Marko orokorra
2015-2016 ikasturtean hasi ginen PBL inguruko formazioa Barakaldoko HH-LHko ikastetxe publikoetan. Testuinguruaren arabera egokitu ditugu saioak baina beti ere egitura antzekoarekin. ikasturte baten zehar:
 Proiektu bat zikloka diseinatu egin da (lehen eta bigarren hiruhilabeteetan) urratsez urrats faseak, osagaiak eta beharrezkoak diren marko teorikoa eta tresnak zaintzen. Etengabeko feedback-a jaso egin dute prozesu honen zehar. 6-7 formazio saio eman ditugu zeregin honetan. Eskolan, beste hainbeste erabili dituzte, lankidetzan eta kooperazioan, diseinua burutzeko.
Behin diseinua eginda, praktikan jarri da ikasgeletan. Fase honetan, irakasleek dokumentatu egin dituzte ikasleen aurrerapenak, lanak, ikerketak eta abarrak. 2 astetatik 2 hilabeteko tartea erabili dute honetan.
Maiatza aldera, klaustro batean, eta aurretik emandako gidoiarekin, aurkezpen bat prestatu dute zabaltzeko eginikoa. Saioan, hausnarketa, koebaluazioa eta feedback jaso dute lankideen eta aholkularien partetik.
2017-2018
modulua
2018-2019
modulua