Informazio hau berritu egin daiteke. Mesedez, ikusi azken aktualizazioa.
Informazio hau berritu egin daiteke. Mesedez, ikusi azken aktualizazioa.
Ekainaren 19a, ostirala
Adingabeen baimenak aurkezteko gunearen irekiera: 18:00
Kanpoaldeko gunea 14:00 - 20:00
San Mameseko ate irekiera: 20:30
Ikuskizunaren hasiera: 22:30
Ikuskizunaren gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu eta 30 minutu
Ekainaren 20a, larunbata
Adingabeen baimenak aurkezteko gunearen irekiera: 18:00
Kanpoaldeko gunea: 14:00 - 19:30
San Mameseko ate irekiera: 20:00
Ikuskizunaren hasiera: 22:00
Ikuskizunaren gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu eta 30 minutu
Ez etorri azken unean. Ikuskizuna garaiz hasiko da. Ahal den neurrian, etorri denboraz, sarrera errazteko eta ikuskizunaren zatirik ez galtzeko.
Arratsaldean zehar, musika izango da Marabiyak Sond-en eskutik 17:00etatik aurrera. Janari eta edari guneak zabalik egongo dira, eta merchandising ofiziala erosteko postuak ere aurkituko dituzu estadioaren inguruan (Telmo Zarra).
San Mames Bilboko erdigunean dago, eta bertara iristeko hainbat aukera daude.
https://maps.app.goo.gl/SLzWAY3qNa6cniUM6?g_st=iw
Garraio publikoa
Metro Bilbao
San Mames / Santi Mamiñe geltokia.
Estadiorako irteera zuzena.
Ostiralean zerbitzuaren ordutegia luzatuko da, eta larunbatean zerbitzua indartuko da.
Euskotren
Ekitaldia dela eta, tren zerbitzu berezia izango da.
Informazio gehiago lortzeko, ikus Euskotrenen webgunea eta aplikazioa: www.euskotren.eus
Autobusak
Euskal Herriko hainbat puntutatik autobus zerbitzuak antolatu dira.
Informazioa eta erreserbak:
Ibilgailu pribatua
Estadioaren inguruan aparkaleku publikoak daude, baina plaza kopurua mugatua da. Horregatik, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dugu.
Intermodal: https://maps.app.goo.gl/ip387izrtznNgpT8A
Euskalduna Jauregia: https://maps.app.goo.gl/ekNfSdjfZjchrwov9
Sarreren bidalketa berria
Ekainaren 15etik 18ra bitartean, sarrerak berriro bidaliko zaizkie erosle guztiei.
Hasieran bidalitako sarreren aldean, sarbide ate batzuetan aldaketak egin dira. Horregatik, jasotako azken bertsioa erabili beharko duzu, informazio eguneratua bertan baitago.
Sarrerei buruzko informazio garrantzitsua
Ekitaldira sartzeko, pertsona guztiek sarrera balioduna izan behar dute, adina edozein dela ere.
Sarrerak ez dira izendunak; beraz, edozein pertsonak erabil ditzake.
Ez gara salmenta kanal ofizialetatik kanpo erositako sarreren erantzule.
Ez da beharrezkoa sarrera inprimatzea.
Nahikoa da jatorrizko sarrera mugikorreko pantailan erakustea.
Ez dira pantaila argazkiak onartuko.
Behin eremutik irtenda, ezingo da berriro sartu.
Zure sarrerako “SARBIDEA” atalean aurkituko duzu dagokizun atearen informazioa.
Ate bat baino gehiago agertzen badira, haietako edozein erabil dezakezu.
Pistarako sarbidea
Pistarako sarbidea ate hauetatik bakarrik egingo da: 20 eta 26
San Mameseko barne seinaleei jarraituz aurkituko duzu zure sektorea.
Behin bertara iritsita:
Bilatu zure sarreran agertzen den ilara.
Bilatu dagokizun eserlekua.
Eseri esleitutako tokian.
Laguntza behar baduzu, galdetu antolakuntzako langileei edo ikusleen arreta zerbitzuko kideei.
16 eta 17 urtekoak
Heldu baten laguntzarik gabe sartu ahal izango dira, baldin eta:
Sarrera balioduna badute.
Gurasoek edo legezko tutoreak bete eta sinatutako baimen agiria badaramate.
Inprimakian 1. aukera markatuta badago.
Identifikaziozko eskumuturrekoa badute.
0 eta 15 urte bitarteko adingabeak
Nahitaez heldu batekin sartu beharko dira.
Guraso edo legezko tutorearekin
Sarrera balioduna badute.
Gurasoek edo legezko tutoreak bete eta sinatutako baimen agiria badaramate.
Inprimakian 2. aukera markatuta badago.
Identifikaziozko eskumuturrekoa badute.
Beste heldu batekin
Sarrera balioduna badute.
Gurasoek edo legezko tutoreak bete eta sinatutako baimen agiria badaramate.
Inprimakian 3. aukera markatuta badago.
Identifikaziozko eskumuturrekoa badute.
Baimenak aurkeztea
Adingabe guztiek paperezko baimen agiria aurkeztu beharko dute, behar bezala beteta eta sinatuta.
San Mames kanpoko gunean horretarako bereziki prestatutako karpak aurkituko dituzu.
Dokumentazioa egiaztatu ondoren, estadiora sartzeko beharrezkoa izango den identifikaziozko eskumuturrekoa jarriko zaie.
Ilara luzeak saihesteko, baimena etxetik inprimatuta eta beteta ekartzea gomendatzen dugu.
Lortu 18 urtez azpikoen baimena HEMEN
Mugikortasun urriko pertsonek PMU sarrera izan beharko dute egokitutako guneetara sartzeko.
