Orientazioa etengabeko laguntza-prozesu sistematikoa da, hezkuntza-jardueran sartzen dena, ikasleei oinarrizko konpetentziak eskuratzeko laguntza emateko asmoz, beren proiektu pertsonalaren eta profesionalaren jabe izan daitezen eta herritartasuna gauzatu dezaten.
Laguntzeko ardura irakasle-taldearena da eta, bereziki, tutorearena:
Lan guzti horietan tutoreak orientatzailearen laguntza izango du eta baita zuzendaritza taldearena ere.
Tutoretza plan honetan ikastetxeko tutoreen esku-hartzea jasotzen da.
Tutoretzaren bitartez lagundu nahi ditugu gure ikasleak bizitza-proiektua eraikitzeko beharko dituzten konpetentziak eskuratzen. Horretarako lana egin behar dugu ondorengoa lortzeko
ikasleekin, bai taldean bai banaka
irakasleekin
familiekin eta beste eragileekin
BHko beste arlo guztiekin batera, ikasleen oinarrizko konpetentzien garapena bultzatuko dugu tutoretzan ere, ikasleak gai izan daitezen norbera izateko, gainerakoekin bizitzeko eta egoki komunikatzeko, eta ikasten ikasteko, pentsatzeko eta ekiteko.
Konpetentziak tutoretzan
Garapen pertsonala
Besteekiko harremanak
Ikaskuntza prozesua
Orientazio akademiko-profesionala
Ikasleekin
Tutoretza saioen oinarrizko programazioa ikasleekin adostu dugu, haien proposamenak aztertu ondoren. Hala ere, beti egongo dira aurreikusi gabeko gaiak eta asteroko koordinazio bileretan zehaztuko ditugu horiek.
Taldearekin lana egiteaz gain, banakako elkarrizketak ere oso garrantzitsuak dira zenbait unetan.
Irakasleekin
Ikasturtean zehar tutoreak taldeko irakasleekin koordinazio bilerak izango ditu, bai taldearen eta bai ikasle bakoitzaren jarraipena egiteko.
Orientatzailearekin
Maila bereko tutoreek asteroko bilerak izango dituzte orientatzailearekin, tutoretza lana koordinatzeko.
Familiartekoekin
Gurasoekin, edo legezko arduradunekin, zenbait bilera izango ditu tutoreak kurtsoan zehar, elkarrekin lan egiteko.
Beste eragilekin
Orientatzailearen laguntzarekin koordinazio bilerak izango ditu tutoreak zenbait gizarte eta osasun eragileekin kasu berezietan eta beharren arabera: udaleko eta foru aldundiko gizarte zerbitzuak, psikologoak, hezitzaileak, aholkulariak…
Aurreikusitako bilerak DBHn
Aurreikusitako bilerak batxilergoan
Asteroko koordinazio-bileretan tutoretza planaren jarraipena egingo dute tutoreek orientatzailearekin, beharrezkoak ikusten diren aldaketak adostuz.
Tutoretza plana baloratzeko erabiliko dira ondorengo
Ebaluazio irizpideak
• helburuen lorpen maila
• ikasleei proposatutako edukien eta jardueren egokitasuna
• hiru zeregin eremuetan (ikasleak, irakasleak eta familiak) ekintzen egokitasuna
• ikasleen gaitasunen balorazioa
Ikasturtearen bukaeran orientatzaileak jasoko ditu memorian
• tutoreek egindako balorazioak
• ikasleen balorazioak eta proposamenak
• familiekin eta beste eragileekin egindako lanaren balorazioa
eta hurrengo urterako kontuan hartuko ditu urteko planean
• ondo baloratutako alderdiak
• sortutako zailtasunak
• aldatu beharrekoak