ESKOLAKO DENDA ANTOLATU GENUEN ATZO ARRATSALDEAN
Atzo arratsaldean, urriak 8, eskolako denda antolatu genuen. Otatzako sagastian bildutako sagarrekin egindako mermelada eta sagar tarta saldu genituen.
Mila esker gerturatu zineten guztioi!
ALBOKAZALE BILGUNEKO ARDURADUNAREN BISITA ZERAINGO ESKOLAN
Gaur Albokazale bilguneko arduraduna etorri zaigu bisitan eskolara. Datorren urriaren 12an Idiazabalen Alboka topaketa ospatuko denez, eskolara etorri zaigu albokaren inguruan hitz egitera.
Gainera, alboka jotzeko aukera ere izan dugu!
EKAINBERRI-n EGON GINEN OSTIRALEAN
Ostiralean Ekainberriko kobazuloan izan ginen. Primeran pasa genuen eta eguraldi bikaina egin zigun!
Laister ikusgai izango dituzue irteerako argazki gehiako, web-guneko argazkien atalean.
EKAINBERRI-KO KOBAZULORA IRTEERA
Datorren irailaren 19an, ostirala, Ekainberriko kobazulora joango gara HH4-5 eta LH1-2ko ikasleak.
Lehen hiruhilekoan landuko dugun proiektuari hasiera emango diogu irteera honekin ("lehen gizakitik, gaur egunera").
Bertan, kobazuloa bixitatzeaz gain, lehen gizakiek margotzen zuten moduan arituko gara margotzen gu ere.
IKASTURTE BERRIA, GELA BERRIA!
Hasi dugu 2025-2026 ikasturtea eta ikasturte berriarekin batera 2-3 urtekoentzako gela berria prestatu dugu.
Gaurkoan, txikienak ez direnez oraindik egokitzapen prozesuan hasi, zaharragoei utzi diegu gela estreinatzen. Izugarri gustora ibili dira!
INFORMAZIO OROKORRA
Hona hemen datorren ikasturterako baliagarria izango zaizuen informazio orokorra.
AROTZ ENEARA IRTEERA
Ekainaren 16 eta 17an, gaua pasatzeko irteera egin dute Arotz Enea-n gure eskola zaharrenek.
Gabiriko, Ezkio Itsasoko eta Olaberriko beste ikasleekin batean primeran ibili gara!
PATATA TROPIKALA-REN EMANALDIA, SEGURAKO IKASLEEKIN BATERA
Gaurkoan bixita berezia dugu Zeraingo eskolan. Segurako Laiotz ikastetxeko 1. eta 2. mailako lagunak etorri zaizkigu.
Goizean goiz "Patata Tropikala" antzerki taldearen eskutik, emanaldia ikusi dugu, ondoren eskolan sukaldatutako bizkotxo goxoak jan eta elkarrekin jolasean aritu gara.
HERNANIKO IGERILEKUAN IZAN GARA
Gaurkoan ikasturte amaierako irteera izan dugu eta Hernaniko igerilekuetara joan gara.
Plisti-plasta pasa dugu goiza! primeran pasa dugu!
EMANALDIKO BIDEOA IKUSGAI
Hementxe duzue ostiralean San Blasen ospatutako "Artazuriketan" emanaldiaren bideoa.
Gozatu!
ARTAZURIKETA EMANALDIA OSPATU DUGU SAN BLASEN
Gaur arratsaldean, "Artazuriketan" emanaldia ospatu dugu Zeraingo San Blas ermitan.
Herritar ugari gerturau zarete bertara, zoragarria izan da zuek guztiak han izatea!
Mila esker
ARTAZURIKETA EMANALDIA, EKAINAREN 6ean
Ostiral honetan, arratsaldeko 15:00etan, Zeraingo San Blas ermitan, artazuriketa emanaldia eskeiniko dugu Zeraingo eskolako ikasleok.
Herritar oro gonbidatuta zaudete!
Ondoren, merendola izango dugu han bertan.
BETAURREKO BATZUK AGERTU DIRA ESKOLAN
Eguzkitako betaurreko batzuk agertu dira diaporama gelan. Haien jabea pasa dadila nahi duenean eskolatik, gordeta dauzkagu.
OSTIRALEKO IRTEERA BERTAN BEHERA!! UR JOLASAK EGINGO DITUGU.
ADI!
Ostiralean Gamarrako igerilekura joatekoak ginen txangoan. Bertako langileen greba dela eta, irteera BERTAN BEHERA utzi dugu.
Horren ordez, ur jolasak egingo ditugu eskolan eta ondoren ikasleek normaltasunez jangelan bazkalduko dute.
Aurrerago adieraziko dizuegu zein izango den irteera egiteko data berria.
Barkatu eragozpenak.
ADI! OSTEGUNEKO IRAKURKETA SAIOA DIAPORAMA GELAN IZANGO DA.
ADI!!!
Liztormendin burutzekoak ginen osteguneko irakurketa saioa, baina toki falta dela eta, eskolako DIAPORAMA GELAN egitea erabaki dugu.
Beraz, Maiatzaren 22an, osteguna, 15:30etan DIAPORAMA GELAN ikusiko dugu elkar.
EUSKARALDIA
Datorren maiatzaren 15ean, Euskaraldiari hasiera emango diogu. Atzo arratsaldean Zeraingo Eskolako ikasleak, herritarrei txapak banatu zizkieten.
Gaurtik aurrera txapak udaletxean izango dituzue eskuragarri.
IPUIN IRAKURKETA, LIZTORMENDI ELKARTEAN
Datorren maiatzaren 22an, arratsaldeko 15:30etan, Antolar elkarteko kideekin elkarlanean, IPUIN IRAKURKETA saioa antolatuko dugu Liztormendi elkartean.
Aurtengo azken saioa izango dugu Antolar elkartearekin batera, beraz, animatu eta gertura zaitezte!
EUSKARALDIKO TXAPAK JASOTZEKO AUKERA
Datorren astelehenean, maiatzak 12, arratsaldeko 16:00etatik 16:30etara, Zeraingo Eskolako atarian, euskaraldiko txapak jasotzeko aukera izango duzue.
Bertan jaso ezean, maiatzaren 13tik 15a bitarte, Udalean izango dituzue eskuragarri.
BURDINAREN IBILBIDEA OSAPTZEN
Zeraingo ikasleak, Aizpeako meategian izan gara gaur. Burdinaren ibilbidearen ospakizuna dela eta, aurtengoan gaia arkitektura izanik, eskolan eraiki dugun maketa eraman dugu meategietara.
APIRILAREN 12tik 27ra, OPORRAK IZANGO DITUGU
Dakizuen moduan, bihartik aurrera Aste Santuko oporrak izango ditugu.
2 asteko oporraldia datorkigu, beraz, asko deskantsatu eta disfrutatu!
HENNA TAILERRA YUNESEN FAMILIAREKIN
Gaurkoan arratsalde berezia izan dugu Zeraingo eskolan. Yunesen familiari esker, henna tailerra egin dugu. Oso dibertigarria izan da eta dotore-dotore gelditu dira marrazki guztiak.
Mila esker!
EUSKADIKO ITZULIAN ANIMATZEN!
Atzo euskadiko itzulia Zeraindik pasa zen.
