Joan den asteburuko jardunaldi atletikoak erakustaldi bikaina utzi digu berriro ere. Gure taldeko kirolariek pistan egindako lan gogorrak eta erakutsitako konpromisoak fruitu bikainak eman dituzte: domina preziatuak eta marka pertsonal (MP) ugari lortu dituzte atleta urdinek. Balantzea ezin hobea da eta argi uzten du harrobia oso bizi dagoela.
Asteburuko protagonist nagusienetakoak, zalantzarik gabe, Irina Mendizabal eta Beñat Iraola izan dira, bion artean zilarrezko hiru domina irabaziz.
Mendizabalek erakustaldi bikoitza eman zuen erresistentzia eta abiadura uztartzen dituen probetan, bi zilarrezko domina eskuratuz: 600 metrotan (1:42.23) eta 1000 metrotan (3:03.70). Bestalde, Iraolak lasterketa bikaina eta taktikoa osatu zuen 1500m Oztopoen proban; txapeldunorde izatea lortzeaz gain, bere marka pertsonala ezarri zuen kronometroa 4:30.35ean geldituz.
Guztiz aipagarria da Lide Garicanok osatutako txapelketa. Hiru probatan parte hartu eta hiruretan bere marka pertsonalak txikitzea lortu zuen: Alturan (1.41 MP), 100 metrotan (13.34 MP) eta Luzeran (4.57 MP). Etorkizun oparoko atleta!
Abiadura eta jauzi probetan ere maila izugarria erakutsi zuten gainetiko taldekideek:
Uxue Rodriguez oso azkar ibili zen 100 metrotan (13.28) eta bere marka berria ezarri zuen 300 metrotan (45.45 MP).
Ander Aramberri ere hegan aritu zen, 100 metrotan bere marka hobetuz (13.24 MP) eta 300 metrotan 43.26ko denbora bikaina sinatuz.
Jauzi probetan, Oihan Urretabizkaiak indar erakustaldia egin zuen luzeran (5.33 MP) eta Oihan Esnaolak gora begiratzen jarraitzen du pertikako jauzian, 2.60 MP lortuta.
Enara Aranburuk ere bere bertsiorik onena erakutsi zuen 100 metrotan (14.23) eta 300 metrotan marka pertsonala hautsiz (47.25 MP).
Hesi-lasterketetan ere albiste onak iritsi ziren. June Artolak (18.37 MP) eta Izaro Rojok (19.64 MP) lasterketa oso garbiak eta azkarrak egin zituzten 100m hesidunetan. Distantzia luzeagoan, 300m hesidunetan hain zuzen, Iradi Garagarzak maila bikaina eman zuen (54.68 MP), eta gero 300 metro lauetan ere indartsu aritu zen (49.92). Kronometroa hobetzen jarraitzen duena Arene Saizar da, 300 metrotan bere marka pertsonal berria ezarri baitu (50.95 MP).
Azkenik, kilometroko distantzia gogorrean (1000m), taldeko bi kidek lan aparta eta oso erregularra osatu zuten: Iker Cestauk maila bikainean amaitu zuen proba 3:17.65eko denborarekin, eta Malen Garciak ere erakustaldi ederra eskaini zuen 3:21.59ko markarekin.
Emaitza hauek guztiek erakusten dute entrenamenduetan egiten ari diren lan bikainak bere bidea egiten ari dela. Markak eta dominak garrantzitsuak badira ere, gure atleten jarrera, kiroltasuna eta talde-giroa dira gure garaipenik handiena.
Zorionak atleta guztioi eta baita entrenatzaile taldeari ere! Jarraitu dezagun pistan gozatzen eta elkarrekin hazten. Aupa talde!
Bilbo, Maiatzak 17, Igandea
Euskadiko Txapelketa Sub 18 - 20: Gure atletek haizeari eta eguraldiari aurre egin diote Gasteizen
Joan den asteburuan, Gasteizeko atletismo pistek Euskadiko Sub 18 eta Sub 20 Txapelketa hartu zuten. Jardunaldia kirol maila altuagatik nabarmendu zen, baina baita baldintza meteorologiko kaxkarrengatik ere. Haize bolada indartsuek (abiadura probetan -3.9 m/s-rainokoak) eta eguraldi desatseginak lana asko zaildu zuten, baina gure klubeko ordezkariek kemen handia erakutsi zuten, domina eta marka pertsonal ugari lortuz.