Gurpil aulkiak, ibiltariak eta antzeko laguntza elementuak PMU sarrera balioduna duten pertsonek bakarrik sartu ahal izango dituzte.
Irisgarritasunari edo mugikortasun urriari buruzko zalantzarik baduzu, jarri harremanetan antolakuntzarekin ekitaldia baino lehen: sarrerak@mitoaroa.eus
Baimenduta
Gehienez 500 ml-ko plastikozko botila bigunak, tapoirik gabe.
Poltsa edo motxila txikiak.
Telefono mugikorra.
Kanpoko bateriak.
Eguzkitako krema (aerosol formatuan ez).
Sendagaiak, dagokien dokumentazioarekin batera.
Ezingo da honako hauekin sartu:
Ontziak, elikagaiak eta substantziak
Beirazko botilak eta ontziak.
Latak.
Termo zurrunak.
Plastikozko botila zurrunak.
Kanpotik ekarritako edari alkoholdunak.
Legez kanpoko drogak edo substantzia psikotropikoak.
Teknologia eta grabazio ekipoak
Kamera profesionalak.
Objektibo trukagarriak.
Tripodeak.
Selfie makilak.
Dronak.
Audio grabagailuak.
Laser erakusleak.
Soinu ekipo eramangarriak.
Ekipamendu pertsonala
Maletak.
Tamaina handiko motxilak.
Moto kaskoak.
Aulki tolesgarriak.
Eguzkitakoak.
Hamakak.
Aterki handiak edo punta zorrotzekoak.
Armak eta objektu arriskutsuak
Edozein motatako armak.
Munizioa.
Labanak.
Aiztoak.
Guraizeak.
Tresnak.
Material piroteknikoa.
Bengalak.
Petardoak.
Aerosolak eta material sukoiak.
Bestelakoak
Etxeko animaliak (gidari txakurrak izan ezik).
Antolakuntzak ekitaldiaren segurtasunarekin bateragarria ez dela irizten duen edozein objektu kentzeko eskubidea izango du.
MITOAROA III ikuskizunean, zeinu hizkuntzako interprete zerbitzua egongo da. Honetarako, oholtzaren behealdean, espazio berezi bat gaituko da erabiltzaileentzat eta zeinu hizkuntzaren interpretea ondo ikusi ahal izateko.
Espazio hau entzumenaren galeradun edo entzumen desgaitasuna duten pertsonentzat eta zeinu hizkuntzaren erabiltzaileentzat pentsatuta dago.
Espazio erreserbatu hau erabili nahi duten pertsonek, mesedez, jarri daitezela harremanetan erreserba kudeatzeko helbide honetan: sarrerak@mitoaroa.eus
Antolaketa egokia egiteko, eskertuko genuke mezuan honako datuak adieraztea:
Izen abizenak, helbide elektronikoa, telefonoa.
Sarreren kopurua.
Helbide horretan, sarbideari eta antolaketari buruzko informazio praktiko guztia izango duzue.
Ekitaldi osoan zehar Puntu Morea zerbitzua eskuragarri egongo da.
Txaleko morea daramaten langileek arreta, laguntza eta informazioa eskainiko dute behar izanez gero, indarkeria edo eraso sexisten aurrean.
Telefonoa: +34 618 20 82 90
MITOAROA III pertsona guztientzako gune seguru eta errespetuzkoa izaten lagun gaitzazu.
Tabernak eta janari postuak
Janari eta edari postuak izango dira bai kanpoaldean, bai barrualdean.
Edalontzi berrerabilgarriak
Edalontzi berrerabilgarriaren prezioa: 2 €
Eskudiruz ordaintzeko karga postuetan itzuli ahal izango da (solairu bakoitzean gutxienez puntu 1).
Txartel bidezko ordainketa
Barra zen merchandise puntu guztietan kreditu / debitu txartel bidez ordaintzeko aukera egongo da.
Eskudiruzko ordainketa
Eskudirutan ordaindu nahi dutenek aurrez eskuratu beharreko QR txartel bat erabiliko dute.
Solairu bakoitzean, QR txartela eskuratu eta kargatzeko, gutxienez gune bat egongo da.
Txartel hau baliozkoa izango da taberna eta merchandise postu guztietan.
Nola erabili
Eskatu QR txartela edozein karga gunetan.
Kargatu 10, 20 edo 50eko saldoa.
Erabili zure kontsumoak ordaintzeko.
Saldoaren itzulketa
Ekitaldia amaitzean QR txartelean dirua soberan geratzen bada, ez kezkatu. Dirua itzuliko zaizu uztailaren 7a baino lehen.
MITOAROA IIIren merchandise ofiziala estadio barruan eta kanpoaldean eskuratu ahalko duzu:
Kanpoaldean bereziki sortuko dugun gunean, 14:00etatik 01:00etara tartean.
Estadio barruko merchandise puntuak, ate irekieratik ikuskizuna amaitu arte egongo dira zabalik. Solairu bakoitzean 2 denda egongo dira.
Zure sarrerarekin lotutako arazoren bat baduzu, txarteldegi ofizialera jo dezakezu.
Kokapena
7. atearen ondoan.
Ordutegia
18:30etik ikuskizuna amaitu arte.
Zurea ez den objekturen bat aurkituz gero, edo objekturen bat galduz gero, mesedez, jo San Mameseko segurtasun postura. B atean.
Tlf.: 946 852 438
✅ Etorri behar adinako aurrerapenarekin.
✅ Ahal den neurrian, erabili garraio publikoa.
✅ Eraman sarrera mugikorrean deskargatuta.
✅ Mugikorraren bateria kargatuta ekarri.
✅ Gozatu MITOAROA III-z.