Nahiz eta ikuskizuna bi pertsonaia horien artekoa izan, gehien gustatu zitzaiguna, haurrekin zuten interakzioa izan zen. Hau, galdera laburren bitartez bultzatzen zuten eta parte hartzea oso positiboa izan zen.
Pertsonaien ahotsak oso deigarriak ziren ere, oso argiak eta aldakorrak. Gainera, erabiltzen zituzten intonazioak barrea sortarazten zuen, nahiz eta bi emakumeak seriotasunez hitz egin.