Zeraingo eskolako ikasleak pankarta eta ikurrinak hartuta, animatzera atera ginen. Giro bikaina izan genuen!
ZERAINGO IKASLEAK, GARIONA OBRADOREAN
Ostiralean, Gariona obradorean izan ginen Zeraingo ikasleak. Primeran pasa genuen. Lehenengo flautak egin genituen eta ondoren txokolatedun madalenak.
Han izan ondoren, Beasainen aritu ginen jolasean.
OSTIRALEAN, GARIONA OBRADORERA GOAZ
Kaixo familiak!
Gogoan izan, bihar, apirilak 4 ostirala, Lazkaon dagoen Gariona obradorera goazela.
Egun osoko irteera izango da. Goizeko 9:00etan, Zeraingo autobus paradan elkartuko gara eta arratsaldeko 16:30etarako eskolan izango gara bueltan.
Eguraldia badirudi nahiko desegonkor datorrela, beraz, gogoratu arropa egokia ekartzeaz!
RAMADAM BUKAERA OSPATZEN
Atzo Yunesen familiak pasteltxoak ekarri zizkigun ramadam-aren bukaera ospatzeko.
Arratsaldean banatu genituen eta etxera eraman zituzte ikasle guztiek.
Mila esker Yunes!
TXITEN INGURUKO EGUNERATUTAKO DATUAK
Gaur zientzia tailerrean, txiten inguruko datuak eguneratzen aritu gara.
Jaio zirenetik gaur arterako pisua alderatzen adibidez.
Hemen duzue informazio taula.
JAIO EZ DIREN ARRAUTZAK AZTERTZEN
3 izan dira jarritako oilo arrautzetatik jaio ez direnak. 9 txita jaio zaizkigu eta 3 ez dira jaiotzera iritsi.
Gaurkoan, jaio ez diren horiek aztertzen aritu gara. Lehenengo iluntasunean, linterna batekin, hipotesiak egin ditugu, zein fasetan geldituko ote ziren. Ondoren, hiru arrautza horiek banan bana zabaldu egin ditugu eta zein egoeratan gelditu diren ikusi dugu.
2 txita azkeneko fasean gelditu direla ikusi ahal izan dugu.
GURE TXITAK
Hona hemen gure txita kuadrilla!
Poz pozik daude denak Zeraingo Herri Eskolan.
BINGOA
Atzo arratsaldean, bingo jolasa izan genuen Liztormendi elkartean.
Bi aldiz jolastu genuen eta irabazleak Lea eta Iraien familia eta Kattinen familia izan ziren.
Aroztegian egindako eskultura eta Garionako pasta kaja irabazi zituzten.
Primerako arratsaldea izan genuen! Mila esker azaldu zineten guztioi.
BINGOA LIZTORMENDI ELKARTEAN
Martxoaren 27an, osteguna, arratsaldeko 15:30etan, Liztormendi elkartean bilduko gara Zeraingo ikasle eta Antolar elkarteko kideak Bingoan jolastera.
Anima zaitezte gurekin jolastera!
8 DIRA DAGOENEKO JAIO DIREN TXITAK
Atzo eskolatik joan ginenerako, 6 arrautza zeuden kraskatuta. Gaur goizean jaioak ziren 6 txita berriak, eta atzoko biekin, denera 8 jaio dira momentuz, baina bederatzigarren bat ere bidean da.
Etxea prest jarri diegu, ura, janaria eta argi gorriarekin eta indartsuenak pasa ditugu etxe berrira.
Izenak ere erabaki ditugu:
Txanpion, Pepino Txiki, Pipi, Hori, Amadeus, Kokoriko, Lulo, Txipi eta Kalimero.
DAGOENEKO BI TXITA DITUGU!
Gaur eguerdian, bigarren txita jaio zaigu, "Pepino Txiki".
Txanpion eta Pepino txiki inkubagailuan daude elkarrekin beste txita gehiagoren zain. Ea laister familia handitzen doan.
Bihar pasako ditugu beraien etxe berrira.
TXANPION JAIO DA
Gaur goizean, Txanpioni lagundu egin behar izan diogu arrautzatik ateratzen, izan ere, atzotik saiakeran zebilen baina ezinean.
Nahiko ahul jaio da eta momentuz inkubagailuan utzi dugu, ea indartzen den.
Beste bi arrautza ere kraskatuta topatu ditugu eta noski, hauentzako izenak erabaki ditugu dagoeneko.
"Pepino txiki" eta "Pipi"
Joango gara gure txiten berri ematen. Laister arte!
HASI DIRA JAIOTZEN GURE TXITAK!
Adi!!! lehenengo txitak kraskatu du dagoeneko arrautza! Badator!!!
Dena prest dugu bere etorrerarako, etxea eraiki diogu eta izena ere jarri diogu, "txanpion" izango da.
TXITAK ZERAINGO ESKOLAN
Pasa den asteazkenean, Zeraingo Eskolan inkubagailua martxan jarri genuen Otatzatik ekarritako arrautzekin eta beste 2 arrautzekin. Egunero egunero ari gara zaintzen gure arrautzak, 12 oilo arrautza eta beste 2... zerenak ote?
Egunero ikasle batek izaten du ardura, arrautzei buelta eman eta dena ongi dagoela ziurtatzekoa.
Manta batekin estaltzen dugu inkubagailua, iluntasuna izan dezaten eta ixil-ixilik egoten gara sukaldean, idatzitako kartelek dioten moduan.
Irrikitan gaude gure txitak jaio daitezen!
MARTXOAK 8
Zeraingo eskola beti izan dadila denon babesgune.💜
OTATZAN IZAN GERA GAUR GOIZEAN
Gaur goizean Otatzan baserrian izan gara. Eskolan, inkubagailuan arrautzak jarri eta txitak hazteko asmoa dugu. Horretarako, Otatzako arrautzak jasotzera joan gara gaur.
ZERAINGO INAUTERIAK GOIERRIKO HITZAN
Goierriko hitzak Zeraingo eskolak ospatutako inauterien berri eman du gaurkoan.
Hemen duzue albistea:
HONA HEMEN INAUTERIETAKO EGITARAUA
Hementxe duzue datorren martxoaren 3an ospatuko dugun inauteri festaren egitaraua.
15:00etan eskola atarian hasi eta 16:30etan guraso elkarteak antolatutako meriendarekin bukatuko dugu eguna.
Tartean, kalejira, antzerki emanaldia, ikasle ohi eta gurasoen dantzan etab izango dira.
Anima zaitezte!!!
HEMEN DIRA ZERAINGO INAUTERIAK!
Hona hemen iragarpen bideoa!
ANTOLAR ELKARTEKO KIDEEKIN TXORITEGIKO HAITZA-n
Atzo arratsaldean, transmisio saioa izan genuen Antolar jubilatu elkartearekin. Oraingoan, Txoritegiko Haitza ezagutzera joan ginen.
MARTXOAREN 3an, INAUTERIAK ZERAINEN
Datorren martxoaren 3an, inauteriak ospatuko ditugu Zeraingo Herri Eskolan.
Arratsaldeko 15:00etan kalejiran irtengo gara herri kaxkoan zehar eta kalejira hau elizan amaituko dugu.
Elizan, Eskolopendra ipuin musikatuaren inguruko antzezlana egingo dugu eta ondoren, ikasle ohi eta gurasoek haien partehartzea izango dute.
