IKUSTEA, IRAKURTZEA, ENTZUTEA ETA IKASTEA

Vicente Goikoetxea Errasti nor izan zen?

Vicente Goikoetxea Errasti Aramaioko Ibarran jaio zen, 1854ko apirilaren 4an. Zendu, ordea, Valladoliden zendu zen, 1916ko apirilaren 9an.

Musika erlijiosoaren arloan, polifonista klasikoen ondoren, garrantzi handikoa da. Izan ere, bere lanak zabalpen handia izan du munduan zehar.

Notaritza-ikasketak egin bazituen ere, ez zuen sekula horretan lan egin. Apaiz-ikasketak egiteko beharra sentitu zuen eta Gasteizko seminarioan sartzen saiatu zen. Ez zuen lortu eta, hortaz, Valladolidekoan sartu zen.

Musikari dagokionez, esan beharra dago oso berandu hasi zela. Formazio autodidakta eduki zuen, batez ere. Bere irakasle bakanen artean, honako hauek aipa ditzakegu: Jose Maria Abad, Gasteizko San Vicente elizako organu jotzailea, eta Felipe Gorriti. Ikasketa hori hobetzeko, musikagile handien lanak irakurri eta aztertu zituen: Bach, Cesar Franck, Gounod, XVI. mendeko polifonistak, Richard Wagner...

Bere lanak bi helburu nagusi izan zituen: musika liturgikoa eraberritzea eta zuzendaritza. Azken honekin lotuta, Orfeoi Vasco-Navarro sortu (Valladoliden ikasten zuten Euskal Herriko ikasleekin osatuta, batez ere) eta zuzendu zuen.

BAGA BIGA HIGA MIKEL LABOA EIO GAZTE 2018 MUSIKENE

En el Aula Magna del Conservatorio de Música Jesús Guridi de Vitoria Gasteiz, la Guridiko Orkestra Sinfonikoa bajo la dirección de Iker Sánchez Silva interpreta la Suite:El último Mohicano

STROMBREAK (J. CASELLA)

EIO ORKESTRA VALLADOLID 2017

EIO TXIKI DONOSTI 2017

EIO TXIKI DONOSTIAN.mp4