SISTEMA BERRI BAT DATOR, ETXEKO HONDAKINEN BILKETAN ERAGINKORRAGOA! 

 
Hondakinei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legeak behartu egiten gaitu hondakinak bereizteko helburu zorrotzagoak lortzera, eta, horretarako, Urdulizko herritar guztien laguntza behar dugu. 

 
Gaur egun, gure udalerrian % 25eko birziklatze-tasa dugu, eta Europan indarrean dagoen legediak gutxienez % 55era behartzen gaitu. Horregatik, Urdulizko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, bilketa-sistema berri hau jarriko du martxan. 

Etxera bidaliko dizugu txartela. Nahitaez erabili behar da edukiontzi marroi eta grisak ireki ahal izateko. GORDE TXARTELA gero!