Apirilaren 14tik 16ra, eta apirilaren 22tik 25era bitarteko eskaintza diseinatu dugu HH2-HH5 bitarteko umeentzat.
Atxutxiamaikaren eskaintzan udalak dirulaguntzak emango ditu;
· DBE eta GLL laguntza jasotzen duten familiek kuotaren %70eko dirulaguntza jaso dezakete.
· Familia ugariek eta guraso bakarreko familiek, seme-alaba bakoitzeko kuotaren %30eko dirulaguntza jaso dezakete.
· Bigarren seme-alaben izen ematea egiten dutenek, bigarren honen kuotaren %30eko dirulaguntza jaso dezakete.
Dirulaguntza hauek jasotzeko eskaera egin beharko da udalean, HAZ ( Herritarren arreta zerbitzuan ) edo udalaren werb orrian. Informazio gehiago udalean bertan jaso ahal izango da 943 74 10 50 telefonoan edota gazteria@elgoibar.eus helbidera idatzita.
Eskaera egiteko epea deialdia GAOn argitaratzen denetik 10 lanegunekoa izango da.