03.Identitateak

Sexua, generoa, kultura, jarrerak, rolak, mitoak...ekin!

Sexismoa, hitzak berak esaten duen bezalaxe, pertsona bat bere sexua dela eta, bastertzean datza, era batera edota beste era batera tratatua izatea.

Sexismoa, emakumeen, gizoneen edo edozein genero-aniztasunen kontra jotzen du. Gorrotoa adierazten du, sexu bat besteak baino hobe dela pentsatzean datza. Pertsonen eskubideak urratu edota zapaltzen ditu eta bortizkeria sortzen du askotan.

Sexismoa, gizarte edo kultura bateko genero-roletan dauden ideologia, aurreiritzi edo estereotipoetan oinarrituta dago. Azken hamarkadetan sexismoa gutxitu izan bada ere, oraindik edonon nabaritzen da: zineman, publizitatean, testu-liburuetan, lan-munduan...eguneroko makro eta mikrosexismoak, pertsonen arteko jarrerak, txisteak...Komunikabide digitaletatik ere zabalduta dago, beste bide berria da, baimentzen duten anonimatoa aprobetxatzen.

Lan asko dago egiteko, beraz, eta ataza honen bidez berdintasunaren alde jotzeko aukera ederra daukagu.

Bakoitzak bere etxean, lasai eta ikas-sekuentzia garatzen den bitartean, ondorengo bideoak ikusiko ditu eta hausnarketa egin ondoren, "Ikusten dut-Pentsatzen dut-Neure buruari galdetzen diot" eskema beteko du eta irakasleari emango dio. Gero, gustuko gai bat hartu eta ekoizpen libre bat egingo du, hala nola, konpromisoen zerrenda, amodiozko postala edo poesia, kontrapublizitate kanpaina, irudi adierazgarri bat mezu batekin lagunduta...

Lan guztiak ikasgelako horman kokatuko ditugu eta lan onenak bozketa baten bidez aukeratuko dira, emotikonoak erabiliz. Ikasle bakoitzak 3 kideen lanak ebaluatu behar ditu (ikusi beheko ebaluazio-irizpideak). Lan onenek nota positibo bat jasoko dute.

Sormena poterera!!!

Sakontzeko:

Zure lagunen lanak baloratzeko irizpideak:

  • Sexu nortasun guztiak errespetatzeko mezua transmititzen du.
  • Sexu-harremanetan eragiten duten alderdi etiko nagusiak ezagutzen dituela agerian jartzen da.
  • Informazioa ondo landuta eta antolatuta dagoela nabarmentzen da.
  • Ekoizpen sortzailea erabili du.