2026 urterako mendian federatzeko txandak:
1. ERREMESA: 2025eko abenduaren 10etik abenduaren 21era
2. ERREMESA: 2025eko abenduaren 22tik 2026ko urtarrilaren 4ra
3. ERREMESA: 2026ko urtarrilaren 5etik urtarrilaren 25era
3. erremesatik aurrera 2026 urterako federatu nahi izanez gero, bete galdetegia eta jarri gurekin harremanetan.
ESTALDURAK GEHITZEA:
Urtean zehar edozein momentutan estaldurarik gehitu nahi izatekotan, jarri gurekin harremanetan. Estaldura gehitzeko eskaera bakoitzak 2,50 €-ko prezioa du.
ADINGABEEN BAIMENA:
Adingabeen kasuan, gurasoek adingabeen baimen dokumentua bete eta posta elektronikoz bidali beharko dute laminokirolkluba@gmail.com helbidera.
Federatuta bazaude, mugikorrean izan dezakezu zure lizentzia.