Bikoteka arituko direnen arautegi berezia.
Orokorrean, binaka arituko diren araudia banakakoen bera da. Baina, erreleboa emateko jarraitu beharreko irizpideak honako hauek dira:
Erreleboa trantsizioan emango da. Horretarako, lasterketa hasi aurretik, korrika egin behar duen kirolariak irteera puntuan egon behar duen bezela, bizikleta egin behar duenak BOX eremuan egon beharko du.
Lasterketa hasi eta korrikako sektorea amaitzean, korrikalariak bere bikotearengana joan behar du BOX barrura. Txirrindulariak, bizikleta ondoan itxoin beharko du. Korrikalaria etortzean, txipa pasako dio batak besteari eta orduan hartuko du kaskoa txirrindulariak. Behin jantzita, txirrinda hartu eta beste kirolariak bezela, BOX-etatik lasterka irten eta adierazitako puntutik hasiko du bere sektorea.
Txirrindularitza sektorea amaitzean, epaileek adierazitako moduan, BOX-etan sartu beharko dute txirrinda bere tokian uztera. Bertan itxaron beharko dute korrikalariak . Txirrinda bere tokian uztean, txipa pasa eta korrikalariak azken sektorea egiteko aukera izango du.
BOX-etan zai dauden kirolariak bere postuan egon behar dute trantsizio momentuetan beste kirolarien ibilia ez oztopatzeko.