Aisialdi proposamenak

BILBOKO ESKAINTZA GASTRONOMIKOA

Gastronomia da Bilboko erakargarri nagusietako bat. Hiribildua gaur egun estatu mailako helmuga gastronomikorik onenetakoa da, eskaintza askotarikoa, ekonomikoa eta kalitatezkoa duena.

Gaur egun, Bilbo —eta Euskal Herria— bere pintxoengatik da ezaguna, gure eskualdeko mokadu landuak direnak. Urtero, Bilboko tabernak lehiatzen dira, nork prestatuko duen pintxorik onena, eta hiribilduak ibilbide gastronomiko ugari ditu, pintxorik enblematikoenak eta baloratuenak dastatuz hirian zehar ibiltzeko aukera ematen dutenak. Hori gutxi ez, eta Bilbo munduko jatetxerik onenetako batzuen egoitza da. Izan ere, 2024an Michelin izardun sei jatetxe ditu:

Hori ez da harritzekoa, Euskal Autonomi Erkidegoa horrelako sari gehien jasotzen dituen iberiar penintsulako bigarren eskualdea baita, bere tamaina gorabehera. Dena den, ez da saritutako jatetxe horietakoren batera joan behar, hiribilduan afari esperientzia bikainaz gozatzeko, jatetxe merkeagoek kalitate-prezio erlazio bikaina eskaintzen baitute.

BILBOKO KULTUR ETA AISIALDIRAKO ERAKARGARRIAK

Bilbo postindustrialaren leku enblematikoenen artean, Guggenheim Bilbao Museoa hiriaren ikono berri gisa agertu da, bere titaniozko xafla kurbatu bereizgarriekin. 1997an eraikitako arte garaikideko museo hori mundu mailako erreferentzia da, eta Frank Gehry bezala ezaguna den Frank Owen Goldberg arkitektoaren lana den haren arkitekturagatik nabarmentzen da, baita barruan zein kanpoaldean dauden eskultura handiengatik ere: Puppy txakurtxoa, Jeff Koons eskultorearena; Ama (Maman) armiarma, Louise Bourgeois eskultorearena; eta Denboraren Materia (The Matter of Time), Richard Serra eskultorearena.

Ikono horri beste sinbolo arkitektoniko batzuk gehitu behar dizkiogu, hala nola, Bilboko Metroa, Norman Foster arkitektoak diseinatua; Zubizuri zubia eta aireportua, biak Santiago Calatrava arkitektoarenak; eta Arata Isozaki arkitektoaren Isozaki Atea, Iñaki Aurrekoetxea arkitektoarekin elkarlanean. Hala ere, gaur egungo Bilbo arkitektura garaikidea baino askoz gehiago da. Hiribilduak orrialde batean laburbiltzea zaila den kultur eta aisialdi eskaintza bikaina eskaintzen duenez gero, hiriaren erakargarritasun handietan jarriko dugu arreta.

Guggenheim Bilbao Museoaren erakusketa eskaintzari, Arte Ederren Bilboko Museoarena gehitu behar zaio. Museo hori estatu mailako arte museorik garrantzitsuenetako bat da, eta XIII. mendetik gaur egunera arteko obrak ditu, manifestazio artistikoko aniztasun handi batean sartuta daudenak. Horretaz gain, Azkuna Zentroak, lehenago Alhóndiga Bilbao deituak, interes kultural handiko erakusketak ere antolatzen ditu. Dena den, berreskuratutako ardo biltegi zahar hori ez da soilik erakusketa gune bat, aisialdi eta kultur gune integrala ere bada, jaialdiak, tailerrak, dantza, antzerkia eta hitzaldiak eskaintzen dituena, beste kultur jarduera askoren artean. Hori gutxi ez, eta liburutegia, gimnasioa, jatetxeak eta zinemak ere baditu.

Aisialdi eskaintzan, Arriaga Antzokia (1890az geroztik) eta Campos Elíseos Antzokia (1902az geroztik) dauzkagu, antzerki emanaldiak, musikalak, dantza eta kontzertuak eskaintzen dituztenak. Antzoki horiek dira hiriko bi garrantzitsuenak, eta Euskal Herrian azpimagarrienetakoak. Eraikin horien barnealdeaz gain, kanpoaldea ere begiratzea merezi du. Izan ere, bereziki, Campos Elíseos Antzokia Interes Kulturaleko Ondasun gisa dago sailkatuta, monumentu kategorian. Gainera, 1999az geroztik, Bilbok Euskalduna Jauregia dauka, konbentzio eta entretenimendu zentro modernoa bera, konplexutasun tekniko handiagoko antzezpenetarako (adibidez, operak) eta kongresuetarako pentsatuta dagoena.