Amaitzeko, plazan musika izango dugu.
Anima zaitezte eta gerturatu!
ZERAINGO IKASLEAK GOIERRIKO HITZAN
Gaurkoan, Gipuzkoako Elikagai bankutik etorri zaizkigu bixitan.
Saski solidarioaren ekimenarekin bildutako kopurua jaso eta eskerrak ematera etorri zaizkigu elikagai bankutik.
Kazetari bat ere izan da gure artean, gertatutako dena Goierriko Hitzan kontatzeko. Hona hemen albistea.
SANTA AGEDA BEZPERA, BIDEOA
Hemen dituzue otsailaren 4ean, Zeraingo ikasleek Santa eskean grabaturiko hainbat momentu.
SANTA ESKEA
Zeraingo ikasleak makilak astinduz pasa zuten otsailaren 4eko goiza.
Herritarrek izugarrizko harrera ona egin ziguten. Poz-pozik ibili ginen.
Hona hemen goizean zehar egindako argazki batzuk.
ZERAINGO IKASLEAK GOIERRI TELEBISTAN
Pasa den otsailaren 4ean, zeraingo ikasleak Santa Eskean ibili ginen herriko hainbat etxetan eta goierri telebista bixitan etorri zitzaigun.
Hementxe duzue albistea.
SAN BLAS DENDA, OTSAILAREN 3an
Otsailaren 3an, eskola atarian, San Blas denda antolatu genuen. Bertan eskolan sukaldatutako produktuak izan genituen salgai, hala nola, san blas opilak, bizkotxoak eta mermeladak.
Mila esker dendara gerturatu zineten guztioi!
OTSAILAREN 4ean, SANTA ESKEA
Otsailaren 4ean, euskal kulturako tradizioen lanketarekin jarraituz, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu.
Honetarako, irudian duzuen ibilbidea jarraituz, etxez-etxe abestera irtengo gara Santa Eskean.
Goizeko 9:30etan abiatuko gara eskolatik eta goiz osoa pasako dugu kantuan, 12:30etan herriko plazan amaituz.
Arratsaldean, 15:00etan herriko helduenekin bat eginez, berriro ere PLAZAN abestuko dugu eta haiek jarraituko dute gu iritsi ez garen auzoetan abesten.
Herritar denok konbidatzen zaituztegu ekintza honetan parte hartzera!
Laster arte.
SAN BLAS DENDA, OTSAILAREN 3an
Otsailaren 3an, astelehena, arratsaldeko 16:00etan, San Blas denda antolatuko dugu eskola atarian.
Bertan, ohikoak diren San Blas opilez gain, beste hainbat produktu erosteko aukera izango duzue.
Anima zaitezte!
SAN SEBASTIAN EGUNA
Urtarrilaren 2Oan San Sebastian eguna ospatu dugu Zeraingo Herri eskolan.
Egunean zehar ekintza desberdinak burutu ditugu, hamaiketakorako gulak jan ditugu eta arratsaldean Danborrada ospatu dugu.
Gora Donostia!
FAMILIENTZAKO FORMAKUNTZA
Urtarrilaren 21ean, 17:00etan, Haur Sexualitateari buruzko formakuntza eskeiniko du emaizek Zeraingo Herri Eskolan.
OLENTZEROREN ETORRERA
Ostiralean, sorpresa galanta izan genuen Zeraingo Eskolan. Olentzero etorri zitzaigun bixitan!
Ikusi nahi al duzue zeinen gustora egon ginen berarekin?
Hementxe duzue bideoa!
LIZTORMENDIN OSPATUTAKO GABON KANTALDIA
Hementxe duzue ikusgai pasa den ostegunean Liztormendi elkartean ospatu genuen gabon kantaldia.
Eguberri on guztioi.
OLENTZERO ETORRI ZAIGU ESKOLARA!
Izugarrizko sorpresa izan dugu gaurkoan. Olentzero etorri zaigu bixitan asto eta guzti!
Kontutan aritu gara berarekin eta opari eta guzti etorri zaigu. Eskolarako liburu eta jolas ugari ekarri dizkigu, bai eta ikatza eta paxintxiak ere.
Honekin abenduari itxiera eman eta bihar gabonetako oporrak hasiko ditugu.
Deskantsatu eta datorren urtean ikusiko dugu berriro elkar!
GABONETAKO KANTALDIA OSPATU DUGU
Gaur arratsaldean, abenduak 19, Liztormendi elkartean bildu gara Zeraingo eskola eta Abesbatza eta kantuan igaro dugu arratsaldea.
Giro polita izan dugu.
Mila esker bertaratu zareten guztioi!
LAIAREN FAMILIAK IRABAZI DU SASKI SOLIDARIOA
Saski solidarioaren zozketan, Laiaren familia izan da zorteduna aurtengoan.
Izugarrizko saskia eraman dute etxera!
Gogoan izan, diru bilketarekin Ostatu eta Mandio tabernetan jarraituko duela ZerainLabek. Ondoren, Gipuzkoako Elikagai Bankuari emango zaio bildutako guztia.
EUREKA ZIENTZA MUSEOA
Ostiralean, abenduak 13, Donostiako Eureka Zientzia Museoan izan ginen.
Izugarri ongi pasa genuen! Ikusi zein argazki politak!
GABONETAKO KANTALDIA, ABENDUAREN 19AN
Datorren ostegunean, abenduak 19, arratsaldeko 15:30etan, gabonetako kantaldia izango dugu Antolar elkartearekin batera, Liztormendi elkartean.
Kantaldia amaitutakoan, saski solidarioaren zozketa egingo dugu. Bilketarekin jarraitzeko, ZerainLab-ek hartuko du testigua eta herriko Mandio eta Ostatu tabernetan kutxa bana jarriko dute.
Bildutako diru guztia, Gipuzkoako Elikagai Bankuari emango zaio.
JOXEMARI TELLERIA ZERAINGO ESKOLAN
Gaur bixita berezia izan dugu Zeraingo eskolan. Joxe Mari Telleria etorri zaigu bere erakusketa azaldu eta gure galderei erantzutera.
Izugarri gustura egon gara!
ANTOLAR ELKARTEKOEKIN ELIZA EZAGUTZEN
Ostegun honetan, hilabetero bezala, Antolar elkartekoekin herria ezagutzen aritu gara. Oraingoan, eliza ezagutzera eraman gaituzte, garai batean zituzten eliza ohiturak kontatuz.
Bixitari amaiera emateko, kanpaidorrera igo gara eta herriko bistarik ederrenak ikusi ditugu.
AZAROAREN 25ean, TITIRIJAIEN IZAN GINEN
Atzo, azaroak 25, Tolosako Titirijai festibalera joan ginen bi txotxongilo emanaldi ikustera.
Oso politak izan ziren eta ideia ugari hartu genituen gure emanaldiak prestatzeko.
Eguraldiak lagundu ez bazigun ere, ederki ibili ginen.
AMAITU DA IGERIKETA KANPAINA
Aurtengoan ere amaitu dugu igeriketa kanpainarekin.
Bi hilabetez aritu dira gure LHko ikasleak asteazken eta ostiralero Lazkaoko igerilekura joaten eta pasa den azaroaren 22an bukatu zuten ikastaroa.
