Frantses Kanonaren aitzinean:
herri harresia!
MANIFESTUA
Gu, jendarteko hainbat esparrutatik — elkartegintzatik, sindikalgintzatik, politikatik, prentsatik, argitalpengintzatik, laborantzatik, gastronomiatik, kiroletik zein kulturatik, heldu garen Euskal Herriko herritarrok,
Gu, herrietako besten antolatzaileok,
Gu, gure lurraldean inplikatzen garen eta bertan gure geroa irudikatzen dugun gazteok,
Gu, faxismoaren eta frankismoaren biktimen zein gudari eta erresistenteen ondorengook,
Gu, auzitegietan auzipetzeko Pierre-Edouard Stérinek jazartzen gaituen euskal militanteok,
Miarritzen antolatua den Frantses Kanona egitea eta ekitaldi horrek Euskal Herrira inportatzen ahal duen gorroto eta zatiketa dinamika errefusatzen dugu. Horregatik, heldu den azaroaren 28an, larunbatarekin, 11:00etan Biarritzeko Irati aretoan eginen den mobilizazio herritar, jendetsu, alaitsu eta determinatu batera deitzen dugu, baita izpiritu eta helburu berak partekatzen dituzten beste ekimenetara ere.
Ezin dugu onartu Frantses Kanonak bilatzen duena:
Gure herrira “bizikidetza eta lurraldea biziarazten” irakastera etorri nahi izatea, Euskal Herriak aspalditik lantzen baititu horiek bere herrietako bestetan, Herri Urratsen, Nafarroaren Egunean, Korrikan, Lurraman, gaztetxeetan, zikiroetan, peñetan eta poteoetan. Inoiz oroitarazten duen “saltxitxoi-arno beltz aperitifa” menuak edo “frantses lurraldea eta ondarea balioestea” bezalako formulak lehenetsi gabe; izan ere, argi ulertzen dugu zein biztanle-talde baztertu nahi dituzten halako formulek;
Bazterketa eta diskriminazioa praktikatzea eta aldarrikatzea, komunikazio itxura atsegin baten eta, aitzinetik, otordu horietan egiazki ikusten diren jokabideei buruzko kritiketatik babesteko prestatutako gutun baten gibelean ezkutatuz: beso luzatzeak, adierazpen arrazistak, jarrera sexistak nahiz agresibitate alkoholizatuak bazkari batzuei lotuak ;
Pierre-Édouard Stérin zerga-iheslari milioidunak eta faxosferaren zati handi batek Frantses Estatuan eskuin muturreko ideiak eta balioak nagusiarazteko abiatutako hegemonia kulturalaren aldeko borrokaren mozorroetako bat izatea.
Euskal Herrian ere ospatu nahi izatea, Euskal Herriak 40 urte luzez faxismoa eta frankismoa bere eta herriaren ariman ezagutu eta pairatu zituenean;
Inoiz baino determinatuagoak gara Frantses Kanonaren aitzinean mobilizatzeko:
Euskal Herria erbeste eta emigrazio-lurraldea izan zelako, eta egun harrera herria delako, non elkarbizitza Pierre-Edouard Stérinek sustatzen dituen ideiak nagusi diren lurraldeetan baino ainitzez hobeto gauzatzen den. Ez dugu onartuko batzuek hemen beste leku batzuetan loratzen laguntzen duten tentsio, liskar eta diskriminazio giroak inportatu nahi izatea.
Desbideratze-operazio bat delako, ustez arriskuan den identitate frantsesa larrialdiko auzia dela sinetsarazi nahi duena. Guk, aldiz, gure lurraldeko egiazko errealitateak ikusten ditugu: euskararen aurkako mehatxua, jakina, baina baita herrian bizitzeko eta etxebizitza eskuratzeko eskubidearen aurkako mehatxua ere; erosahalmena; laneta bizi-baldintza duinak; justizia sozial eta fiskala; klimaren egonkortasuna eta biodibertsitatea; laborantza-lurrak eta ur-baliabideak; sexu- eta genero bortizkeriaren biktima diren emazteak eta haurrak; sexu-orientazioagatik, azalaren koloreagatik edo erlijioagatik erasoak pairatzen dituzten pertsonak; osasun- eta hezkuntza-sistema publikoa; haurrak eta adineko pertsonak hartzeko aukerak eta baldintzak; eta abar. Horiek dira mehatxupean.
Frantses Kanonaren sustatzaileak, hala nola, Pierre-Alexandre de Boisse, Géraud Du Fayet De La Tour edo Pierre-Edouard Stérin, arazo eta kezka horietatik milaka kilometrora direlako; eta sustatu nahi dituzten balio eta programak, haatik, arazo horiek larriagotzera heldu direlako.
