Doktorego-tesian polisemiarekin eta kopredikazioarekin lotutako hainbat teoria aztertu nituen, baita hitz polisemikoek zer-nolako informazioa duten ere. Doktoregoan, gai horien inguruko ikerketa esperimentalean interesa garatzen hasi nintzen eta, azken urteotan, tesiaren bidez ikasitakoa beste esparru batzuetan aplikatzen saiatu naiz.
Gaur egun gehien interesatzen zaizkidan galderak honako hauek dira: nola erabakitzen dugu zer hitz erabili testuinguruaren arabera, nola izan dezake enuntziatu berak zenbait esanahai testuinguruaren edo nork esaten duen arabera, zer-nolako informazioa erabiltzen dugu beste pertsonekin komunikatzean, eta nola ikasten dugu gizakiok informazio hori erabiltzen.
Esku artean ditudan proiektuen inguruko informazioa gehitzen joango naiz. Bien bitartean, interesik izanez gero, ingelesezko orrialdea bisitatu dezakezu, han informazio eguneratua baitut.
Barkatu eragozpenak! :)