UDAZKEN FESTA 2024-2025
Hemen duzue pasa den azaroaren 20an, San Blas ermitan ospatu genuen udazken festaren inguruko bideoa.
Mila esker bertaratu zineten guztioi, egun ederra izan zen.
UDAZKEN FESTA, GOIERRI TELEBISTAN
Gaurkoan zeraingo ikasleak albiste izan dira Goierri telebistan.
Asteazkenean ospatutako udazken festaren berri eman dute erreportai txiki honekin.
TXANTXANGORRI BAT AURKITU DUGU ZAURITUTA
Gaur zeraingo eskola atarian txantxangorri bat topatu dugu zaurituta.
Kaxa batean sartu eta eskolara ekarri dugu, zaintzeko.
Azkenik, foru aldundiko basozainarekin jarri gara harremanetan eta txantxangorriaren bila etorri dira.
Orain, Urnietan dago txantxangorria, sendatzeko bidean.
BIHAR UDAZKEN FESTA OSPATUKO DUGU!
Bihar arratsaldean, azaroak 20, arratsaldeko 15:30etan, udazken festa ospatuko dugu San Blas ermitan.
Lan ugari egin dugu zuei ahalik eta emanaldirik politena eskeintzeko, beraz, anima zaitezte! Ederra izango da!
JUAN KRUZ IGERABIDE, ZERAINGO ESKOLAN
Atzokoan bixita berezia izan genuen Zeraingo eskolan.
Idazleak ikastetxean programaren barne, Juan Kruz Igerabide idazlea etorri zitzaigun ipuin kontaketak egitera.
Izugarri gustura egon ginen berarekin.
DAGOENEKO KARGATU DUGU FURGONETA
Azken momentuko aldaketak izan ditugu. Zegamatik kamioilari bat 13:00etan aterako da eta bere kamioiean sartuko dugu gure materiala.
Beraz, honera artekoa gure laguntza.
Bene-benetan, mila esker zuen aportazioengatik!
BILKETA PRIMERAN DOA!
Izugarri ongi doa gure bilketa solidarioa!
Material ugari ekarri duzue azken egunetan. Gogoan izan, gaur 15:00ak arte egongo dela zabalik.
15:00etan furgonetan dena sartu eta bilketa puntu batera eramango dugu guztia, haiek Valentziara eraman dezaten.
ADI! DATA ALDAKETA!
Azken orduotan jaso dugun informazioa dela eta, bilketa solidariorako data aldaketa adostu dugu.
Egingo den bilketa, ostiralean, azaroak 8 amaituko da 15:00etan.
Dakigunez, azken kamioiak asteburu honetan joango dira Valentziaruntz, beraz, gure bilketa ordurako amaitu beharrean gaude.
Bestalde, eraman beharrekoen zerrendan aldaketak egin ditugu jasotako informazioa kontuan izanik.
Beraz, GARBIKETA PRODUKTUAK eta SEGURTASUN PRODUKTUAK bilduko dira.
Mila esker guztioi.
BILKETA SOLIDARIOA, VALENTZIAKO HERRITARRENTZAT
Valentziako Danak eragindako kalteetan laguntza eskeini nahiean, Zeraingo Herri eskolak, ZerainLab eta Antolarrekin elkarlanean, bilketa solidarioa egingo du bihartik hasi eta datorren asteazken arte.
Azaroaren 6tik, Azaroaren 13ra
9:00-18:00 Zeraingo eskolako sarreran.
Zeraingo Herri guztira zabaldu nahi dugu mezu hau, ahalik eta laguntza gehien lor dezagun denon artean.
Mila esker zuen kolaborazioagatik.
GAU BELTZA ZERAINGO ESKOLAN
Gurkoan, gau beltza ospatu dugu zeraingo eskolan.
Ipuin kontaketa eta sukaldaritza tailer bereziak izan ditugu.
Gainera, ikasle ohiak etorri zaizkigu bixitan.
Primeran ibili gera!
AZKEN EGUNA OSTATUAN
Gaur azken eguna izan dugu Zeraingo Ostatuan bazkaltzen. Bihartik aurrera berriro ere Mandiora itzuliko gara.
Aiertek azken eguna izanik, bizkotxo goxoa egin digu postrerako!
OSTATUKO TERRAZAN BAZKARIA
Mandio itxita daukagunez, aste honetan Zeraingo Ostatuan aritu gara bazkaltzen.
Gaurkoan, eguraldi ona aprobetxatuz, terrazan jarri digu mahaia Aiertek. Ikusi zein gustora egon garen!
ESKOLAKO DENDA!
Pasa den ostiralean eskolan denda antolatu genuen. Herritar ugari gerturatu ziren zeraingo ikasleek saldutako produktuak erostera!
Mila esker gugana gerturatu zineten guztioi!
ESKOLAKO DENDA!
Adi!
Ostiral honetan, urriak 4, eskola atarian denda zabalduko dugu eskolan bertan sukaldatutako produktuekin.
Mermelada, sagar dultzea, ogia eta abar erosteko aukera izango duzue.
Denda, arratsaldeko 15:45etan zabalduko da eta 16:30etan itxiko da.
Ez galdu zure aukera eta etor zaitez gure dendara!!!
SAGAR DULTZEA EGITEN
Gaur goizean, ekintza berezia izan dugu Zeraingo eskolan.
Ostiralean Otatzako sagarren bilketa egin ondoren, gaur goizean sagar dultzea egiten aritu gara.
SAGAR BILKETA
Sagar zakuak bete eta bete pasa dugu goiza Otatzako sagastietan.
Bildutako sagarrak, igande honetan, azoka ekologikoan egingo den muztiorako erabiliak izango dira.
Anima zaitezte igandean azoka ekologikora!
OSTIRALEAN, SAGAR BILKETA, OTATZAN
Ostiral honetan, turismo bulegoko langileekin batera, Otatza sagardotegira joango gara, igandeko azoka ekologikorako sagar bilketa egitera.
Bildutako sagarrekin, igandean, muztioa egingo da Zerainen.
SIESTA GELA BERRIA
Gaur goiz eta arratsaldez hasi garen honetan, siestan ere hasiko dira gure txikiak.
Siesta gela berria estreinatuko dute aurtengoan.
Ikusi zein goxo egingo duten lo!
IRAILAK 16etik AURRERA, GOIZ ETA ARRATSALDE
Datorren astelehenetik aurrera, Irailak 16, goizeko 9:00etatik 16:30etara egongo gara eskolan.
Jangela zerbitzua 12:30etatik 15:00ak artekoa izango da eta siesta zerbitzua ere martxan hasiko da.
Hona hemen eskola ordutegia:
HASI DUGU 24-25 IKASTURTEA!
Bueltan gara!
Gaur, Irailak 2, ikasturte berriari hasiera eman diogu. Tailerretan pixka bat aritu ondoren, baratzan izan gara udako uzta jasotzen!
Jasotako barazkiak Mandioko Josebari eraman dizkiogu, datorren astean bazkari goxo-goxoa prestatu dezan guretzat.
UDAKO OPORRAK
Iritsi zaizkigu Udako Oporrak.
Irailaren 6ean hasiko gara 2024-2025 ikasturtearekin.
Gainontzean, deskantsatu eta indarberritu!
