Pertsonaia biek, guztiz kontrako izaera dute. Batak, dena era ezin hobean egiten du, akatsik gabe eta besteak, bitartean, era lasaiago eta erlaxatu batean egiten ditu gauzak, akatsak egiten.
Ezberdintasun hau, jokatzeko eraz gain, janzkeran, ibiltzeko eran eta keinuetan nabaritzen da.
Asko gustatu zitzaigun beste gauza bat, txokolatearekin egindako irudiak izan zen. Haurrentzako ezagunak diren irudiak egin zituztelako eta era argi batean azaldu zutelako. Gainera, txokolateari beste erabilera erakargarri bat eman zioten.
Txokolatea hainbat forma ezberdinetan ikus dezakegu: tabletak, hautsak, likidoa, bonboiak, pastela... Gainera, txokolate likidoa zelan egiten den ikusten da ere (esnea eta txokolate hautsak nahastuz).
Aluminiozko paperari dagokionez ere, beste erabilera bat ematen diete, jantziak, txapelak, eraztunak, zapiak, etb., egiteko erabili zituzten.