Adi, duatletak! Zizurkilgo Duatloiaren 5. edizioa hemen da, eta inoiz baino indartsuago dator. Ibilbide zorrotza, giro basatia eta onenen aurka neurtzeko aukera... Ausartzen zara?
Aurten, gure proba Euskadiko duatloi zirkuituaren parte da, baina ez kezkatu federatuta ez bazaude, popularrentzat ere lekua baitago. Hemen garrantzitsuena gogor ekitea da, metro bakoitzean izerdia botatzea eta indar guztia asfalto gainean utzi izanaren sentsazioarekin helmuga zeharkatzea.
Plazak eskuragarri egongo dira Rock The Sporten, eta lasterketan bezala, zenbat eta lehenago mugitu, orduan eta hobeto aterako zaizu:
✅ Federatuak: 25€ martxoaren 8ra arte, 35€ apirilaren 13ra arte. Izen emateak, gaueko hamabietan itxiko dira.
✅ Federatu gabeak (popularrak): 30€ martxoaren 8ra arte, 40€ apirilaren 13ra arte. Izen emateak, gaueko hamabietan itxiko dira.
📍Probaren eguna: 2026eko apirilak 18
📍Lekua: Joxe Arregi plaza, Zizurkil (Gizpukoa)
Prestatu zapatilak, egiaztatu bizikleta eta presta zaitez egun epiko baterako. 💥 Izena eman eta eman gogor! 👇