Eszenatik eszenara trantsizio modukoak egiten dituzte denbora aurrera doala adierazteko eta tarte horietan hau gertatzen da:
Zig eta Zag pertsonaia nagusiak, abesten hasten dira eszenatokian aldaketak egiten dituzten bitartean (zuhaitzaren adarrak mugitu, udazkenean hostoak bota, udaberrian zuhaitzari frutak jarri, belarra irten, zuhaitzaren adarrak txori bihurtu…). Tarte hauetan, objektu batzuk bizia hartzen dute (kuxina hasieran baldarra gero bizia, arrautzak mugitzen dira, zizarea gero tximeleta bihurtzen da…) eta abesteari uzten ziotenean, zig eta zag bere jantziak jantzi eta berriro beste egoera bati ekiten diote.
Pertsonaia nagusiak oso ezberdinak dira: Zig oso alaia eta bizia da gaztea delako, Zag, aldiz, astiro eta baldar ibiltzen da zaharra dela nabaritzen delako, esperientziaduna. Hasieran, pertsonaiak gatazka txikiak dituzte honen ondorioz, baina harreman ona izaten amaitzen dute.
Honekin lotuta, Zig-ek buru gainean kutxa txiki bat daramala ikus daiteke, oroitzapen onekin betetzen joaten dena eta Zag-ek, berriz, kutxa handi bat bizitzeko beharrezkoak diren gauzekin. Kutxa hauek, pertonaia bakoitza sinbolizatzen dute.
Pertsonaia bakoitzaren karakteristikak ezberdintzeko edo ondo azpimarratzeko, beste sinbolizatzeko era bat erabiltzen dute: musika instrumentuak.
Zig, lehen esan bezala alaia eta bizia denez, berak jotzen duen instumentua horrelako ezaugarriak izango ditu. Hortaz, Zig-ek zeharkako txirula jotzen du.
Zag, mantsoa eta baldarra denez, joko duen instrumentua horrelakoa izango da. Beraz, Zag-ek biolontzeloa jotzen du.
Amaieran, umeen aurrean jarrita, haiekin hitz egiten dute, gertutasuna erakusten, haien zalantzak argitzeko edota hitz egiteko.