P A L E S T I N A
P A L E S T I N A
1. MAPAK 2. ABESTIAK 3. TESTIGANTZAK 4. IKASLEEKIN 5.TESTUAK 6. PROTESTAK 7. SALAKETAK 8. BOIKOTA 9. ERASOAK
Kolonoen erasoak Zisjordanian, armadaren eta Estatuko beste estamentu batzuen parte hartzearekin, Israelek planifikatutako garbiketa etniko plan oso bat osatzen dute. NBEko Ikerketa Batzordeak ekainaren 8an argitaratutako txostenaren arabera, kolono israeldarrek Palestinako herrixken eta nekazaritzako lurren kontra egindako erasoak %130 igo dira 2023tik. Txostenaren arabera, Israelgo segurtasun indarrek maiz laguntzen diete kolonoei, eta ezkutu gisa jokatzen dute indarkeriara jotzen dutenean. 1.347 izan dira erasoetan hildako zisjordaniarrak, horietako 348 haurrak, lautik bat.
Ehunka mila kolono israeldar bizi dira milioika palestinarren artean, Israelek 1967ko Sei Eguneko Gerra deiturikoaren ondoren okupatu zituen Zisjordaniako lurretan. NBEko auzitegi gorenak 2024an emandako epai batek ezarri zuen asentamendu horiek nazioarteko zuzenbidea urratzen dutela.
Gazako Zerrendak sufrimenduzko lekua izaten jarraitzen du, eta bi milioi pertsona baino gehiago infernu deskribaezina bizitzen ari dira bertan bizirik iraun ahal izateko, saneamendu sarerik gabe, urik eta argi indarrik gabe, eta Israelgo ejertzitoaren eguneroko zibilen aurkako erasoen menpe. Horrek agerian uzten du genozidioak eta garbiketa etnikoak aurrera jarraitzen dutela.
2026ko irailaren 29a
1. MAPAK
2. ABESTIAK
3. TESTIGANTZAK
4. IKASLEEKIN
5. TESTUAK
6. PROTESTAK
7. SALAKETAK
8. BOIKOTA
9. ERASOAK