Dominak eta emaitza aipagarrienak
Txapelketak hainbat poz eman zizkigun urre, zilar eta brontzezko dominekin. Baldintzak ikusita, lortutako denbora askok meritu bikoitza dute:
Urrezko dominak: Xabat Insausti Iraola nagusitu zen 110m hesidunetan (14.92 MP / +0.8). Eneko Zubia Aranalde pisu jaurtiketan gailendu zen 13.77 metroko jaurtiketarekin (MP), eta Eñaut Arostegui Gorostidik podiumeko goreneko maila lortu zuen 800 metrotan (1:58.98).
Zilarrezko dominak: Laia Azpilgain Maizak bigarren postua lortu zuen luzera jauzian (5.16 metro).
Brontzezko dominak: Ane Alonso Tovarrek bi brontze eskuratu zituen (100m eta 200m), bietan marka pertsonala hautsiz haize gogorraren aurka. Aitana Ayerbek hirugarren postua lortu zuen 400 metrotan (1:01.07). Eñaut Unauek ere hirugarren postua lortu zuen 400 metro hesietan (58.66) eta Alex Fernandez Elizegik gauza bera egin zuen 3000 metrotan (9:25.81 MP).
Haizea protagonista abiadura probetan
Abiadura probetan aritu ziren atletek izan zuten erronkarik handiena. Haizeak gogor jo zuen zuzengunean, baina horrek ez zituen gure gazteak kikildu:
Ane Alonso Tovar: 100m finalean 12.51 (MP) markatu zuen -3.7ko haizearekin. 200m-tan ere bikain aritu zen: 25.78 (MP) finalerdietan eta 25.34 (MP) finalean.
Zihara Altuna Iraola: 100 metrotan 13.22 (-0.1) egin zuen. 200 metrotan finalerdietan 26.93 (+3.5) eta finalean 26.59 (MP) lortu zituen, haizea kontra (-1.7) izan arren.
Laia Azpilgain Maiza: 200 metroko proban ere lehiatu zen, 26.48 (-0.6) finalerdietan eta 26.13 (-0.4) finalean markatuz.
Markel Izaguirre Irastorza: Erronka handia izan zuen 100 metrotan -3.9ko haizearekin (12.37), baina 200 metrotan 24.39ko marka pertsonala (0.0) lortu zuen.
Erresistentzia eta hesiak
Iraupen erdiko eta hesidun probetan ere gure atletek maila eman zuten:
1500m: Parte-hartze zabala izan genuen Maialen Zabala (5:18.77), Xabat Urkiola (4:32.13), Martin Arsuaga (4:39.09) eta Aitor Aristi (4:24.01) kideekin.
400m hesiak: Maddi Amundarain (1:14.27), Maier Etxabe (1:07.02) eta Eñaut Unanue (58.66) aritu ziren gogor hesien gainetik.
Zorionak talde osoari asteburu honetan erakutsitako jarreragatik eta lortutako emaitzengatik. Ez dago gure atletak geldituko dituen eguraldirik!
Segi horrela!
Gasteiz, Maiatzak 9, Larunbata
Helburua beteta: Emakumezkoen taldea Lehen Mailara itzuli da
Pasa den urtean Lehen Mailari uko egin ostean, gure klubak erronka argi batekin ekin zion denboraldi honi: zegokion tokira, elitera, lehenbailehen itzultzea. Asteburu honetan, Kluben arteko 2. Mailako Txapelketan, helburuaren erdia bete dugu. Emakumezkoen taldeak, erakustaldi baten ondoren, Lehen Mailarako igoera lortu du. Gizonezkoak ere bikain aritu dira eta, nahiz eta aurten igoera poltsikoan sartu ez, bigarren postu indartsua lortu dute.
