Pantailan islatutakoa objektu erreal bilakatzen da, oihalaren aurreko ekintzan. Aktoreak esku artean hartzen duenean oihaletik desagertzen da, magia balitz bezala.
Oihalean islatutakoaren eta oholtzan gertatzen den ekintzaren arteko lotura ezartzen dute. Oihalean loreak hazten diren bitartean, mahaian dagoen aktoreak loreak ureztatzen ditu.
Interakzioa dago itzalen eta aktoreen artean. Aktorean pertsonaiari putz egiten dion bitartean, itzala mugitu egiten da, benetan putz egingo balio bezala.
Honetaz gain, kolore ezberdinak erabiltzen dituzte oihal atzeko irudiak ikusleentzako deigarriagoak izan daitezen, baita forma ezberdinak hobeto antzemateko ere.