2025eko martxoaren 26an, Leioako Harreman Laboral eta Gizarte Lan Fakultateko Dolores Ibárruri Gradu Aretoan “Biopirateria versus sarbide bidezkoa eta orekatua: Hiru hamarkada Biodibertsitateari buruzko Hitzarmenaren inguruan” jardunaldia ospatu zen. Fakultateko irakasleek bultzatuta, bilera horretan biodibertsitatearen kontserbazioari eta haren onurak modu bidezkoan banatzeari buruzko erronka nagusiak aztertu ziren.
Baliabide horien artean, zalantzarik gabe, gako dira Nekazaritza eta Elikagaigintzan erabiltzen ditugun baliabide genetikoak: hots, landare-haziak.
Ekitaldia Leire Escajedo irakasleak aurkeztu zuen; hark behatzaile gonbidatu moduan parte hartu zuen Nekazaritza eta Elikaduran gako diren Baliabide Genetikoen Nazioarteko Itunaren Gobernu Organoan (FAO, Erroma, 2023), VegEquity Proiektuaren (EHU) ordezkari gisa. Bere hitzaldian, eztabaida globalaren ardatzak aurkeztu zituen, bai baliabide genetikoetara sarbide izatearen eta haien gaineko eskubideen inguruan, bai ondasun biologiko komunekin eta ezagutzaren tradizioarekin lotuta.
Hitzaldi nagusia Jorge Cabrera Medagliak eman zuen; biodibertsitatearen zuzenbidean espezialista da eta Costa Ricaren nazioarteko hainbat foroetako negoziazio taldeko kidea da. Planeta osoko biodibertsitate handienetako bat duen herrialde horrek, Costa Ricak, paper garrantzitsua jokatu du baliabide genetikoetarako sarbidearen eta onuren banaketa bidezkoaren (ABS) inguruko negoziazioetan.
Cabrerak 1992an onartutako Biodibertsitateari buruzko Hitzarmenaren (BBH) bilakaera aurkeztu zuen, eta haren garapenerako tresna juridiko nagusiak ere: FAOk kudeatutako Nekazaritzarako Baliabide Fitogenetikoen Nazioarteko Ituna eta Nagoyako Protokoloa, baliabide genetikoetako gainerako sarbidea arautzen duena.
Saioan biopirateriaren adibide zehatzak jorratu ziren, hau da, baliabide eta ezagutza tradizionalak jatorrizko komunitateen baimenik gabe eta haiekin onurarik partekatu gabe eskuratzea. Halaber, badira erabilera komertzialen aurrean jakintza horiek eta herri indigenen eskubideak babesteko mekanismo juridikoak, eta horiek ere aztertu ziren.
Jardunaldiak aukera baliotsua eman zuen jasangarritasuna, justizia globala eta merkataritza interesen arteko tentsioak aztertzeko, eta hori guztia Biodibertsitateari buruzko Hitzarmena indarrean sartu zenetik hiru hamarkada luze bete direnean, mundu mailan sinadura gehien lortu izan duen Hitzarmenaren hiru hamarkada.
El pasado 26 de marzo de 2025 se celebró en el Salón de Grados Dolores Ibárruri de la Facultad de Relaciones Laborales y Trabajo Social (Leioa) la jornada “Biopiratería versus acceso justo y equitativo: tres décadas del Convenio sobre Diversidad Biológica”. El encuentro, impulsado por profesorado de la Facultad, abordó los desafíos actuales en torno a la conservación de la biodiversidad y el reparto justo de sus beneficios.
Entre esos recursos, sin duda, son clave los que se emplean en Agricultura y alimentación; esto es: las semillas.
El acto fue presentado por la profesora Leire Escajedo, quien participó como observadora invitada en el Órgano de Gobierno del Tratado Internacional de Recursos Fitogenéticos para la Agricultura y la Alimentación (FAO, Roma), en representación del Proyecto VegEquity (EHU). En su intervención, introdujo los ejes del debate global sobre acceso y derechos en relación con los bienes comunes biológicos y el conocimiento tradicional.
La ponencia principal corrió a cargo de Jorge Cabrera Medaglia, jurista experto en biodiversidad y miembro del equipo negociador de Costa Rica en diversos foros internacionales. Costa Rica, uno de los países con mayor diversidad biológica del planeta, ha jugado un papel destacado en las negociaciones sobre acceso a recursos genéticos y participación justa en los beneficios (ABS).
Cabrera explicó la evolución del Convenio sobre Diversidad Biológica (CDB) desde su adopción en 1992, repasando los instrumentos jurídicos que lo desarrollan: el Tratado Internacional de Recursos Fitogenéticos, gestionado por la FAO, y el Protocolo de Nagoya, que regula el acceso al resto de recursos genéticos.
Durante la sesión se abordaron ejemplos concretos de biopiratería, es decir, la apropiación de recursos y conocimientos tradicionales sin consentimiento ni beneficio para sus comunidades de origen. También se discutieron los mecanismos legales existentes para proteger estos saberes y los derechos de los pueblos indígenas frente a los usos comerciales de la biodiversidad.
La jornada ofreció una valiosa oportunidad para reflexionar sobre las tensiones entre la sostenibilidad ecológica, la justicia global y los intereses comerciales, en un momento en que se cumplen más de treinta años del CDB, el tratado ambiental más ampliamente ratificado del mundo.