Emakumezkoak: Berriro gorengo mailan
Guztira 118,5 puntu eskuratuta, gure neskek argi utzi dute 2. maila txiki geratzen zaiela. Talde-lanari esker, datorren urtean berriro ikusiko dugu gure elastikoa Lehen Mailan. Hona hemen taldekide guztiak:
Abiadura eta Hesidunak: Nagore Gabarainek (200m - 25.35) 8 puntu lortu zituen; Ane Alonsok (100m - 12.74) eta Naia Telletxeak (400m - 1:01.76) 6na puntu. Hesietan, Maier Etxabe (400mh - 1:06.73, 7 pt) eta Joane Martinez (100mh - 18.63, 3 pt) aritu ziren.
Iraupena eta Martxa: Hiru garaipen handi (8 pt) lortu zituzten Aitana Ayerbe (800m - 2:24.11), Idoia Arrospide(1500m - 5:03.74) eta June Sudupek (3000m - 10:17.61). Malen Garcíak 6 puntu gehitu zituen 5000m Martxan (32:31.39) eta Eider Berazak oztopoetan borrokatu zuen.
Saltoak: Laia Azpilgainek (Luzera - 5.19) eta Lur Unanuek (Pertiga - 2.00) 7na puntu poltsikoratu zituzten. Uxue Unanuek (Hirukoitza - 9.78, 6 pt) eta Lider Garicanok (Altuera - 1.40, 5,5 pt) taldea hauspotu zuten.
Jaurtiketak: Maddi Zubia (Diskoa - 27.98, 7 pt), Anie Goenaga (Jabalina - 19.68, 5 pt), Maddi Amundarain(Pisua - 6.74, 4 pt) eta Maddi Perurena (Mailua - 13.30, 3 pt) izan ziren gure ordezkariak.
Erreleboak: Garaipen ederra 4x100m taldearentzat (Maddi L, Nagore G, Laia A, Ane A) 48,42ko denborarekin, eta lan bikaina 4x400m laukotearentzat (Naia T, June S, Aitana A, Idoia A) 4:03.76rekin.
Gizonezkoak: Bigarren postua eta oinarri sendoa
Mutilen taldeak, nahiz eta aurten igoerarik ez lortu, maila handia duela erakutsi zuen 109,5 puntu eskuratuz:
Abiadura eta Hesidunak: Eñaut Unanue (400m - 52.17) eta Manex Campos (100m - 11.97) 7na punturekin, eta Julen Altzelai (200m - 23.79, 5 pt). Hesietan Xabat Goenaga (100mh, 5 pt) eta Iker Ariznabarreta (400mh, 3 pt) aritu ziren.
Iraupena eta Martxa: Eñaut Arosteguik 800m-ak irabazi zituen (2:02.64). Jon Urkizar (1500m - 4:40.32, 7 pt), Ander Villegas (3000m, 3 pt), Aitor Aristi (3000m Oztopoak, 3 pt) eta Iraitz Pikabeak (Martxa, 4 pt) lan gogorra egin zuten.
Saltoak: Joanes Valenciak (Pertiga - 3.80) 8 puntu lortu zituen. Xabat Insausti (Altuera - 1.50, 5,5 pt), Auritz Ayerza (Luzera - 5.86, 5 pt) eta Hartiz Goenaga (Hirukoitza - 11.18, 4 pt) ere saltoetan izan ziren.
Jaurtiketak: Euken Fernandezek jabalina urrutira bota zuen (58.44, 8 pt). Eneko Zubiak (Pisua - 12.18, 7 pt), Jose Luis Gonzalezek (Diskoa - 15.41, 6 pt) eta Iker Garatek (Mailua - 16.46, 3 pt) taldea indartu zuten.
Erreleboak: Bi taldeek, 4x100m (Manex G, Xabat G, Julen A, Manex C) eta 4x400m (Aitor A, Eñaut U, Joanes V, Eñaut A), 6na puntu lortu zituzten.
Gure klubak erakutsi du, oztopoak oztopo, beti altxatzen dela. Zorionak neskei igoeragatik eta mutilei egindako lanarengatik. Bide honetatik, mutilen igoera ere laster iritsiko da!
Gora gure taldea!
Getxo, Maitzak 3, Igandea
Ane Martinek Tolosako errekor berria ezarri du Floridan
Tolosarrak denboraldi hasiera bikaina osatu du AEBetan, 1.500 metroko errekorra hautsiz eta 800 metroko bere marka pertsonala onduz.
