Erandioko Udaleko Gazteria Sailak antolatzen duen "Beldur gaua" izeneko jardueran gazteen parte hartzea sustatzeko helburua duten oinarriak aurkeztu dira.
ZERTAN DATZAN
Azaroaren 14an, ostirala, 20:00etan, 2017ko "It" filma proiektatuko da Merkatu Zaharrean, Erandiokoak diren edo kuadrilla hemen duten 16 eta 29 urte bitarteko gazteentzat.
Sarrera doakoa izango da lekua bete arte.
Gaiari lotutako giroaz apainduko dugu merkatua eta, gainera, parte hartzaileak animatuko ditugu filmeko pailazo protagonistaz, pertsonaiaren batez edo filmarekin zerikusia duen zerbaitez mozorrotuta etor daitezen.
1. PARTE-HARTZAILEAK
Erandion bizi diren edo kuadrilla duten 16 eta 29 urte bitarteko gazteak.
2. KATEGORIA
Mozorro onenaren eta parte-hartze onenaren kategoria bakarra egongo da. Mozorroaren paperean sartzea, beldurrezko giroa sortzen laguntzea (zaratak, sustoak...), jarrera erakustea eta abar.
3. EPAIMAHAIA ETA METODOLOGIA
Hautaketa hiru fasetan antolatuko da:
Lehenik eta behin, ekitaldiaren egun berean, udal-epaimahai batek, arte eszenikoetako espezialistek eta udal-ordezkariek osatua, aurre-hautaketa egingo du, honako irizpide hauek kontuan hartuta:
1. Mozorroaren karakterizazioa eta filmarekiko harremana
2. Originaltasuna
3. Mozorroaren langintza
4. Girotzean parte hartzea
Bigarrenik, ekitaldian parte hartzen duten pertsonek Mentimeter bidez bozkatuko dute, in situ, filma proiektatu ondoren.
Azkenik, boto gehien dituzten 4 proposamenak sare sozialetan argitaratuko dira (azaroaren 18tik 23ra) eta hortik boto gehien lortzen dituenak lehiaketaren irabazle titulua eskuratuko du. Azaroaren 25ean, asteartean, jakinaraziko da, udaleko sare sozialen bidez eta irabazleari jakinarazita.
4. SARIAK
Sari bakarra egongo da, eta pack hau izango da:
• Escape Room gela baterako 5 sarrera eta 5 lagunentzako afari bat.
5. INSKRIPZIOA
Izena banaka, binaka edo taldeka eman ahal izango da jarduera hasi baino 15 minutura arte, online inprimaki baten bidez.
Lehiaketa egiteko, gutxienez 4 parte-hartzailek eman beharko dute izena, eta gutxieneko kalitatea izan beharko du proposamenak.
Baztertu ahal izango dira gozamenaren eta bizikidetza onaren helburuarekin bat ez datozen hautagaitzak. Gainera, ez da baloratuko konnotazio sexistarik edo arrazistarik duen proposamenik, ezta planteamenduagatik herritarren aniztasuna errespetatzen ez duenik ere.
Parte hartzeak oinarriak onartzea eta epaimahaiaren erabaki apelaezina dakar.
Parte-hartzaileen irudi-eskubideak Erandioko Udalari lagako zaizkio, ekitaldiaren sustapenean eta lotutako jardueretan erabil ditzan.
Erandioko Gazteria Sailak beretzat gordetzen du lehiaketa edozein unetan aldatu edo ezeztatzeko eskubidea.
Informazio gehiago:
Beldur Gaua - Noche de Terror
Gazteria Saila - 94 602 58 91 / 619 223 761 – gazteria@erandio.eus