Ingurunea

Landamendiko herrian kokatzen da ikastetxea plazaren alboan. Mediku etxea konpondu zen eskolaren beharretara moldatuaz, beraz esan genezake eskolaren kokalekua ez dela beharrei begira hautatu, aurretik zegoen eraikin bat erabiltzen baita. Hala ere esan beharra da oso eraikin egokia dela, plaza alboan egotean haurrak atari garaian bertako parkean jolasteko aukera dute. Frontoia ere gertu denez egun euritsuetan bertan jolastu ahal delarik.

Kokapena

Gipuzkoaren erdialdean dagoen goiherriko herri txiki bat da Landamendi. Gutxi gora behera 422 biztanle ditu eta horien artean %95.69 euskaldunak dira.

Ondoko herriak ditu mugakide: iparraldetik Zumarraga, Ezkio eta Itsaso, hegoaldetik Mutiloa, ekialdetik eta Ormaiztegi eta mendebaldetik Legazpi. 414metroko garaiera du. Azken aldian hazten ari da herria eta etxebizitza ugari egiten ari dira.

Ekonomia

Azken urteetan industrializazioaren ondorioz nekazaritza eta abeltzaintza arloak gutxituak izan dira. Nekazaritzak martxan dirau baina jarduera osagarri bezala. Bai industriak bai establezimenduak txikiak dira, familia girokoak.

Aipatzekoa da, herrian denentzat lanik ez dagoenez, kanpora, inguruko herrietara joaten direla lanera biztanleak. Honen bidez inguruko herriekin harremanak sendoak dira.

Herriko familien egoera ekonomikoa egonkorra da, hala ere ikastetxe publikoa den aldetik hainbat laguntza eskaintzen dira haurren eskolaratze unean.

Erliebea

Landamendi maldan dagoen herrixka bat da, baso eta belardiz osatua eta herritar gehienak baserrietan bizi dira sakabanatuta, horrek komunikazio zailtasunak ekartzen ditu, baina honi aurre egiteko udaletxeak garraio zerbitzua eskaintzen du eskolarako. Aipatu behar da herritarrentzat ere badela autobus bat inguruko herriekin komunikatzeko.

Landamendi zeharkatzen duen erreka Eztanda ibaia da eta Beasaindik gertu Oria ibaiarekin bat egiten du. Santa Luzia auzoa mugatzen du ipar-ekialdetik eta Ormaiztegin Eztandarekin bat egiten du. Herrian hainbat muino aurki ditzakegu, adibidez: Pagoeder eta Murgil.

Kultura

Euskal kulturak indarrean dihardu, izan ere, herriko gaztetxoak “Goruntz” dantza taldean euskal dantzak egiten dituzte. Bestalde, bertso saioak ere sarri egiten dira, bazkari herrikoiak…

Urtean behin kultur astea ospatzen da eta bertan hainbat ekintza egiten dira. Eskolako haurrek badute zer esanik aste honetan. Euskal kulturari indarra emateko hainbat ekintza daude: gazta egitea, abarkak egitea… Hauetariko hainbat ekintza kultural eskolan bertan landuak izango dira, euskal dimentsioaren lanketan sakontze asmoz.

Aisia

Kirol zerbitzuak eskaintzen dira, adibidez: futbol zelaia, frontoia, parkea…

Beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen dira, adibidez: liburutegia, gazteak elkartzeko lokala, antzezlekua… Hauetariko hainbat zerbitzu eskolak erabiliko ditu (adibidez liburutegia edo frontoia) bere hezkuntza kalitatea hotzeko asmoz.