Hemen duzue datorren ikasturteko egutegia (web orrialdean eguneratua dago)
IKASTURTE AMAIERA IRITSI DA!
Iritsi da aurten ere ikasturteari agur esateko eguna.
Zeraingo Eskolan gaurkoan egun berezia dugu, izan ere, ikasturteko azken eguna izateaz gain, Mara, Irene eta Jareri ere, agur esan eta Laiotz eskolan biderik onena desiratzeko unea iritsi zaigu.
Ospakizunez beterik bukatuko dugu ikasturtea, besteak beste, honako bideoa ikusiz eta dantza eginez.
Asko gozatu ezazue denek udaz; deskantsua hartu eta indarrak berrituta irailaren 6ean ikusiko dugu berriro ere elkar.
Mara, Jare eta Irene; dakizuen moduan, Zeraingo eskolan atea zabalik izango duzue nahi duzuen guztietan.
LEMON CAKE
Hementxe duzue Lemon Cake-ren errezeta! Anima zaitezte etxean egitera!
FRONTOIEAN PALA JOLASA
Ekintza bereziekin jarraituz, gaur frontoiean izan dira ikaslerik helduenak. Raketak hartu eta pala jolasean aritu dira.
TXORITEGIKO HAITZA
Gaurkoan, Txoritegiko Haitzeraino ibilaldia egin dugu. Bertan kondairaren inguruan hizketan aritu gara eta berriro ere eskolara itzuli gara.
UR JOLASAK
Ikasturteko azken aste honetan, ekintza bereziak egingo ditugu. Gaurkoan eguraldi ona aprobetxatuz, ur jolasak egin ditugu.
Poz-pozik ibili gara!
DONOSTIARA IKASTURTE AMAIERAKO IRTEERA
Atzo, ekainak 12, Donostian izan ginen ikasturteko azken irteera egiten.
Eguraldiak lagundu ez bazigun ere, gauza ugari egin genituen.
Iritsi bezain laster, altxorraren bila jolasa egin genuen portuan barrena. Pistak jarraituz Aitona Julian itsasontziraino iritsi ginen. Itsasontzira igo eta Kontxako badian buelta bat eman genuen, Santa Klara uharteraino.
Bazkaltzera, alde zaharreko Zubigain elkartera joan ginen, eta ondoren Alderdi Ederreko tiobiboan ibili ginen.
Primeran pasa genuen!
EKAINAREN 13tik AURRERA, ORDUTEGI JARRAIA
Gogoan izan, ostegun honetatik aurrera, ekainak 13, jornada jarraia izango dugula.
9:00etan hasi eta 13:00ak arte egongo dira ikasleak eskolan eta jangela zerbitzua 13:00-14:30 izango da.
Arratsaldean ez da eskolarik izango.
EKAINAK 12an, DONOSTIARA IKASTURTE AMAIERAKO IRTEERA!
Ekainaren 12an, ikasturteko azken irteera dugu. Donostiara joango gara goizean goiz eta bertan pasako dugu eguna.
Eguraldiak laguntzen badigu, Santa Klara uhartera joango gara Aitona Julian itsasontzian.
Eguraldi txarra izango bagenu, San Telmo museora joango gara.
ARTE ERAKUSKETA, EKAINAK 10-11 IKUSGAI
Zeraingo eskolak ikasturteko azken arte erakusketa jarriko du ikusgai ekainaren 10 eta 11n.
Ikasleek egindako eskulturak izango dituzue oraingoan.
Eskola zabalik izango duzue arratsalde osoan zehar nahi duzuen momentuan igo eta ikusi ahal izateko.
GURASOAK ESKOLAN, KAMIOIA
Gaurkoan, Mararen aitaren lanbidea ezagutu dugu. Kamioi eta guzti azaldu zaigu eskola atarira. Barruan sartu gara eta han goitik nola gidatzen den ikusi dugu.
Mila esker zure bixitagatik!
GURASOAK ESKOLAN, FAGOR ELECTRONICA
Atzo arratsaldean, Irati eta Aioraren gurasoak izan genituen eskolan haien lanbidearen inguruan azalpenak ematen.
Amaia eta Joxe Mari Ingeniari elektronikoak dira eta haien lana guretzako oso zaila bada ere, primeran azaldu ziguten zertan aritzen diren haien lantokian.
Mila esker zuen bixitagatik!
JOXE MARI TELLERIAREKIN LANEAN
Gaur goizean, Zeraingo margolari, eskultore eta musikari den Joxe Mari Telleriaren etxean izan gara.
Bere arte lanak erakutsi dizkigu eta ondoren berarekin batera lanean aritu gara tailerrean.
Koadro zoragarri bat sortu dugu kantu batean oinarriturik eta goiza borobiltzeko, hamaiketakoa ere prestatu digu bere emazteak.
Mila esker goiz polit honengatik!
ESKOLAKO BARATZAREN ERABERRITZEA
Izugarri pozik gaude gure baratzak hartu duen itxura berriarekin! Azken asteetan lan eta lan aritu dira eskolako familiak gure baratzaren eraberritzean.
Dagoeneko baratza prest dugu landaketetan hasteko.
Mila esker familiak, zuen laguntzagatik!
IPUIN KONTAKETA, OSTEGUNA MAIATZAK 30
Ostegunean, Maiatzak 30, arratsaldeko 15:00etan Ipuin kontaketa egingo dute Zeraingo ikasleek Liztormendi elkartean.
Ondoren, Antolar elkarteak merienda antolatuko diete ikasleei.
Anima zaitez eta etorri ipuinak entzutera.
ORIO TXURRUKARA IRTEERA
Pasa den astean, maiatzak 22-23, Orioko Txurruka aterpetxean izan ginen.
Primeran pasa genuen!
GURASOAK ESKOLAN, OGIA EGITEN
Pasa den ostiralean, maiatzak 17, Learen aitarekin ogia nola egiten den ikasi genuen.
Izugarri goxoa atera zen! Aste honetan hamaiketako ederrak ari gara egiten!
Mila esker Mikel.
ZERAINGO IKASLEAK, ARANBURU GAZTANDEGIAN
Atzo, maiatzak 15, gurasoen lanbideak ezagutzen ari garen honetan, Laiaren amarekin pasa genuen goiza Aranburu gaztandegian.
Gazta egiten erakutsi zigun, bai eta haien ardi eta instalazioak ere.
Ondoren, gazta probatu genuen hamaiketakorako.
Bisita bikaina izan zen! Izugarri gustatu zitzaigun.
Mila esker Olatz.
GURASOAK ESKOLAN, OGIA EGITEN
Ostiralean, Maiatzak 17, gurasoen lanbide eta afizioak lantzen ari garen honetan, Learen aita etorriko da arratsaldeko 15:00etan, ogia nola egin erakustera.
Gogotsu gaude!
GURASOAK ESKOLAN, APIKULTURA
Gaurkoan, Amaia Castilloren bixita izan dugu eskolan. Gurasoen lanbide eta afizioak lantzen ari garen honetan, erleen zaintza eta eztiaren produkzioaren inguruan aritu zaigu.
Mila esker Amaia zure bixitagatik. Asko ikasi dugu!
THE VERY HUNGRY CATERPILLAR, INGELERAZKO IPUINA
Hemen duzue haur hezkuntzako ikasleek ingelera saioetan prestatu duten ipuina "The very hungry caterpillar".
