Elkarte honen helburuak dira eskualdeko biztanleen eta, bereziki, bazkideen giza, kultur eta gizarte-garapena sustatzea.
Pertsonak, jarduerak eta ekimenak biltzeko zentroa izan nahi du. Kirol, kultura, ingurumen, jolas eta toki alorretan esku hartzea, nazioarteko eta tokiko elkartasun jarduerak egiteko gaitasuna izanik.
Jarduera guztien barruan, arreta berezia eskainiko zaio gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeari, eta ahalegin berezia egingo da euskara mantentzeko eta zabaltzeko.
KULTURA:
1. Kulturarekin, artearekin eta letrekin zerikusia duen bizitzako edozein alderdi sustatzea. Inguruneko aberastasun naturala eta historikoa kontuan hartuta, alderdi horiei buruzko ikerketa, katalogazio, balorazio eta zabalkunde mota guztiak sustatuko dira, bai eta udalerriaren sustapen turistikoa ere.
AISIALDIKOA:
2. Elkartekideen eta, oro har, udalerriko biztanleen jolas- eta olgeta-saioak egitea.
KIROLA ETA ONGIZATEA:
3. Ongizateari balioa ematea, osasun fisikoa eta mentala sustatuz, jolas-kirola eta jarduera fisikoa garatuz.
4. Herrien hurbilketa eta sozializazioa sustatzea, herri-ingurunean kirola eginez.
5. Osasun mentalaren eta fisikoaren prebentzioa adin guztietan.
TRANTSIZIO EKOLOGIKOA:
6. Haurrek bizi diren ingurumena ezagutu eta errespeta dezaten jarduerak sustatzea eta bultzatzea.
7. Kontsumo arduratsuaren garrantziaz jabetzea
8. Ingurumena, ekologia eta etorkizuneko belaunaldiek mundu iraunkorrago eta bidezkoago bat oinordetzan hartzeko duten eskubidea errespetatzeko balioak sustatzea.
9. Animalia- eta landare-espezieen biodibertsitatea babesten laguntzea, bai gure ingurunean, bai oro har.
10. Gure inguruko landa-ingurunea mantentzen laguntzea.
11. Elikagaien ekoizpen lokala eta agroekologikoa sustatzea.
12. Tokiko produktuen kontsumo arduratsua sustatzea.
EUSKARA:
13. Euskararen bidez sozializatzeko eta dinamizatzeko programak eta jarduerak garatzea.
14. Euskararen erabilera sustatzea.
BERDINTASUNA:
15. Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko jarduerak garatzea.
16. Sexuen arteko berdintasuna erraztuko duten baldintzak sustatzea.
17. Pertsonen diskriminazio-mota guztiak ezabatzea, edozein delarik ere haien generoa, identitatea, orientazioa eta genero-adierazpena.
18. Emakumeen eta LGTBI+ taldeen aurkako indarkeriazko portaerei buruzko sentsibilizazioa eta/edo prebentzioa
SOZIALA:
19. Landa-eremuko elkarte-ehuna indartzea, herrien gizarte-kohesioaren eragile protagonista, dinamizatzaile eta bideratzaile gisa irauten eta jarraitzen dutela bermatzeko.
20. Adinekoen kolektiboekin lan egitea eta haien bizi-kalitatea hobetzea.
21. Nahi ez den bakardadeari aurre egiteko jarduerak sustatzea.
22. Adinekoen gizarte-sustapenera bideratutako jarduerak sustatzea.
23. Elkarbizitza-kultura bultzatu eta sustatzea, elkargune eta harremanetarako naturguneak sortu edo indartuko dituena, eta kolektibo migratzaileak komunitate-esparruetan ekarpenak egin eta parte har dezan sustatuko duena.
24. Gaitzespen-, arrazakeria- eta xenofobia-jarrerak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko ekimenak bultzatzea.
25. Sentsibilizazioa eta kulturen arteko bizikidetza sustatzea lurraldean.
26. Gizarteratzeko eta garapen soziokomunitariorako proiektuak, programak eta jarduerak sustatzea.
27. Desgaitasuna edo gaixotasunak dituzten pertsonei arreta, sustapena eta babesa ematera bideratutako proiektuak, programak eta jarduerak sustatzea.
28. Bizikidetzaren, giza eskubideen, enpatiaren eta elkartasunaren kultura sustatzea.
ONDAREA:
29. Tokiko ondarea zaindu, babestu eta ezagutaraztea.