Berri bikainak datozkigu Florida aldetik (AEB). Bertan ikasten eta lehiatzen ari den Ane Martin atleta tolosarrak erakustaldi ederra eskaini du azken asteburuan, Tolosako errekor berri bat ezarriz.
Floridako unibertsitateko taldearekin eta Jermaine Felix entrenatzailearen gidaritzapean, Martinek 1.500 metroko probanhartu zuen parte. Lasterketa bikaina osatu ondoren, kronometroa 4’23”20an gelditzea lortu zuen Jacksonville hirian, aurreko errekorra gaindituz eta Tolosako markarik onena bereganatuz.
Marka pertsonala 800 metrotan 1.500 metroko balentriaz gain, atleta tolosarrak abiadura puntua ere erakutsi zuen 800 metroko proban. Distantzia horretan, 2’08”91ko denbora markatu zuen, bere marka pertsonala hobetuz eta denboraldi honetarako duen forma puntu bikaina berretsiz.
Klubetik zorionak eman nahi dizkiogu Aneri lortutako emaitzengatik eta orain arte bezala markak etengabe hausten jarraitzeko animatzen dugu. Lanean jarraitzeko motibazio extra bat, zalantzarik gabe!
Zorionak, Ane!
Jacksonville (Florida), Maiatzak 3, Igandea
Ordiziako pistek zerupeko denboraldiko (aire librea) proba berri bat hartu dute, eta gure atletek ez dute aukera galdu euren sasoia erakusteko. Eguraldia lagun, markak hobetzeko gogoa nabaria izan zen txapelketa osoan zehar, eta emaitzek argi uzten dute taldea maila bikainean dagoela.
Neskak: Abiadura eta jauziak 100 metrotako proba izan zen eguneko interesgarrienetarikoa. Ane Alonso Tovarrekjardunaldi bikaina osatu zuen: finalaurrekoetan 12.74ko marka lortu zuen (MP), eta finalean are azkarrago korri egin bazuen ere (12.52), haizeak (+2,5) ez zion utzi azken honi baliozkotasun ofiziala ematen. Bere aldetik, Uxue Rodriguez Lopezek ere marka pertsonala (MP) ezarri zuen finalean 13.23ko denbora markatuz (finalaurrekoetan 13.36 egin ondoren). Abiaduran ere, maila ederrean aritu ziren Enara Aramburu (14.04), Arene Saizar (14.42 MP), Laiene Terradillos (14.90 MP) eta Naroa Mintegi (15.01).
300 metrotan, Iradi Garagarzak (48.46 MP), Enara Aramburuk (48.52 MP) eta Naroa Mintegik (49.11) lan txukuna egin zuten. 400 metrotan, Naia Telletxeak (1:00.21 MP) eta Laia Azpilgainek (1:00.48 MP) minutuaren muga gainditzeko zorian egon ziren. Gainera, Laia Azpilgainek luzera jauzian 5.22 metroko marka lortu zuen. Distantzia berean (400m), Maddi Lillok (1:03.33), Maddi Amundarainek (1:05.50 MP) eta Eider Zubizarretak (1:08.18) parte hartu zuten. Zihara Altuna zoritxarrez deskalifikatua izan zen.
Mutilak: Pista eta aireko erronkak Mutilen 100 metrotan, Julen Altzelayk oso marka ona lortu zuen finalean, kronometroa 11.70ean geldituz (finalaurrekoetan 11.80 egin ondoren). Berarekin batera, abiadura proban maila bikaina erakutsi zuten Markel Irastorzak (12.22), Haritz Goenagak (12.85 MP), Jon Petiscok (13.20) eta Ander Aramberrik(13.57 MP).
300 metrotako lasterketan, Jon Petisco (43.08 MP) eta Ander Aramberri (44.22) aritu ziren. 400 metrotako proban, Eñaut Unanuek 52.37ko (MP) denbora bikaina ezarri zuen. Hesiak ez ziren falta izan eta Xabat Insaustik 15.34ko marka lortu zuen 110MH proban. Amaitzeko, jauzietan, Joanes Valenciak (3.65m) eta Oihan Esnaolak (2.45m) pertika gainetik maila ederra erakutsi zuten.
Segi pistan lanean!
