IKUSKIZUNAK
IKUSKIZUNAK
Iñaki Perurena eta Mulixkak HARRIA aurkezten dute. Zuzeneko dantza eta ahozko olerkiak batzen dituen ordubeteko ikuskizuna da. Iñaki Perurena harrijasotzaileak harriari buruz inork hitz egin ez duen bezala hitz egingo digu, bertsoak abestuz, eta bere bizipenekin emozionatuz. Harriarekin lotutako Kultura, kirola eta harriarekiko sentimendua islatuta geldituko da dantzen bitartez.
IRAUPENA: Ordu 1
“Lurra, Ardoa, Dantza” ikuskizunak Arabar Errioxako tradizioaren eta Kulturaren ondarea islatzen du. Begiak itxi, eta eskualde honetara eramango zaitugu. Ikuskizun honekin, Arabar Errioxako jendea eta ardoarekin zer ikusia duen pertsona guztiei gure omenaldi txikia egin nahi izan diegu.
IRAUPENA: Ordu 1
Aro zaharreko pertsonai mitologikoa eta gaur egungo pertsonai magikoa uztartzen duen ikuskizuna da Olentzero.
80 pertsona parte hartzen dute musikaz, dantzaz, abesbatzaz eta antzezlanez osaturiko ikuskizun sakon honetan. Ondo zaindutako gidoiarekin ikusle heldua zein txikiena pentsatuarazi eta ilusioz beteko ditu eta aspaldian galdutako Olentzeroren eta Gabonetako benetazko mezua trnsmitituko diote ikusleari.
IRAUPENA: Ordu 1
Gaur egungo musikak erabiliz eta guk sortutako koreografia berritzaileekin batera, edozein herriko jaiak girotzeko ikuskizun aproposa da Dantzatuz. Tradizioan oinarria izanda baina Mulixkaren dantzetan ohituta gauden ikutu fresko eta erakargarriarekin,
Eduardo Moreno Quartet-en zuzeneko musikarekin batera, Arabako lurraldeetatik bidai musikal eta koreografiko batetara eramaten zaituen ikuskizuna da. Arabar folklorea oinarritzat hartuta, dantza eta melodia ezagunak entzuten dira ikutu innobatzaile, gaurkotua eta beti ere Jazz-eko klabean.
Fusioa, berritzailea eta gaurkotua dira hoberen deskribatzen dituen hitzak, bisualki erakargarriarekin batera.
IRAUPENA: 40 minutu