SUKALDARITZA DENDA
Pasa den ostiralean, eskola atarian denda antolatu genuen sukaldaritzan prestatutako produktuekin.
Herritar ugari azaldu zen bertara. Mila esker gerturatu zineten guztioi!
MAIATZAREN 15ean, ARANBURU GAZTANDEGIRA
Gurasoen lanbide eta afizioak lantzen ari garen honetan, eskolako gurasoak gonbidatu ditugu hainbat tailer egitera.
Maiatzaren 15ean, goiza, Laiaren familiak duen Aranburu gaztandegian pasako dugu, Idiazabalen.
Bertan, gazta nola egiten duten ikasiko dugu.
MAIATZAREN 14ean, APIKULTURA TAILERRA
Gurasoen lanbide eta afizioak lantzen ari garen honetan, eskolara gurasoak gonbidatu ditugu hainbat tailer egitera.
Maiatzaren 14ean, goizeko 10:00etan, Ireneren ama etorriko zaigu eztia egin eta apikulturaren inguruko transmisioa egitera.
MAIATZAREN 10ean, OSTIRALA, DENDA ESKOLAN
Datorren maiatzaren 10ean, ostirala, eskola atarian sukaldaritza denda antolatuko dute zeraingo ikasleek.
Arratsaldeko 16:00etatik 16:30etara egongo da zabalik eta bertan, hainbat gazi eta gozo erosteko aukera izango duzue.
Anima zaitezte eta gerturatu eskolako dendara!
Zuen zain izango gara.
PIRINEOETAKO BURDINAREN IBILBIDEA, IRTEERA
Hemen duzue ostiralean, pirineoetako burdinaren ibilbidearen inguruan izandako irteeraren laburpen bideoa.
ZERAINGO IKASLEAK, GOIERRIKO HITZAN
Hemen duzue pasa den ostiralean Goierriko Hitza aldizkariak argitaratutako albistea.
BURDINAREN IBILBIDEAREN EGUNA, GOIERRI TELEBISTAN
Hemen duzue pasa den ostiralean Aizpeako meategietan Goierri Telebistak egindako grabaketa.
BURDINAREN IBILBIDEAREN EGUNA
Gaurkoan, Aizpeako meategian izan gara Burdinaren ibilbidearen eguna ospatzen.
Lehenengo kantari aritu gara, telebistako kamera eta guzti. Ondoren, turismo bulegoko langileen eskutik, kaskoak jantzi eta tuneletan barrena ibili gara linternak eskuan.
Goiz izugarri polita pasa dugu.
PIRINEOETAKO BURDIN BIDEAN, ZERAINGO IKASLEAK KANTARI
Datorren ostiralean, maiatzak 3, Pirineoetako burdin bidearekin elkarlanean, zeraingo ikasleak kantuan arituko dira Aizpeako meategian.
Goizean goiz joango gara meategietara eta abestu ondoren bixita gidatua eskeiniko digu zeraingo turismo bulegoak.
FAMILIENTZAKO FORMAKUNTZA SAIOA
Maiatzaren 8an, asteazkena, eskolako familiei eskeinitako azken formakuntza saioa izango dugu.
Hirugarren saio honetan, ebaluazioaren inguruan arituko gara: "Nola ebaluatzen dugu Zeraingo Herri Eskolan?"
Saioa eskolan bertan izango da, arratsaldeko 17:00etan.
Denon interesekoa izango delakoan, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
ANTOLAR ELKARTEKO KIDEEKIN, AIZPEAKO MEATEGIETARA GOAZ
Bihar arratsaldean, apirilak 25 (osteguna), Antolar elkarteko kideekin Aizpea-ko meategietara joango gara. Bertan garai bateko meatzarien istorioak kontatuko dizkigute.
HONA HEMEN ANTZERKI TAILERREAN EGINDAKO AZKEN LANA
Hemen duzue ikusgai antzerki tailerrean gure ikasle gazteenek egindako aurkezpena. Hiru txerrikumeen ipuina.
KORRIKA TXIKIA
Pasa den martxoaren 22an, Korrika Txikia ospatu genuen Segurako eskolarekin batera. Gure txikiak Mendartetik hasi eta Seguraraino egin zuten korri, bidean segurako ikasleei testigua pasaz.
Bideo grabaketa ikusi nahi izanez gero hementxe duzue, egin klik!
UDABERRIKO OPORRAK!
Dakizuen moduan, martxoak 23tik apirilak 7ra bitarte, aste santuko oporrak izango ditugu.
Lan asko egin dugu bigarren hiruhileko honetan eta merezitako oporrak iritsi zaizkigu.
Martxoak 22a, ostirala, izango da azken eskola eguna eta goizeko jardunaldia izango dugu (09:00-12:30). Jangela zerbitzua 14:30ak arte izango da.
Bi aste oso izango ditugu indarberritzeko, beraz, DISFRUTA ITZAZUE!
UDABERRIKO ARTE ERAKUSKETA
Atzokoan, arte erakusketa izan genuen ikusgai Zeraingo Herri Eskolan. Gure ikasleen lanek txundituta utzi zituzten herritarrak.
Hemen duzue erakusketa ikusteko aukera.
KORRIKA TXIKIA, MARTXOAK 22an
Ostiralean, Zeraingo ikasleek korrika txikian hartuko dute parte. 10:30etan Mendarten jasoko dugu testigua eta korrika joango gara rotondaraino. Bertan, Segurako eskolako ikasleak izango ditugu zain eta haiei pasako diegu testigua.
Ondoren, denok batera joango gara korrika Segurako frontoiraino eta han amaituko dugu festa giroan.
MARTXOAK 19an, ARTE ERAKUSKETA
Datorren asteartean, martxoak 19, arratsaldeko 15:00etan arte erakusketa izango duzue ikusgai eskolako diaporama gelan.
Bertan, Vincent Van Gogh, Pablo Picasso, Frida Kahlo eta Andy Warhol artisten inguruan egindako lanketa inspirazio izanik, gure ikasleek egindako lanak izango dituzue ikusgai.
Erakusketa herri osoari zabaldua izango da eta giro goxoa sortze aldera, kafea eta pastak eskainiko zaizkizue.
Anima zaitezte!
ORDIZIRA IRTEERA
Atzo, martxoak 13, Ordiziko azokan izan ginen. Goizean goiz autobusa hartu eta azokan erosketak eta elkarrizketak egiten aritu ginen.
Hamaiketakoa erosi genuen, argazkiak ikusten duzuen moduan, magdalenak, azeitunak, gazta, intxaurrak eta ogia.
Ondoren herriko kaleetan barrena bueltatxo bat eman eta parkean zuhaitzak aztertu genituen.
Primeran pasa genuen!
MARTXOAK 8
Gaurkoan, martxoak 8, emakume langilearen eguna ospatu dugu Zeraingo eskolan.
ZerainLab-eko oparia jaso dugu, zapi morea eta honako argazkia atera dugu denok batera.
Mila esker!
FAMILIENTZAKO 2. FORMAKUNTZA SAIOA, MARTXOAK 6
Pasa den otsailaren 7an Zeraingo Herri Eskolak familiei "Metodologia"ren inguruko formakuntza saioa eskeini zien.