Ordizia, Apirilaren 25a, larunbata
Asteburu honetan, gure klubak sasoiko dagoela erakutsi du berriro ere. Ahalegina, norberaren gainditzea eta domina kopuru bikaina izan dira jardunaldiko protagonista nagusiak. 16 urtez azpiko gazteenetatik hasi eta PLP mailako atletetaraino, pistan erakutsitako konpromisoa ezin hobea izan da.
Jardunaldi honek indar berezia izan du gure harrobiarentzat. Albiste aipagarriena 16 urtez azpiko mailan zazpi atleta federatu gisa estreinatu direla izan da. Klubarentzat harrotasuna da ikustea nola hazten ari den proiektua eta nola gazte berriek lehiaketaren munduan lehen urratsak ematen dituzten; zalantzarik gabe, hau da gure etorkizunaren oinarria.
Estreinaldi horiekin batera, emaitzak bikainak izan dira. Maila honetan, Irina Mendizabal Zabaletaren jardun bikaina nabarmendu behar da (urrezko bi domina 600m eta 1000m-tan), baita Maddi Altolagirre Aranarena ere, pertika jauzian urrea lortuz.
Abiaduran eta hesietan talde oso indartsua ikusi dugu. June Artola, Elaia Roteta eta Izaro Rojo maila ederrean aritu ziren 100 metro hesietan, eta Iradi Garagarzak 300 metro hesietan bere lana txukun bete zuen. Distantzia motzagoetan, Uxue Rodriguez, Lide Garicano, Lur Unanue, Enara Aramburu, Arene Saizar, Intza Altuna eta Laiene Terradillosek gogor borrokatu zuten kronometroaren aurka.
Iraupen erdian, Irinarekin batera, Malen Garcíak 1000 metroko proban parte hartze bikaina osatu zuen. Mutilei dagokienez, Oihan Urretabizkaiak eta Jon Petiscok maila bikaina erakutsi zuten abiaduran eta jauzietan, Ander Aramberrirekin batera.
Maila altuagoetan, lehiakortasuna handia izan zen. Zihara Altuna Iraolak zilarra lortu zuen 200 metrotan eta brontzea 100 metrotan. Bere aldetik, Joanes Valencia Baresek zilarrezko domina jantzi zuen pertika jauzian. Araitz De Miguelek ere lan ona egin zuen luzera jauzian, eta Eñaut Unanuek abiadura probetan bere marka pertsonalak txikitu zituen.
Sub 20 mailan, Nagore Gabarain Mujika izan zen izen nagusia, urrezko bi domina lortuta. Xabat Goenagak ere domina bat gehitu zion klubari luzeran, eta lan bikaina egin zuen Markel Izagirrerekin batera abiaduran.
Azkenik, Maddi Lillo Zabalak gure kluba ordezkatu zuen libre partaidetzako probetan (PLP). Segurtasun osoz aritu zen 100 eta 200 metroko saioetan (12.88 eta 26.72 hurrenez hurren), gazteenentzat jarraikortasun eredu dela berretsiz.
Zorionak atleta guztiei, bereziki federatu gisa lehen aldiz lehiatu zaretenoi, eta entrenatzaileei! Lanean jarraituko dugu hurrengo helburuei begira.
Arraste, 2026ko Apirilaren 18a
Urriak 11n Palentziako hirian ospatuko den 16 urtez azpiko taldekako espainiako txapelketarako sailkatua dago gure nesken taldea!
Urtean zehar egindako esfirtzuak eta, batzuk, egiten ez dituzten probak eginez, lortu dute espainiako txapelketarako sailkatzea urte dexente pasa eta gero. Orain, Urriak 11an dena emango dute ahal duten emaitzarik onena lortzeko!
ZORIONAK NESKAK ETA ZORTE ON!
Ikusi daiteken bezala, azken urtean 3 errekor egin dira gizonezkoetan:
ANDER ORTIZek 3000m-ko proban 14:26,77ko denborarekin
MANEX CIVICOk 3000m oztopoetan 8:24,74ko denborarekin
EUKEN FERNANDEZk Jabalina jaurtiketan 64,71m-ko jaurtiketarekin
ZORIONAK!
Emakumeen errekorrei dagokionez, lehengo urtean errekor bakarra egitea lortu zen eta hau JUNE SUDUPEk egin zuen 3000m-tako proban 9:50,68ko denborarekin.
ZORIONAK!