M3 MEMORIALA

Gasteizko 1976ko martxoaren 3ko sarraskia eta haren testuingurua ezagutzeko bisita audiogidatua da, 2016ko martxoan martxan jarritakoa.

Bisita M3moria gunean hasten da, Martxoak 3 elkartearen egoitzan (Fermin Lasuen 5) eta Zaramaga zeharkatzen du gida batek lagunduta.

Martxoaren 3ko gertaeran aipagarriak diren lekuetan zehar egiten den denboran bidaia da. Artea, kontakizuna, ahotsa, hitza, bideoartea eta instalakuntza artistikoak erabiltzen ditu Gasteizko Zaramaga auzoa memoriaren museo bihurtzeko.

2 ordu inguruko ibilbide gidatuan Juan Ibarrondok idatzitako kontakizun dramatizatua entzungo dugu eta ospe nabarmeneko bost artisten lanak ikusiko ditugu: Txaro Arrázola, Marta Gil, Veronica Werckmeister, Sandra Santos eta Irantzu Lekue.

Bisita 1976ko martxoaren 3an langile-asanblada egin zen eta poliziak sarraskia burutu zuen San Frantzisko elizan amaitzen da.

Erreserbatu zure bisita hemen

Ikusi Memorialeko artista eta artelanei buruzko informazio gehiago hemen:

INFO_ARTISTAS_MEMORIAL_M3.pdf