Iluntzean-Maixa eta Itziar
Ilargia uretan murgildu da
itsas arrain txikien ondora
uraren hozkirriaren zirrara
hondar epelaren alboan.
Iluntzean uraren ertzean
errainu baten argia,
ene maite biok jolasean
olatu zipriztin artean.
Haizeak zimurtu du itsasoa
kresalak lehortu malkoa,
maite zure zain hementxe naukazu
izar goiztiarrei begira.
Iluntzean uraren ertzean...
Ilargia-Ken Zazpi
esaiozu euriari berriz ez jauzteko,
esan bakardadeari gaur ez etortzeko.
eusten nauen soka zara eta itotzen nauena,
ametsak sortu zizkidana, galtzen dituena.
zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero,
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko,
irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra,
nire sua itzali da,
ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!!
esan sentitzen dudana ez dela egia,
une baten sinesteko ez garen guztia
Ideia gehiago: