"Quilling edo Filigrana" papera kiribilduz diseinu apaingarriak sortzeko teknikari deritzo.
Teknika hau burutzeko, zirkunferentziak dituen erregela bat, diseinuaren txantiloila, papera eta lekeda behar da.
Nahiz eta papera izan material tradizionala, gaur egun beste material batzuk erabiltzen dira teknika burutzeko.
"Quilling edo Filigrana" munduaren barruan artista asko aurkitu ditzazkegu, baina bere sorkuntzetatik famatua bihurtu den bat Sena Runa izan da.
Paperezko diseinu harrigarriak sortzeaz gain eta beste artista batzuentzat inspirazioa izan arren, Senak aurrera eraman duen beste proiektu bat teknika hau erakusteko liburu bat sortzea izan da: "Quilling Art" izenekoa.