Oraingoan, bigarren formakuntza saio bat eskeiniko da Martxoaren 6ean "Irakurketa-Idazketa eta Matematika" arloen inguruan.
Arratsaldeko 17:00etan izango da hitzordua, Zeraingo Herri Eskolan.
Hirugarren eta azken formakuntza saioa Apirilaren 24ean izango da "Ebaluazioa"ren inguruan.
OTSAILAK 22, BINGOA
Ostegunean, otsailak 22, arratsaldeko 15:30etan Liztormendi elkartean Bingoa antolatuko dugu Zeraingo Herri Eskola eta Antolar elkarteak.
Kartoiak euro batean izango dira salgai eta irabazleak jokatutakoa irabaziko du!
Anima zaitez parte hartzera!
ZERAINGO IKASLEAK GOIERRI TELEBISTAN
Atzo Zeraingo ikasle, guraso eta ikasle ohiek egindako antzerki eta dantzak albiste izan dira Goierri Telebistan.
Hementxe duzue ikusgai saioa:
ZERAINGO IKASLEAK GOIERRIKO HITZAN
Atzoko antzerkia albiste izan da gaurkoan Goierriko Hitzan.
Hementxe duzue aldizkariak argitaratutakoa.
ANTZERKI EMANALDIA
Atzo arratsaldean, otsailak 12, Zeraingo ikasleak aktore lanetan aritu ziren. "Ipuin klasikoak" gaiaren harira, 4 antzerki motz antzeztu zituzten.
Herriko elizan giro polita sortu zuten ikasle, familia, ikasle ohi eta herritarrek.
Mila esker zuen parte hartzeagatik!
OTSAILAREN 12an, ANTZERKI EMANALDIA
Astelehenean, otsailak 12, arratsaldeko 15:15etan Zeraingo elizan antzerki emanaldia eskeiniko dute zeraingo ikasleek.
Gaia "Ipuin Klasikoak" izanik, 4 antzerki motz egingo dituzte:
Ozeko Aztia
Berunezko Soldadutxoa
Hamelingo Txirularia
Pinotxo
Antzerki hauek herri osoari eskeiniak dira, beraz, anima zaitez gu ikustera!
FAMILIENTZAKO FORMAKUNTZA SAIOA
Gaur otsailak 7, asteazkena, arratsaldeko 17:00etan Zeraingo Herri Eskolan, formakuntza saioa eskeiniko zaie Zeraingo familiei.
Denera, 3 formakuntza saio izango dira. Gaurkoan lehen saioa izango dugu eta gaia "Tailer bidezko Metodologia" izango da.
Datozen bi saioak Martxoaren 6ean eta Apirilaren 24ean izango dira, hauetan, "Irakurketa-idazketa eta Matematika" eta "Ebaluazioa" izango direlarik landuko diren gaiak.
SAN BLAS OPILAK
Aurtengoan San Blas eguna asteburuan tokatzen denez, gaurkoan jo ta fuego aritu gara eskolako sukaldean San Blas opilak egiten. Usain gozo-gozoz bete zaigu eskola!
Sukaldatzeaz gain, errezeta ere idatzi dugu. Hementxe duzue:
ANTXUMEAK JAIO DIRA
Atzo arratsaldean, gure ikasle den Egoi-en baserrian jaio berri diren antxumeak ikustera joan ginen.
Eguraldi bikaina egin zigun eta primeran pasa genuen.
GIPUZKOAKO ELIKAGAI BANKUARI EMARIA
Aurten ere, iaz bezala, gabonetako saski solidarioa aitzakiatzat hartuta, ZerainLab-ek eta Zeraingo Heri Eskolak 1150€ bildu dituzte Gipuzkoako Elikagai Bankuari emateko.
Gaurkoan, Gipuzkoako Elikagai Bankukoak dirua jasotzera etorri dira. Bertan elkartu gara eskolako ikasle zein irakasleak, ZerainLabeko arduradunak eta Goierri telebista.
Eskerrak eman dizkigute egindako lanagatik eta goxokiak ere ekarri dizkigute eskertza moduan.
EUSKADIKO ORKESTRA IKUSTERA IRTEERA
Ostiralean, urtarrilak 19, Euskadiko Orkestra ikusten izan ginen Donostian. Kontzertutik atera ginenean, Kristina Enea parkean aritu ginen jolasean eta ondoren, Tabakalerara joan ginen bazkaltzera.
Primeran pasa genuen!
2024-2025 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIO EPEA, OTSAILEAN ZABALDUKO DA.
Otsailaren 7tik 23ra, biak barne, datorren ikasturterako matrikula egiteko epea izango da.
Epe honetan, gure eskolako ateak zabalik izango dituzue bisitan etorri nahi izanez gero.
Matrikulazio orria, eskolan bertan entregatuko da.
Edozein zalantza izanez gero, jarri lasai gurekin harremanetan.
HEMENTXE GAITUZUE BERRIRO ERE!
Gabonetako oporrak bukatu zaizkigu eta energiak indarberriturik hementxe gaituzue berriro ere eskolan bueltan!
Elurra iritsi zaigun moduan iritsi zaigu bigarren hiruhilekoa ere! Zein berri izango ote ditugu?
Egon adi, hementxe izango duzue eta eskolan gertatzen denaren berri!
GABONETAKO OPORRAK
Gaur, abenduak 22, 12:30etan Gabonetako Oporrak hasiko ditugu. Jangela zerbitzua 14:30ak arte izango duzue.
Urtarrilaren 8an itzuliko gara berriro ere eskolara.
Bitartean, gozatu familiaz eta asko deskantsatu, bueltan energiaz beterik egon gaitezen berriro ere.
EGUBERRI ETA URTE BERRI ON GUZTIOI
Zerain Herri Eskola
OLENTZERO ZERAINGO ESKOLAN
Bixita paregabea izan dugu Zeraingo herri eskolan oraingoan. Olentzero izan da gurekin goiza pasatzen. Kontu kontari aritu da gurekin eta eskolarako oparitxo batzuk ere ekarri dizkigu.
Esan digunagatik lan asko egiten aritu gara urte osoan zehar eta ondo mereziak omen ditugu ekarritako liburu, josteko makina, jostailuzko euro, kaja registradora eta zerrak.
Mila esker zure bixitagatik Olentzero! Datorren urtean ere zure zain izango gara.
EGUBERRI ON
Atzokoa egun handia izan zen. Liztormendi elkartean bildu ginen herriko haur eta helduak gabon kantuak abestu eta saski solidarioa zozketatzeko.
Arratsaldeari amaiera goxoa emateko, Antolar elkartekoek txokolate beroa eta bizkotxoak prestatu zituzten.
Honekin, amaiera ematen diogu 2023 urteari. Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu denoi. EGUBERRI ETA URTE BERRI ON!
SASKI SOLIDARIOAREN IRABAZLEAK
Baditugu jada gure Saski Solidarioaren irabazleak. Aitziber Makatzaga izan zen zorteduna eta bere partez ahipa eta ilobek jaso zuten saskia.
Aurtengoan, 427€ bildu ditugu Gipuzkoako Elikagai Bankuari emateko. Orain testigua ZerainLabeko kideei pasa diegu eta hauek jarraituko dute diru bilketan.
Mila esker denei zuen kolaborazioagatik!
GORA SANTO TOMAS!
