Bilbao, 2024ko ekainaren 26tik 28ra

XIII. Fase Nazionala

INKESTEN ETA ESPERIMENTUEN INKUBAGAILUA

Bizkaia Aretoa - UPV/EHU

Azken urteotan, autonomia erkidegoetan "Iritzi galdeketen eta esperimentuen inkubagailua" motako lehiaketa egin izan da. Lehiaketa hori derrigorrezko bigarren hezkuntza, oinarrizko lanbide-heziketa, batxilergo eta erdi mailako heziketa zikloetako ikasleentzat zuzenduta dago. Helburua da ikasleengan estatistikarekiko jakin-mina piztea, zientzia esperimentaletako eta gizarte-zientzietako ikasketetatik datozen datuak aztertzeko funtsezko tresna gisa.


Sociedad de Estadística e Investigación Operativa izeneko elkarteak lehiaketa horren fase nazionalera deitzen du urtero, eta aurten Bilbon egingo da, Euskal Herriko Unibertsitateko Matematika Sailak antolatuta, BCAM - Basque Center for Applied Mathematics eta Eustat - Euskal Estatistika Erakundea - Instituto Vasco de Estadística erakundeen laguntzarekin.