Rontegi HZ: PBL

"Elikagaien bilketa solidarioa" (2016-2017)

Xede hezitzailea: Proiektu honek Natura arloa eta Balore Sozial eta Zibikoen ikasketak lotzen ditu. Proposamena hauxe da: haien inguruko gizarte-egoera aztertu eta gero eta familia batzuek elikatzeko dituzten arazoak ikertu ondoren; elikadurari buruzko kontzeptuak ulertu eta hausnarketa eginda, beraiek diseinatutako behartsuentzako elikagaien bilketa egitea. Gaur egungo, guregandik hurbil dagoen jendeak dituen elikatzeko gabeziak abiapuntutzat hartuta, behaketa-ikerketa eta elkarkidetza lana planteatzen zaie. Proiektua haiek egindako elikagaien bilketari buruzko txostena familiakideen aurrean BEBkoei emateko aurkezpena eginda amaituko da

Prototipoa

Kopia egiteko hemen (gmail kontu batekin sartuz gero)

Programazio didaktikoa

Kopia egiteko hemen (gmail kontu batekin sartuz gero)

Aurkezpena

Ikasleen lanak

Berdinak eta desberdinak, jakina! 5.maila (2017-2018)

Xede Hezitzailea: Proiektu honek Natura arloa eta Balore Sozial eta Zibiko ikasketak lotzen ditu. Proposamena hauxe da: haien inguruko pertsonak desberdinak dira, gure gaitasunak eta zailtasunak aztertu, aniztasunaren kontzeptua ulertu eta hausnarketa eginda, txostena prestatzea. Gelako adimen guztien analisia, hobeto elkar ezagutzeko, eginda eta aniztasunaren kontzeptua abiapuntutzat hartuta, behaketa-ikerketa eta elkarkidetza lana planteatzen zaie. Proiektua haiek egindako txostena beste gela batzuetan azalduta amaituko da.

Programazioa

Kopia egiteko hemen (gmail kontu batekin sartuz gero)

Bidaia agentzia, 5.maila (2017-2018)

Xede hezitzailea: Espainiako erliebea, klima, paisaiak eta hidrografia identifikatu eta irudikatu, eta elementu geografiko nagusiak bereiztu, aztertu eta hausnarketa eginda lana prestatzea. Espainiako geografia, paisaia, klima, gastronomia eta kulturen aniztasunaren kontzeptua abiapuntutzat hartuta, behaketa-ikerketa lana planteatzen zaie. Proiektua haiek egindako bidaia-gidari buruzko bideoa bidaia-agentziakoentzat grabatuta amaitzen da.

Programazioa

Kopia egiteko hemen (gmail kontu batekin sartuz gero)

Erreinuen maketa egiteko prest? 6.maila (2017-2018)

Xede hezitzailea: Izaki bizidunak nolakoak diren eta nola sailkatzen eta identifikatzen diren jakitea, informazioa bilduz, aztertuz eta hausnartuz, eta azkenik, informazio guztia biltzen duen maketa bat sortuz, izaki bizidunak babesteak eta errespetatzeak gure bizitzarako nahiz etorkizunerako duen garrantziaz jabetzeko eta eguneroko bizitzan oreka ekologikoa babesteko eta berreskuratzeko jarrera positiboa bereganatzeko .