Ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko eskaintza diseinatu dugu HH2-HH5 bitarteko umeentzat.
Horrez gain, Atxutxiamaikak zerbitzu bereziak eskainiko ditu: Goiz Txokoa eta uztaileko Txoko Osagarria, hain zuzen ere.
Atxutxiamaikaren eskaintzan udalak dirulaguntzak emango ditu;
· DBE eta GLL laguntza jasotzen duten familiek kuotaren % 70eko dirulaguntza jaso dezakete.
· Familia ugariek eta guraso bakarreko familiek, seme-alaba bakoitzeko kuotaren % 30eko dirulaguntza jaso dezakete.
· Bigarren seme-alaben izen ematea egiten dutenek, bigarren honen kuotaren % 30eko dirulaguntza jaso dezakete.
Dirulaguntza hauek jasotzeko eskaera egin beharko da udalean, HAZ ( Herritarren arreta zerbitzuan ) edo udalaren werb orrian. Informazio gehiago udalean bertan jaso ahal izango da 943 74 10 50 telefonoan edota gazteria@elgoibar.eus helbidera idatzita.
Eskaera egiteko epea deialdia GAOn argitaratzen denetik 10 lanegunekoa izango da.
ESKAERA EGITEKO EPEA: martxoaren 21etik, apirilaren 23era bitartean izango da (KLIK)