ZERGATIA

Zergatik erronka hau eta orain?

-Konpetenteak gara, aplikatzen dakigunean.

Ikasleei ikasi dutenari plus bat eman eta egiteko aukera berriak bideratzeko.

Informazioa edukitzeak ez du nahitaez esan nahi hori aplikatzen jakingo dugunik. Informazioa ezagutza bihurtzeko testuinguru batean aplikatu behar da.

Erronka honek testuinguru berriak sortzen lagunduko du, irakasleek ikasleekin klasean egiten dituzten ekimenak bistaratzeko aukera berriak bideratuz, beraien lana bestelako publiko bati erakusteko.

-Konpetenteak gara metakognizioa erabiltzeko gai garenean.

Ikasleek klasean ekoiztu dutenaz, ikasitakoaz kontziente direnenean: Zer ikasi dut? Nola? Zer izan da erronkan zailena? Nola lortu dut estrategia egokia asmatzea? Nola erabili dezaket ikasitakoa?

Zer egin?

Ikasleak protagonista bihurtuz, egiten duguna erakutsi baita nola egin dugun eta zertarako azaldu ere. Gelan egindakoak izan daitezke eta ez da izango lanen erakusketa soila: ikasleak protagonistak izango dira eta aurkeztuko duten produktu hori lortu arte egin duten prozesua ere azalduko dute (antolakuntza, zertan oinarritu, zein tresna erabili, egindako pausuak, izandako erronkak eta oztopoak, nola konpondu dituzten, zertarako izango den erabilgarria …)

Beraz, “PROTAGONISTAK GARA” prestatzean kontuan izan beharreko gako garrantzitsuak:

1-Azken produktua bistaratu eta aurkeztu, bai.

2-Prozesua dokumentatu eta ebidentziak bildu ere bai. (Metakognizioa)

3-Ikasleen lan horien guztien ebaluazioa bermatu. (Errubrikak, dianak, autoebaluaketa, berdinen artekoak…)

Nork eta nori?

Ikasleek irakaslearen gidaritzapean publiko ezberdinen aurrean: beste klase bat, gurasoen aurrean, webgunean, irratian, auzoko norbaiten edo gonbidatuen aurrean ...


Irakasle bakoitzak erabakiko du klasean egindakoen artean zer erakutsiko duten bere ikasleek, nori eta nola. Posiblea da aurkeztutako lan batean ikasgai batek baino gehiagok parte hartzea, edota klase ezberdinetako ikasleek proiektu berdinetan parte hartzea.


Irakasleen inplikazioa eta ikasle guztien parte hartzea komenigarria litzateke. Irakasgaiaren eduki-, ikasle- eta xedeen araberakoak egin ahal izango dira: sormena eta aukera guztiak zabalik daude!

Noiz?

Hiruhilabeteko bakoitzaren bukaeran. Irakasleek hiruhilabetekoaren hasieran egindako proposamenen arabera erabakiko da antolakuntza.

Egutegi berezi bat adostuko da.

Non eta nola?

ESPAZIOAK: Institutuko edozein gune presentzial (pasabidean, ormetan, klaseetan, patioan, gimnasioan, laborategietan, paraninfoan…) edo birtualetan (webgunean, Twitter kontuan, Unamuno Irratian, YouTuben, etab.)

Ikasleen artean Twitter kontua kaleratzea (profilik gabe ere ikus daitekelako)

Gela bat beste gela batera doa aurkezpena egitera, maila batek beste maila bati...

Familiak gonbidatu daitezke edo auzoari begira egiten den zerbait ere bai.

Beste ikastetxeetako ikasleei aurkezpena egin…


FORMATUAK: horma-irudiak, hitzaldiak, irakurketak, pechakuchak, bideoak, antzerkia, dantza, podcastak, QR bitartez, lehiaketa bat antolatu, jatekoak prestatu, musika jo, kartelak, bisita gidatuak egin, kirol ekitaldiak antolatu …


Ikasleen aurkezpenak, plastikako lanak, teknologiako proiektuak, mikro-ipuinak, nobela baten hasieratik amaiera desberdinak aurkeztu, malabarerak, ikerkuntza lanak, sukaldeko errezetak, tailer baten lana ...


HIZKUNTZAK: alemanez, euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz, ingelesez, latinez...