Historia denboran zehar gizarteen garapena markatu duten gertakarien azterketa da. Haren bidez, iraganeko garaietan pertsonak nola bizi ziren ezagutu dezakegu, izan diren aldaketa politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalak ulertu, eta gaur egungo gure gizartearen parte diren ohitura, tradizio eta erakunde askoren jatorria ezagutu.
Atal honetan historiako aro nagusietan barrena ibilbide bat egingo dugu, Historiaurretik Aro Garaikideraino. Gaur egungo mundua eraikitzen lagundu duten gertakariak, pertsonaiak eta prozesuak aztertuko ditugu, baina, batez ere, Galarko Zendeako ikuspegian jarriko dugu arreta. Historia ezagutzea ez da data edo gertakariak ikastea soilik; iraganaren ikuspegi kritikoa garatzea ere bada, oraina hobeto ulertzeko eta etorkizuneko erronkei ezagutza handiagoz aurre egiteko.
Horregatik, atal hau osatzen duten sailetan aurkituko dituzuen ikerlan eta edukietan murgiltzera gonbidatzen zaituztet, Galar Zendeako historiaren aberastasuna eta bilakaera hobeto ezagutzeko.