ONGI ETORRI 2023-2024 IKASTURTERA!
Irailean goizeko ordutegia izango dugu, hau da, 9:00-13:00. Jantokia irailaren 10an hasiko da. Zerbitzu hau erabiltzen dutenek 14:30etan bukatuko dute.
Gela goiztiarraren eta eskolaz kanpoko ekintzen informazioa aurrerago emango da.
En septiembre tendremos horario de mañana, es decir, de 9:00 a 13:00. El servicio de comedor dará comienzo el dia 10 de septiembre. El alumnado que utilice ese servicio saldrá a las 14:30.
La información relativa al aula de madrugadores y las actividades extraescolares se dará próximamente.
HHko lagunak euskal mitologia lantzen aritu dira azken hilabetean zehar. Euskal Herria eta bere mitologia ezagutzeko aukera izan dute, eta nola ez, primeran pasatzeko aukera ere.
BEGIRA!
Oraingoan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailako ikasleek tabakoaren kontsumoa ekiditeko egindako lan bikaina ekartzen dizuegu.
ZORIONAK EKIPO!
KERIK GABEKO ZORROTZA BATEN ALDE!
Pasaden astean HH 5 uteko lagunak La Arboleda-ra joan ziren barnetegi batera.
Ederki pasatu zuten eta primeran portatu ziren!
AUPA ZUEK! TXIKIAK HANDI!
Ostiral honetan, otsailak 24, inauteriak ospatuko ditugu gure eskolan.
Aurtengo gaia zirkua izango da. Animatu eta etorri gurekin gozatzera!
Aste honetan 5. eta 6.mailakoak barnetegian egon dira. Jolasak, momentu dibertigarriak.... eta nola ez, EUSKARAZ!
Ze ondo pasatu dugun gaurko jaialdian! Primeran egin dugu dantza, ezta?
EZ DUZUELA IKUSI?
Hemen dituzue jaialdiko bideo guztiak!
ESKERRIK ASKO PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!
Pasaden azaroaren 28tik abenduaren 2ra eskolan Euskal Astea ospatu genuen. Ekintzaz beteriko astea izan zen eta eskola osoak hartu zuen parte Euskara sustatzeko aste berezi honetan.
Eskolatik euskaraz egitera eta euskal kulturaz bustitzera animatzen zaituztegu.
GORA EUSKARA ETA EUSKAL HERRIA!
LHko ikasleak HHko ikasleengana joan ziren Aitabitxi eta Amabitxi lana eginez, ipuinak kontatzera. ESKERRIK ASKO!
Sorgina Txirulinak musikaz eta ipuinez bete zituen gure bihotzak!
Euskara bai, baina euskal tradizio eta kultura ospatu dugu ere! Eta herri kirolak horren eredu izan dira. AUPA GU TA GUTARRAK!
Ikusi al dituzue gu baino musikari trebeagoak? Ez dut uste!
Zelako sukaldari bikainak garen! Ikusi duzue zelako pintxoak sukaldatu genituen?
ZORIONAK HH3 urte, LH1 eta LH 4 pintxo lehiaketa irabazteagatik!
Eskola Kontseilurako hauteskunde prozesua irekita dago.
Zerrendak, dokumentazioa eta informazioak lehen solairuko paneletan egongo da ikusgai.
Eskola kontseiluko ordezkariak aukeratu behar dira eta hauteskundeetan hautatuak izateko lehenik eta behin hautagai bezala izena eman behar da. Epea urriaren 28ra arte izango da eta zuzendaritzan eman beharko da izena.
ANIMATU PARTE HARTZERA ETA AURKEZTU HAUTAGAITZA!
Está abierto el proceso de elecciones al Consejo Escolar.
Las listas, la documentación y las diversas informaciones estarán expuestos en los paneles del primer piso.
Es necesario elegir a los/las representantes del Consejo Escolar y para ello es necesario que deis vuestros nombres como candidatos. El plazo termina el 28 de octubre y el nombre deberá darse en dirección.
¡ANIMAOS A PARTICIPAR Y PRESENTAD VUESTRA CANDIDATURA!
Gure Lurra elkartea berriro martxan jarri da eta aisialdirako ekintza mordoa dakarzkigu!
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
ZORROTZAKO JAIAK HEMEN DIRA BERRIRO ERE!
Gure Lurra elkartetik eta Elhuyar Fundazioaren babesarekin, urritik aurrera ekintza berri bat martxan jarriko da: BIZILABE. Ekintza honen helburua gazteen artean zientzia sustatzea da. Informazio gehiago hemen duzue eskura.
TOKIA: Gailurra espazioa (Zorrotzagana, 31)
NOIZ: Ostegunero 17:00-18:30
NORENTZAT: LH 5 eta LH6ko ikasleak
Interesatuek izena eman beharko dute hemen
Bide batez, eta auzoko jaiak ospatzeko, ostiral honetan, irailak 23, STEAM GYMKHANA bat antolatu dute Gure Lurrako neska-mutilek.
TOKIA: Gailurra espazioa (Zorrotzagana, 31)
NOIZ: Irailak 23, ostirala 17:00etan
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Kaixo!
Ibai-Arte Zorrotzako euskal dantzari taldea gara. Irailero bezala, izen-ematea ireki dugu.
Epemuga: irailak 30.
Izen-emateko formulariora joateko egin klik HEMEN.
Milesker aldez aurretik!
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, ikasturterako dirulaguntzak lortzeko deialdia atera du. Beka eskatzeko epea IRAILAREN 12tik 29era zabalik egongo da.
Beka formalizatzeko eskolara bertaratzeko egun eta orduak hauek dira:
L.H.6.D MAILA: IRAILAREN 12AN
LH 5.D MAILA: IRAILAREN 13AN
LH 4.D MAILA: IRAILAREN 14EAN
LH 3.A MAILA: IRAILAREN 16AN
LH 3.B MAILA: IRAILAREN 19AN
LH 2.D MAILA: IRAILAREN 20EAN
LH 1.D MAILA: IRAILAREN 21EAN
HH 5 URTE: IRAILAREN 22AN
HH 4 URTE: IRAILAREN 23AN
HH 3A URTE: IRAILAREN 26AN
HH 3B URTE: IRAILAREN 27AN
HH 2 URTE: IRAILAREN 228AN
ORDUTEGIA: 09:00ETATIK 13:00ETARA
Kaixo familiak! Hemen gara berriro ikasturte berri bati ongi etorria emateko. Espero dugu uda ona pasa izana baina orain gogotsu aritzeko momentua heldu da!
Gogorarazten dizuegu ikasturte hasierako ordutegia (ikasturte osokoa hemen duzue, bai eta egutegia hemen).
- Aurkezpenaren eguna: irailaren 8an, 11: 00etatik 13: 00etara izango da
- 9an ordutegia 09: 00etatik 13: 00etara izango da.
- Jantokia 12an hasiko da eta ordutegia 09: 00etatik 14: 30era izango da.
Gure Boiseko lagunek bideotxo bat bidali digute, guk aurrekoan egin genuen bezala. Begira ze ondo egiten duten euskaraz!
AUPA BOISEKO LAGUNAK ETA GORA ZAZPILANDA!