Danele Sarriugarte
Arteko mintegiaren helburuak
Ezagutza kritikoa
Adierazpen gaitasuna
Sormen mailan ikasle konpetitiboak
Errespetua
Hausnarketa partekatuetan errespetuz jokatzea
Iniziatiba propioaren sustapena
Baliabide eta tresna anitzen ezagutza
Artearen bidezko autoezagutza eta garapen pertsonala
Koldo Mitxelena Institutoko historia
Eskola publikoan irakaskuntza ertainetan ikasketak euskaraz egin ahal izateko hainbat euskaltzalek egin zuten aldarrikapenaren ondorioz, 1988/89 ikasturtean Arabako D eredu hutsezko lehenengo institutu publikoa jarri zen abian.
Hasiera batean Zaramaga auzoan ikaslerik gabe gelditzen ari zen ikastetxe batean ezarri zen, eta izen berria eman zitzaion. Txillardegirekin batera euskara batuaren sorkuntzan giltzarri izan zen Koldo Mitxelena filologoa hil zen aurreko urtean, eta haren omenez hartu zuen ikastetxeak izena.
Lehenengo ikasturte hartan 69 ikasle eta 7 irakasle besterik ez zegoen, baina geroztik ikastetxeak etengabe hazten jarraitu du. Gaur egun bi eraikuntzatan banatuta daude Koldo Mitxelenako ikasleak, 700 inguru. 1988-1989 ikasturtetik, gure hezkuntza komunitatea (ikasleak, familiak, irakasleak eta gainontzeko langileak) nabarmen handitu da, eta urteak pasa ahala, Koldo Mitxelena institutuaren sorkuntza ahalbidetu zuen euskaltzaletasuna mantendu egin da. Hasiera batean, “Euskara ahotik ahora” izan zen gure leloa, eta gaur egun ere horrela izaten jarraitzen du.