Azaroaren 16tik 29ra - Juan Iganzio Iztuetari buruzko erakusketa
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 17.00etatik 19.30etara.
Azaroak 18 (larunbata) eta Azaroak 26 (igandea): 10.00etatik 12.00etara.
Lekua: Zaldibiko Kultur etxea.
Azaroaren 16a - "Juan Ignazio Iztueta: Bizarra urdina, baina txit arina" Hitzaldia
Berrehun eta berrogeita hamar urte beteko dira azaroko 29an Juan Ignazio Iztueta dantzari eta dantza maisua, bertsolari eta idazlea Zaldibian jaio zenetik. Zergatik erakartzen gaitu oraindik, askoren ustez bigarren mailako kontuetaz arduratu bazen ere? Bere obretan gure historiaren ispilu bizia agertzen delako eta, begirada zorrotz umoretsuz erakusten digulako bizitzak dantzatu egiten gaituela. Aire batean zein bestean, motel edo arin, patsadaz edo erritmo zoroan, bizitzak dantzatu egiten gaitu.
Ordua: 19.00etan.
Lekua: Zaldibiko Kultur etxea.
Hizlaria eta txistularia: Jose Ignazio Ansorena.
Esku soinua: Aitor Furundarena
Dantzariak: Miren Nazabal eta Oinatz Martinez
Azaroaren 18a - Iztuetaren testuen irakurketa ibiltaria
Ordua: 12.00etan (Gutxi gora behera 90 minutuko iraupena).
Ibilbidea: Muertza - Zubiondo-Zubiaurre - Plaza - Madalenane - Txamarretxe.
Parte hartu nahi baduzu izena eman HEMEN
Puntu bakoitzean irakurriko diren testuak ikusi nahi badituzu, klikatu HEMEN.
Azaroaren 18a - Gaurko eta atzoko Zaldibiako dantzarien saioa
Ordua: 18.30etan.
Lekua: Zaldibiko frontoia.
Azaroaren 23a - "Iztuetaren garaia eta lanak" Hitzaldia
Ordua: 19.00etan.
Lekua: Zaldibiko Kultur etxea.
Hizlariak: Gerardo Elortza eta Juan Jose Agirre.
Azaroaren 26a - Iztuetak jasotako dantzen erakustaldia.
Ordua: 12.00etan.
Lekua: Zaldibiko plaza.
Parte hartzaileak: Donostiako Udal txistulari taldea, Zaldibiako txistulariak eta Gipuzkoako hainbat dantza taldeetako kideak
Azaroaren 29a - Iztuetari omenaldiak (dantza taldeek Zaldibian eta hainbat herrietan egindako dantza saio bereziak)
Dantzari, dantza talde eta dantza zale guztiek, Iztuetaren jaiotegunean, bere herrian omentzeko aukera du, berak jasotako dantzen erakustaldia bere herrian eginez.
Parte hartu nahi baduzu, eman izena HEMEN
Baieztatutako herriak:
Zaldibia: 18.30etan, Iztueta plazan.