzen diren dohako jarduerak dira.
Ikasleren batek aurreko ikasturtean ikasgairen ez badauka gaindituta edota ikasturtean zehar ebaluazioren bat ez badu gainditzen, indartze saioetara joan beharko du.
Heziketa prozesuan era desberdinetako zailtasunak dituzten ikasleentzat bideratuta dago.
Irakasleek aukera dute ikasleren bat indartzera gonbidatzea, ikasgaia aurrera eramateko zailtasunak edo beste beharren bat baldin badu.
Taldeak 10 ikaslek osatuko dituzte gehienez, kalitatezko hezkuntza eta indibiduala berrmatzeko.
10 ikasle baino gehiago baldin badaude ikasgairen baten, bi talde sortuko dira.
Non? Institutoko Ikasgela ezberdinetan izango da: 1go zikloa: 2. solairuan // 2. zikloa: 1go solairuan
Astelehenak eta Astearteak
15.00 - 15.45: 1go saioa // 15.45 - 16.30: 2. saioa
2025-2026 ikasturterako Eratzeko INDARTZE klaseetako ordutegiak beheko taula honetan agertzen direnak izango dira.