Ikasgaiak Dramatizazio Adierazpenerako Informazio eta Komunikazio Teknologiak, Hizkuntza Plastiko eta Ikusizkoa eta Adierazpena eta Komunikazio Trebetasuna dira.
Hasieran, bakoitzaren talentuetan oinarritutako ikuskizuna sortu nahi genuen, bakoitzak ikuslegoari kolore baten bidez zerbait transmituko ziolarik. Istorioko protagonista bere beldurrei aurre egiten joango litzateke istorioan zehar eta azkenean bere atxikimendu potetik (koloretako gatz pote bat) aldentzea lortuko luke.
Azkenean, ume itsu baten egun baten inguruko istorioa egitea erabaki genuen. Atxikimenduaren gaia jorratzen jarraitu nahi genuen. Beraz, protagonistak beste haurrekin jolasteko izan ditzaken zailtasunak irudikatu ditugu, jolas hauek inklusiboak bilakatuz, era honetan atxikimendua eta inklusioa landuz.