Historia

Zorrotza FC taldearen hastapenak 1913an izan ziren, eta 1921ean Bizkaiko Futbol Federazioan sartu zen. Hasieran Punta Zorrotzan jokatzen bazuen ere, gerora, 1964an, “La Base” futbol zelaian jokatzera pasatu zen, 2008. urtetik aurrera, ordea, Zorrotzako kiroldegian jokatzen du.

El Zorrotza FC fue fundado hacia 1913, y afiliado a la Federación Vizcaína de Fútbol en 1921. Al principio jugaba en un campo ubicado en Punta Zorrotza, pero en el año 1964 pasaron a jugar en el campo de “La Base”, a partir del año 2008, en cambio, juega en el Polideportivo de Zorrotza.

Hasiera batean, kamiseta zuria eta praka beltzak janzten zituen taldeak, baina urteak aurrera joan ahala, kolore morea erabiltzen hasi zen, auzoko kolorea bilakatuko zena.

Aunque en un principio vestían con camiseta blanca y pantalones negros, con el paso de los años, paso a tener camiseta morada y pantalón blanco, ese color morado se convirtió en el color del barrio.

Ehun urte baino gehiago dituen talde honek, jokalari garrantzitsuak izan ditu bere historian zehar, baina bat aipatu beharko bagenu Leonardo Cilaurren izango litzateke. Athletic-en ibilitako jokalari zorrotzarrak, Euskadiko eta Espainiako selekzioarekin ere jokatzea lortu zuen.

Este club centenario, ha contado con excelentes jugadores durante su historia, pero si tendríamos que mencionar a uno, ese es Leonardo Cilaurren. Este jugador zorrotzarra que estuvo en el Athletic, llego a jugar en la selección de Euskadi y en la de España.

Urte asko Regional mailan eman ostean, 1979an Hirugarren mailara igotzea lortzen du Juan Blanco presidentea zela eta bertan hiru urtez mantendu zen. Ondoren, preferente mailan zegoela eta saiakera batzuk eta gero, Vicente Yarto presidente zela, 1996an berriro ere lortzen du Hirugarren mailara igotzea Victor Llopis entrenatzailea zelarik. Meritu handiko igoera izan zen, kontuan izanda Zorrotza FC aurrekontu txikienetakoa zeukan taldea zela. Historia osoan 6 aldiz egon da gure auzoko taldea Hirugarren mailan jokatzen.

Después de unos cuantos años en Liga Regional, en 1979, logra ascender a la Tercera división con Juan Blanco como presidente, consigue estar 3 temporadas en Tercera división. Una vez en Preferente, y después de unos cuantos intentos, vuelve a lograr ascender a Tercera división en 1996 con Vicente Yarto de presidente y Victor Llopis de entrenador. Fue un meritorio ascenso, ya que el Zorrotza FC era uno de los equipos con menor presupuesto. En toda su historia, el equipo de nuestro barrio ha estado 6 veces en Tercera división.

1991ko abuztuan, Athletic Clubek eta Eibarrek omenaldi partidu bat jokatu zuten Zorrotza FC eta hauen afizioaren omenez, klubaren 75 urteak ospatzeko. 2013.urtean, ordea, Ahleticeko beteranoek eta Zorrotzako beteranoek partidu bat jokatu zuten 100 urteak ospatzeko.

En agosto de 1991 el Athletic Club y la Sociedad Deportiva Eibar contribuyeron a dar brillo a los festejos de los 75 años del club jugando un partido de homenaje al Zorrotza FC y a su afición. En el año 2013, en cambio, y con motivo de los 100 años de historia, veteranos del Athletic jugaron un partido contra veteranos del Zorrotza FC.