DIMEKO
SAN PEDRO APOSTOLUA PARROKIAKO KONTSEILUA
SAN PEDRO APOSTOLUA PARROKIAKO KONTSEILUA
Onartzeko-eztabaidatzeko gaiak:
—Abade aldaketa.
—Nire egoera aldaketa.
—Parrokia banaketa-aldaketa.
—Ordutegiaren aldaketa.
*AURRERA BEGIRA…
—Gure kristau taldeen bizitza.
—Gure parrokiaren bizkortzea. Sinodalidadearen haritik: laikoen presentzia, esku hartzea eta erabagipena.
—Eleiztarrekingo hartu-emona.
—Parrokiako asanblada.
**Besterik?
Batzar bat baino gehiago behar izango dogu… Adore! Gero arte.
(Hau whtsappez bialdutako mezua da. Eskumako zutabean garapena).
Batzarrari hasierea emoteko, hurrengo otoitz hau erabili dogu (Sinodoko otoitza da).
Hemen gaukazuz, Espiritu Santua,
zeure izenean batuta.
Gure benetako aholkulari zarana:
zatoz guregana, gure alde egin,
sartu gure bihotzetan.
Erakutsi eiguzu bidea,
erakutsi helmugara zelan iritsi.
Ez gaitezala okerreko bidetik joan,
makal eta pekatariei gertatzen jaken lez.
Ezjakintasunak ez gaizala
guzurrezko bideetatik eroan.
Emoiguzu bereizketaren doea,
Gure ekintzen oinarrian ez daiten
aurreritxi eta burutapen faltsurik izan.
Eroan gaizuz batasunera zuregan,
egia eta zuzentasunaren bidetik aldendu ez gaitezan,
lur honetako erromesaldian betiko bizia jadesten ahalegindu baino.
Zeuri eskatzen deutsugu,
Aita eta Semeagaz bat,
sasoi eta leku orotan jarduten dozun horri,
gizaldi eta gizaldietan. Amen.