Proiektu hau bere osotasunean azaltzeko, beharrezkoa izan dugu atal ezberdinetan banatzea. Era berean, proiektu honekin guk ikasle moduan lortu nahi ditugun ikaskuntza helburuei dagokionez, esan beharra dago ez dela bakarrik istorio bat sortzea izango, baizik eta jolasaren eta esperimentazioaren bidez proiektu bat eratzea, prozesuan zehar sortu diren arazo, zalantza edo desadostasunak modu batean edo bestean konpontzen saiatuz.