Pertsonaia nagusiak oso ezberdinak dira, batek, etxea saldu nahi du eta besteak etxea saldu nahi du. Bigarren hau, aiurri txarreko emakumea da, bestea, aldiz, lasaiagoa.
Janzkera aldetik ere, nabarmena da ezberdintasuna eta esan beharra dago pertsonaiaren rolarekin bat datozela. Etxea saldu nahi ez duenak, etxeko erropak janzten ditu. Saldu nahi duenak, aldiz, janzkera dotoreago du.
Musika egoerekin bat egiten du, momentu bakoitzean musika egokia erabiltzen du: beldurra, tentsioa, etb., sorrarazteko.
Pertsonaia guztien topagunea ezsenatoki erdian kokatzen den sofa dela esan daiteke. Hau, erdigunean egoten da, nahiz eta egoeraren arabera alde batera eta bestera edo atzera eta aurrera mugitu. Antzezlan osoan zehar, aktore guztiak gune horretatik pasatzen dira.
Etxea perspektibaz aldatzen doa: etxearen hondoko dekorazioa lekuz aldatzen doa, denbora pasatzen doala adierazteko.
Honekin batera, argiekin jolasten dute ere: batzuetan egoera ilunagoak egiten, beste batzuetan argiagoak...