Gaurkoan, abenduak 21, Santo Tomas eguna ospatu dugu Zeraingo eskolan. Ospakizun honen inguruko kontakizunak egiteaz gain, hamaiketako berezia ere izan dugu; txistorra eta ogia!
GABONETAKO KANTALDIA ETA SASKI SOLIDARIOAREN ZOZKETA
Bihar, abenduak 21, egun berezia izango dugu Zeraingo eskolan.
Goizean, Santo Tomas eguna ospatuko dugu txistorra eta guzti.
Arratsaldean, Liztormendi elkartean elkartuko gara Antolar Elkartekoekin eta ZerainLabeko kideekin batera gabonetako kantaldia eta saski solidarioaren zozketa egingo ditugu.
Iaz bezalaxe, aurten ere, saski solidariorako bildutako diru guztia, Gipuzkoako Elikagai Bankuari emango diogu.
Gonbidatuta zaudete gurekin batera egun berezi hau pasatzera.
Liztormendi elkartean ikusiko dugu elkar, arratsaldeko 15:15etan!
GABONETAKO DENDA
Atzo, abenduak 19, Gabonetako Denda antolatu genuen Zeraingo eskola atarian. Bertan hainbat eskulan eta gozo izan genituen salgai. Herritar ugari gerturatu ziren dendara eta salmenta bikaina izan genuen!
Mila esker dendara gerturatu zineten guztioi!
GABONETAKO DENDA, ABENDUAREN 19AN
Abenduaren 19an, asteartea, arratsaldeko 16:00etan Gabonetako Denda antolatuko dugu eskola atarian. Bertan, eskulanak eta gozoa salduko dugu.
Abenduaren 21ean zozketatuko den Saski Solidariorako errifak ere salgai izango dira egun honetan.
Anima zaitezte eta gerturatu eskola atarira!
ENEKO ETXEGARAI ZERAINGO ESKOLAN
Idazleak ikastetxean programari esker, gaurkoan Eneko Etxegarai idazlea etorri zaigu Zeraingo Herri Eskolara bixitan. Hainbat ipuin kontatu dizkigu musikaz lagunduta.
Saioari amaiera emateko, liburu bana ere oparitu digu.
Mila esker Eneko eskeini diguzun tarteagatik.
EUSKARAREN EGUNA, ABENDUAREN 4EAN OSPATUKO DUGU
Aurtengoan, Euskararen eguna (Abenduak 3) igandea denez, Zeraingo eskolan abenduaren 4ean, astelehena, ospatuko dugu.
Egingo ditugun ekintza desberdinekin, mural bat osatuko dugu eta eskola atarian jarriko dugu.
UDAZKEN FESTA 2023
Azaroaren 15ean, iaz egin genuen moduan, Udazken Festa ospatu genuen Zeraingo San Blas ermitan.
Jende ugari gerturatu zen bertara ikasleen lanez gozatzera eta gaztainak jatera.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu bertara gerturatu zineten guztioi eta era berean, bideo hau eskeini, gerturatzeko aukerarik izan ez zenuten horiei.
JENTILBARATZA KULTUR ELKARTEAREN BISITA
Azaroaren 2an, Ataungo Jentilbaratza Kultur elkartekoak izan genituen bisitan Zeraingo eskolan.
Jentilen etorreran erabilitako jantzi eta maskarak ekarri zituzten eskolara eta pertsonaia desberdinen inguruan aritu ziren kontu kontari.
Bisitari amaiera emateko ipuin zoragarri bat entzun genuen Maitane Aizpuruaren eskutik.
Ikusgai duzue bisitaren laburpen bideoa.
UDAZKEN FESTA
Adi! Datorren asteazkenean, azaroak 15, arratsaldeko 15:15etan, Zeraingo San Blas ermitan Udazken Festa ospatuko dugu.
Bertan, udazkenaren inguruko olerki, asmakizun, ipuin, kantu etab izango dituzue ikusgai.
Festari amaiera ona emateko, gaztaina erreak ekarriko dizkigute guraso elkartetik.
Anima Zaitez eta etorri azaroaren 15ean, 15:15etan San Blasera!
Zure zain izango gara!
TINKO FILMA BEASAINEN
Ostiralean, Azaroak 3, Beasainen izan ginen Izurde Mutikoa izeneko euskarazko filma ikusten 5 urte eta LH 1 eta 2ko ikasleekin.
Urriak 31, GAU BELTZA - DENDA
Hementxe duzue ikusgai, Urriaren 31an eskola atarian jarritako dendaren inguruko laburpen bideo bat.
Mila esker bertara gerturatu zineten guztioi!
GAU BELTZA - DENDA
Gaurkoan, gau beltza dela eta, eskolan egun berezia izan dugu. Sukaldaritza eta eskulangintza tailerretan pasa dugu goiza, arratsaldean dendan salduko ditugun produktuak prestatzen.
Arratsaldeko 16:00etan, eskola atarian gure lanak salgai izango dituzue. Anima zaitezte eta etorri!!!
TINKO EUSKARAZKO FILMA, BEASAINEN, AZAROAREN 3an.
LH 1 eta 2ko ikasleak, datorren azaroaren 3an, ostirala, Beasainera joango dira euskarazko TINKO filma ikustera. IZURDE MUTIKOA izango da ikusiko duten filma.
KIMURI Tailerra, MIRARI ERRENDOSORO-ren eskutik.
ZerainLab-ek gonbidatuta, Mirari Errendosoro , Biomaterialetan aditua den artista etorriko zaigu eskolara azaroaren 2an, osteguna.
Bertan, hondakin materialen berrerabilpenarekin beste objektu batzuk sortuko ditugu.
Kimuri tailerra aurkeztuko du eta sorkuntza lanetan arituko gara. Zeraingo gaur egungo ikasleak eta ikasle ohiak hartuko dute parte.
Proiektua zertan den ikusteko, hemen duzue bideo bat:
HALLOWEEN DENDA, URRIAREN 31an
Datorren asteartean, Urriak 31, arratsaldeko 16:00etan, Halloween eguna aitzaki izanda, eskolako denda antolatuko dugu.
Denak gonbidatzen zaituztegu bertan izango diren gozo eta eskulanak erostera!
IGERIKETA IKASTAROA
Hasia da dagoeneko igeriketa ikastaroa. Aurtengoan, irailaren 20ean hasi eta azaroaren 27ra arte arituko dira 1. eta 2. mailako ikasleak igerian.
2023-2024 TALDEKO ARGAZKIA
Hementxe duzue gure aurtengo ikasle taldetxoa!
Aurtengo ikasturtean, 11 izango dira Zeraingo eskolan gure ikasleak. Laguntxo berri bar iritsi zaigu 2 urteko gelara eta dagoeneko poz-pozik dabil bere lagun talde berriarekin.
GAURKOAN JANGELA TERRAZAN
Zeraingo ikasleak gaurkoan, eguraldi ona aprobetxatuz, terrazan aritu dira bazkaltzen. Ikusi zein gustora egon diren!
IKASTURTE HASIERAKO JOLAS KOOPERATIBOAK
2023-2024 ikasturteari hasiera eman genion pasa den ostiralean, irailak 8. Ikasturtea ongi hasi eta denok elkar ezagutzeko, hainbat jolas kooperatibotan aritu ginen.