Hala ere, ekitaldien eskaintza —bereziki, kirol ekitaldiena— ez dago osorik San Mames estadioa aipatu gabe, Katedrala goitizenez ezagutzen dena, Bilbok katedral bat izan baino lehen. Gaur egungo estadioa, 2013an berritua, bilbotarrek beren taldearekiko, Athletic Clubarekiko, duten futbol pasioaren ikonoetako bat da. Gaur egun, estadioa zein taldearen museoa bisitatzeko aukera dago. Gainera, merezi du bere inguruetan sortzen den giroaz gozatzea, partida bakoitzaren aurretik, bitartean eta ondoren.

Azkenik, Alde Zaharrean, Bilboko giroaren zati bat ezagutu ahal izango dugu denda batean erosketak eginez, ehunka tabernatan hainbat pintxo dastatuz, edota, besterik gabe, bertako kaleetatik paseatuz. Europako merkatu estalirik handiena ere bisita dezakegu, Erriberako Merkatua, eta bertako giroaz zein kalitate handiko produktuez gozatu. Anekdota gisa, Guinness Errekorren Liburuak Erriberako Merkatua, bere hamar mila metro koadrorekin, udal elikagaien merkaturik osatuena bezala aitortu zuen 1990ean, garai hartan Europako merkatu estalirik handiena izanik.

Jarraian, Bilboko museorik garrantzitsuenetako batzuei buruzko informazio zehatzagoa eskaintzen dugu, eta horien artean, itxarotekoa zen bezala, lehenik Guggenheim Bilbao Museoa eta Arte Ederren Bilboko Museoa sartzen ditugu.

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA

https://www.guggenheim-bilbao.eus/ 

Helbidea: Abandoibarra Etorbidea, 2, 48009 Bilbao, Bizkaia

Google mapseko kokapena

Doako sarrerak lortzeko:

Tutoreek edo/eta koordinatzaileek museoaren webgunera sartu behar dute, lehenago SARRERAK atalean eta gero HEZITZAILEAK atalean klik egin:

https://tickets.guggenheim-bilbao.eus/eu/14-educadores

Jarraian, IZENA EMAN atalean eman behar dute izena, eta gero SARTU sakatu behar dute.

Behin barrura sartuta, berriro aukeratu behar dute HEZITZAILEAK atala, bilatu BISITA AUTOGIDATUAK aukera, eta erosi txartela. Prozesuak 4 urrats ditu:

GARRANTZITSUA:

ARTE EDERREN BILBOKO MUSEOA

https://bilbaomuseoa.eus/

Helbidea: Museo Plaza, 2, 48009 Bilbao, Bizkaia

Google mapseko kokapena

Sarrera doakoa da eta eraikin zaharreko Museo plazako atetik.

ITSASMUSEUM BILBAO

(Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa)

https://itsasmuseum.eus/eu/

Helbidea: Ramón de la Sota Kaia, 1, 48013 Bilbao, Bizkaia

Google mapseko kokapena

Informazio praktikoa

Tarifak: hainbat prezio daude (egin klik informazio praktikoan). Tarifarik merkeena ikastetxeetako taldeentzakoa da (gutxienez 15 pertsona): 2 euro pertsona bakoitzeko.

BILBOKO ARKEOLOGIA MUSEOA

https://www.bizkaikoa.bizkaia.eus/detalleContenido.asp?t=1&id=68&idioma=EU

Helbidea: Mallona Galtzada, 2, 48006 Bilbao, Bizkaia

Google mapseko kokapena

Tarifak: eskoletako taldeetan, euro bat ikasle bakoitzeko. Ostiraletan sarrera doakoa da.

ELEIZ MUSEOA

https://eleizmuseoa.com/eu/

Helbidea: Encarnación Plaza, 9B, 48006 Bilbao, Bizkaia

Google mapseko kokapena

Tarifak: irakasleentzat doakoa. 20-25 pertsonako eskola taldeentzat, 40 euro gela bakoitzeko.