Irudi proiektatuak erabiltzen dituzte eta honetan itzalak ere agertzen dira istorioaren parte bezala. Gainera, aipa dezakegu, bigarren argazkian ikusten den pertsonaia berde hori, haurrei erakargarria gerta dakiela.
Honetaz gain, zenbait balore transmititzen dituzte antzezlan honen bitartez, hala nola: pertsona ezberdinen edo leku ezberdinetatik etorritakoen onarpena bultzatzen du, genero berdintasuna eta independentzia pertsonala ere eta, batez ere, egoera berriei beldurrik gabe aurre egitea sustatzen du.