07. Aholkuak ematen

Orain guztiz prestatuta gaude beste gazte batzuei aholkatzeko. Hona hemen irakasleak proposatzen dizkigun kasuak.

Norbanako lana izan arren, bakoitzak bere koadernoan idatzi baino lehen, taldean kasuak banan banan "eskema" honen erdian kokatu eta gero, ideia nagusiak pentsatuko ditugu.

Behin denok adostuta, orain bai, nork bere koadernoan "aholkuak" idatziko ditu eta irakasleari ematen dizkio.

Aholkularitza ematerakoan, hurrengo irizpideak kontutan hartu behar ditugu:

  • Informazioa argitasunez transmititu behar duzu, azalpenak eta laburpenak ondo antolatuta, ikuspuntu zientifikoetan oinarrituta eta hiztegi zientifiko egokia ematen.
  • Landutako kontzeptuak dagozkien kasuetan erabili behar dituzu, baita ere zein landutako eskema edo grafikoa baliatuko zenuke azalpenak hobeto emateko.

1. Kasua: Mikel eta Karmen etengabeko mezuak eta whasappak bidaltzen dabiltzate baita argazki sexiak ere elkartrukatzen dituzte. Mikelek argazki hauetariko bat ikusi du bere lagun baten telefonoan eta, lotsatuta, moztu nahi du, baina Karmenek esan dio maite badu, ez duela zertan lotsa sentitu behar.

2.Kasua: Nekane eta Jon zoriontsua izango lirateke seme-alaberik izango balukete. Proga batzuetatik pasatu dira eta Jonen semenak oso espermatozoide-kopuru txikia du. Zer aholkua emango zenieke?

3.Kasua: Kevin eta Maitane 16 urteko bikote bat da. Orain dela hilabete batzuk ezagutu zuten eta oso maiteminduta daude. "Urratza" ematea erabaki dute, sexu-harremanak izatea, hori bai, segurua. Antisorgailurik egokiena ezagutu nahi dute.

4.Kasua: Anek atzo bere mutilarekin amodioa egin du. Bapateko gauza izan da, aukera suertatu zitzaien eta momentua aprobetxatu zutenez, antisorgailurik eskura ez zeukaten. Haurduna izateko beldur da.

5.Kasua: Carlosek 17 urteko mutila da. Pasa den hilabetean neska batekin egon zen diskotekan , sexu azkarra izan eta listo. Handik geroztik gero eta azkure handiagoa du eta gaur mina eta zeozer horia atera zaio pixa egiterakoan. Ez daki zer egin.

6.Kasua: Andoni eta Jessica bikote gazte bat da. bere bizimodua ahalik eta naturistarena eraman nahi dute eta ez dute antisorgailurik erabili nahi. Zera jakin nahi dute: Amaia haurduna ez geratzeko, ea hilekoan zehar zeintzuk diren egun aproposak.

7.Kasua: Idoia oso neska gaztea da, 11 urte besterik ez ditu. Atzo lehendabiziko hilekoa izan du. Ez du bere gurasoengana jo nahi izan, zeozer gaizki egin duela pentsatzen duelako, agian masturbatzeko ondorioa edo.

8. Kasua: Asier, 14 urteko mutila, bere ikasgelako kidea den Joxearengandik hurbiltzen denean, sexu-deseoa sortarazten dio. Bere lagun batek esan dio, honela jarraituz gero, maritxu bihurtuko dela. Oso beldurtuta dago.

9. Kasua: Karmele eta Nekane bikote formal bat eratzen dute eta sexu-harremanak mantentzen dituzte. Bere laguna den Anek komentatu die, erne egoteko, IHESA harrapatu ez badute nahi.

Bikaina! Orain zuen txanda da. Talde bakoitzak "kasu" bat asmatu eta beste talde bati luzatuko dio. Aholku-bilduma polit bat aterako zaigu!!!