Txapelketa irailaren 4, 5 eta 6an, izango da. Atal guztiak bete. Izena emateko epea abuztuaren 30era arte edo taldeak agortu arte. Jarri izen bat taldeari. 10€/taldeko ordaindu behar da parte hartzeko. Txoznan ordainduko dira egunean bertan.
IBILALDIAK irailaren 5ean, 10:00etatik aurrera izango dira. Atal guztiak bete. Izena emateko epea abuztuaren 30era arte edo plazak agortu arte. Dragoia aukeratzekotan, haur bakoitza heldu batekin apuntatu beharko da.
TXOMIN ENEA PARKEA (IBAIAN). Txapelketa irailaren 6an, goizeko 11:30tan izango da. Izena emateko epea abuztuaren 30era edo dortsalak agortu arte. 2€ egunean bertan.
Gazteak (2009tik 2010ra jaioak) - 11:30h - 2500 m
Kadeteak (2011tik 2012ra jaioak) - 11.45h - 2500 m
Gaztetxoak (2013tik 2014ra jaioak) - 12:00h - 1250 m
Kimuak (2015etik 2016ra jaioak)- 12:15h - 850 m
Benjaminak (2017tik 2018ra jaioak) - 12:25h - 850 m
Aurrebenjaminak (2019tik 2021era jaioak) - 12:35h - 450m
Txikiak (2022tik 2023ra jaioak) - 12:40h - 200m
Jaiak denon artean egiten ditugu, eta laguntza txikiena ere oso garrantzitsua da. Jai egunetan tarte bat eskaini badezakezu, animatu zaitez muntaketan, jardueretan laguntzen edo desmuntaketan aritzeko antolatu ditugun txandetako batean izena ematera.
Ez da antolakuntza taldeko kide izan behar, ezta bileretan parte hartu behar ere. Zuretzat egokiena den txanda aukeratu eta laguntzera etortzea besterik ez da behar. Denon artean, jai bikainak egingo ditugu!