Mindfulness online programa
URRIAK 27-EKAINAK 2
Mindfulness ez da teoria edo kontzeptu bat: bitzitzeko paradigma bat da.
URRIAK 27-EKAINAK 2
Mindfulness ez da teoria edo kontzeptu bat: bitzitzeko paradigma bat da.
Mindfulnessa zer den ezagutzeko, jakiteko gogoz iritsi bazara, Pozgarria da benetan. Hala ere, programa honetan teoriari edo zure galdereei erantzuten baino PRAKTIKARI emango diogu garrantzia.
Horregatik, beharrezkoa da zure konpromisoa batik bat praktikan zentratzea. Bidaia honen lehen minututik hasi zara mindfulness esperientzia bizitzen. Programan zehar ere mindfulness praktikak izango dira programaren muin.
"Iñor ez da inoiz mozkortu *ardoa* hitza esanez"
Beraz, praktikaren konpromiso serio eta iraunkorra hartzera animatzen zaitugu.
Aipatu bezala, praktikaren zati handi bat eguneroko bizitzan egingo duzu, beraz, denbora-inbertsio txikia da.
8 Modulutan banatuta dago eta modulu bakoitzak 3 asteko iraupena izango du.
Moduloaren egitura:
Astea: Mindfulness teoria
Astea: Mindfulness jarrera
Astea: mindfulness teknika
Astero mindfulness praktikak izango dituzue:
Praktika formala (meditazio gidatua): Audio labur bat izango duzu, astean zehar egunero minutu batzuk gelditu eta bizitzan presente egotekoa aukera bat. Egunero egiten baduzu, bere efektuekin harrituta geratuko zara. Ezer konplikaturik egin gabe, egon hemen eta orain, eta behatu..
Mindfulness pilula : Proposamen laburra da, erraz gogoratzen eta atxikitzen dena, eguneroko jardueretan une jakin batzuetan, egoera ezberdinetan aplika dezakezuna... Aukera sortzen denean heltzeko "aingura" baten antzeko zerbait.
Mindfulness-a eguneroko bizitzan: Eguneroko bizitzako jarduera batzuk modu ezberdinean egiteko gonbite bat dira. Ekintza oso-oso sinpleak, mindfulness jarrera, esperientzia bitarteaz lantzeko aukerak.
Astero, astelehen arratsaldetan online elkartuko gara, asteko praktikaren gaineko gogoeta egiteko. Nire akonpainamendu zuzena izango duzue eta zuen praktikatik eta bizipenetatik abiatutako espazio seguru, lasai eta goxoa izango da.
Ezin bazara etorri, lasai, grabatuta geratuko da eta eskuragarri izango duzue.
Astean ordu betez, zure prozesu berdinean dauden taldekideekin egoteko aukera paregabea izango duzu eta programan aurrera goazen hala, harremantzeko eta taldean egoteko modu berri bat ikasiko dituzu, ondoren zure eguneroko bizitzara transferitzeko aukerarekin.
Aldaketak ematen ditugunean gure inguruak ulertzen ez gaituen sentzazioa sortzen da eta prozesua ez uzteko, ulertuko zaituen taldea izango duzu. Saio honek prozesu guztian zehar ZU sostengatzeko sortuak dira.