Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia (IKT) berriek mundu mailako garapena izan dute, eta izugarrizko aldaketa suposatu dute denbora gutxian gizarte-harremanak eta gure bizitzako alderdi ugari eraldatu baitituzte. Haur eta gazteak, taldeko kide izateagatik liluratuta, azkar ari dira portaera-eredu berri horiek bereganatzen, hizkuntza eta tresna propioekin.Β
Historian lehen aldiz, belaunaldi berri batek gurasoek baino hobeto ezagutzen du ingurunea; baina era berean, adingabeek ez dute interneten dauden eduki eta arriskuak emozionalki ezta kognitiboki kudeatzeko heldutasun, gaitasun ezta baliabiderik ere.Β
Horregatik, ikasleak era egokian prestatzeko beharra sortzen da, eta horixe da webgune honen xedea, jarraian zazlduko diren helburuen bidez gauzatuko dena:
Familiei eta hezitzaileei interneten dauden arriskuak ezagutaraztea, ikasleengan horien prebentzioa egiteko.Β
Ikasleek IKTen erabilera arduratsua burutzeko informazioa eta baliabide hezigarriak eskaintzea familiei eta hezitzaileei.
Familiei, ikasleei eta irakasleei IKTen erabilerari buruzko ebaluazio tresnak eskaintzea, erabilera horren egokitasunari buruz hausnartzeko.
IKTek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea, horiek behar bezala erabili ahal izateko.Β
Horretarako, webgunean hainbat atal eta material aurkeztuko dira:Β
Ikusi webgune hau sortzeko erabili diren informazio iturrien zerrenda orri-oinean dago.