Muñagorri, Lander, Jainkoak gure kaleetan, BERRIA (2011-03-27): Euskal Herriko kaleak mitologia klasikoko, eta euskal mitologiako jainkoz josita daude. Eskultura, kale eta denden izendegietan topatu daitezke.
Telleria Sarriegi, Enekoitz, Lucarinitarrak: marmola zainetan, BERRIA (2021-03-06): Toscanatik (Italia) Euskal Herrira etorritako eskultore familia oparoa da lucarinitarrena. Artistak, anarkistak eta libertarioak. Angel Lucarinik Araban sortuko ditu lucarinitarren zuhaitz genealogiko oparoaren adarrak.
Casto Solanoren (Olazti, 1958) eskultura hau bi izenez da ezaguna. Askatasuna izena ematen dio egileak bere web gunean eta Prometeo Xesqui Castañerrek bere liburuan (CASTAÑER LÓPEZ, Xesqui, "Esculturas en espacios públicos de Vitoria-Gasteiz". Vitoria-Gasteizko udalak argitaratua eta Araceli de la Horrak koordinatua)- Abetxukoko Maiatzaren Lehena Plazan dago. Argazkia: Alberto Villaverde, 1985 in euskomedia.org.
Sirena eta Ikaroak artelana (2002) Lovaina Plazan dago. Dora Salazar (Altsasu, 1963) artistak egina da.
Minotauroa, Casto Solano (1991). Gasteizko Dato kalean orain. 1992eko Sevillako Erakusketa Unibertsalerako egina.
Memento homo, Massimo Lippi (1985). Lehendakari Leizaola Plazan dagoen eskultura multzo hau Markinako marmolez eginiko 9 pieza dira.
Musikaren musa, Aurelio Rivas (1990). Marmolezko estatua hau Musika Etxearen ondoan dago, Uraren Lorategi Sekretua izeneko lorategi japoniar batean, Florida Pasealekuan.
Aurelio Rivasen beste eskultura ezaguna Inazio Aldekoa idazlearena da, Udal Liburutegiari izena ematen diona.
Jesus Guridiri Omenaldia (Lorenzo Askasibar Arana (1986)), izen bera duen kontserbatorioaren ondoko lorategian dago. Musikari gasteiztarraren jaiotzaren mendeurrenerako egin zen eskultura, brontzez eta granito arrosaz, Guridiren bustoak eta atzean Euterpe Musikaren Musaren irudiak osatzen dute.
Gasteizen dagoen Lorenzo Askasibarren beste eskultura ezaguna, Manuel Iradierren omenezko estatua da.
Alegoria, Joakin Lucarini Makazaga (1935); Vital-Kutxa Eraikina (Postas kalea 2).
1934an Gasteizko Aurrezki Kutxa Munizipalak bere eraikin berriaren fatxadarako antolatu zuen lehiaketa irabazi zuen Lucarinik. Bi horma-hobitan ezarritako eskulturak dira, estilo klasikoa duten bi matrona, hanken jarrerengatik mugimendu eta estilizazio arin bat lortzen dutenak. Aurrezki Kutxaren eta Industria, Merkataritza, Nekazaritza eta Arte Ederren arteko lotura irudikatu nahi dute.
Lehenengo emakumeak oinetan lanaren gurpila eta margotzeko paleta eta pintzelak ditu eta eskuetan merkataritzaren ikurra (kaduzeoa) eta nekazaritzaren ikurra. Bigarrenak esku bateanKornukopia edo Ugaritasunaren adarra du eta bestearekin umetxo edo aingerutxo bat babesten du.
Eskoriatza-Eskibel Jauregia Pizkunde garaian Gasteizen egin ziren hiru jauregitako bat da. Bere fatxada platereskoan atea bi kolomek inguratzen dute; gainean, ateburua. Ateburuaren gainean bi gorputz. Azpikoan bi lehoik bi etxetako armarriak eusten dituzte eta armarri bakoitzaren gainean Fernan Lopez Eskoriatzakoa eta Victoria Eskibelen irudiak, Jauregiko nagusiak. Bi lehoien artean bi aingerutxok FVC hizkiak dituen kartela eusten dute. Bigarren gorputzak leiho bat du erdian eta alde bakoitzean gizonezko biluzien irudiak, biak hala biak animalien kontra borrokan; eskuinekoak borra du eskuan eta lehoi larrua buru gainean; ezkerrekoa, berriz, ukabil hutsez borrokatzen da. Jesus Mari Gonzalez de Zarateren arabera (El Palacio Escoriaza-Esquibel como imagen del Buen Ciudadano y de la Mansión del Amor, Gasteizko Udala, 1987) Herkules eta Zerbero Zakurra litzateke lehena eta Teseo Zerberorekin bigarrena. Leihoaren gainean friso bat eta haren gainean Zuhurtzia irudikatzen duen emakume ispiluduna duen tinpanoa. Erremate gisa Helios jainkoa, platonismoan Jainkoaren irudia.
Barrutik, patioan, Iparraldeko eta Ekialdeko aldean, maitasun garbi eta bertutetsua irudikatzen da: Lukrezia, Altzestis, Akiles eta Muzio Eszevola. Hegoaldean eta Mendebaldean maitasun lizunaren irudiekin: Venus, Marte, Neron eta Tarkinio.
Burukominen etxean (Fray Francisco de Vitoria Ibilbidea 2) dauden atlanteak.
Goiuri jauregia. Aipagarriena Areto Nagusia, patioa eta Erakusketa aretoa dira. Azken hau, Bruselako eskolako tapiz flandestar batek apaintzen du, Eneasen ihesa eta bere Troiako familia irudikatzen duena.