Izenpetzen dugunok, jendarte inklusibo, abegikor eta aurrerakoia aldarrikatzen dugu; aniztasunaren eta elkartasunaren alde engaiatzen den Euskal Herri bizi bat. Beti izanen gara jendartean zatiketa, gorrotoa eta beldurra zabaltzen dituztenen aitzinean. Zatiketa, uniformizazioa eta bazterketa dinamika horiek ez dute lekurik ez Euskal Herrian, ez nihun.
Frantses Kanonaren aitzinean, bil gaitezen eta osa dezagun giza harresi irmo bat, demokrazia, berdintasuna eta elkartasuna azkeneraino defendatzeko.
Frantses Kanona ez Euskal Herrian, ez nihun! Herri harresia!
Izenpetzaileak
Faxismoaren, frankismoaren edo nazismoaren biktimak edo biktimen ondorengoak, 1936ko gudariak, 1939-45eko erresistentziako kideak / Victimes ou descendant-es de victimes du fascisme, du franquisme ou du nazisme, de gudaris de 1936, de résistante-s de 39-45
Mertxe Colina, Espetxe frankistetan jasandako torturen ondorioz hil zen euskal preso politiko baten biloba / Petite fille d'un prisonnier politique basque mort des suites de tortures infligées dans les prisons franquistes
Ellande Duny-Pétré, Erresistenteen iloba eta semea / Neveu et fils de résistants
Éliane et Léa Etchegoyhen, Jean Haristoy-ren biloba, erresistente xiberotarra / Fille et petite-fille de Jean Haristoy, résistant souletin (Maule/Mauléon).
Libe Goñi Garate, Frankismoa eta faxismoaren biktima (eta euskararen defentzailea) / Victime du franquisme et du fascisme (et défenseuse de l’euskara)
Barth Mottay, Sindikalista eta 1944-45ean Auschwitz-era deportatu zuten Madeleine Mottay erresistentearen eta Ernest Mottay 1944ean Gestapoak hil zuen erresistentearen biloba / Syndicaliste et petit-fils de Madeleine Mottay, résistante déportée à Auschwitz et Ravensbrück en 1944-45 et d'Ernest Mottay, résistant assassiné par la Gestapo en 1944
Jokin Pantzezka Etxebarria Ugarteburu, 1936an ebakuatutako haurra / Enfant évacué en 1936
Iker Robles-Arangiz, Errefuxiatu euskaldun baten semea, Bigarren Mundu Gerran erresistentzian aritua eta frankismo garaian preso izana / Fils de réfugié basque, résistant lors de la seconde guerre mondiale, et emprisonné sous le franquisme
Miren Urreiztieta, 1936ko Lezo Urreiztieta gudariaren alaba / Fille du résistant de 1936 Lezo Urreiztieta
Rafa Valdivieso, Gudari, errefuxiatu eta frankismoaren aurkako erresistente baten ondorengoa / Descendant de Gudari, réfugié et résistant au franquisme
Pierre-Edouard Stérinek auzitara eramandako euskal militanteak / Militant-es basques poursuivi-es en justice par Pierre-Edouard Stérin
Haritz Agirre
Gaby Arestegui
Teddy Atlani
Mikaël Daramy
Aitzol Gil de San Vicente
Elkarte, alderdi eta sindikatuetako arduradunak / Responsables associatifs, politiques, syndicaux
Anaiz Aguirre-Olhagaray, Bizi!-ren Koordinaketaren kide / Membre de la Coordination de Bizi!
Amaia Arbeo, Ernai-ko bozeramailea / Porte-parole d'Ernai
Igor Arroyo, LABeko Koordinatzaile Orokorra / Coordinateur général de LAB
Peio Bellan, Harrera elkarteko lehendakaria / Président de Harrera
Juliette Bergougnian, Cimadeko kidea / Membre de la Cimade
Ainize Butron, Aldako ko-lehendakaria / Co-Présidente d'Alda
Xebax Christy, Manu Robles-Arangiz Fundazioko Iparraldeko arduraduna / Responsable Iparralde Fondation Manu Robles-Arangiz
Argitxu Dufau, LAB (Ipar Euskal Herria)-eko bozeramailea / Porte-parole de LAB (Ipar Euskal Herria)
Jean-Daniel Elichiry, Giza Eskubideen elkarteko kidea / Membre de la Ligue des Droits de l’Homme
Josu Etxaburu, Gure Esku-ko bozeramailea / Porte-parole de Gure Esku
Antton Etxeberri, Euskaltzalea
Eneko Gorri, Hizkuntza aktibista / Activiste linguistique
Mathilde Hary, EHBairen bozeramailea / Porte-parole d’EHBai
Maider Heguy, Iparraldeko AEK-ko lehendakaria / Présidente d'AEK Iparralde
Maddi Kintana, SUTANeko kidea / Membre de SUTAN
Pierre Labadie, Ipar Euskal Herriko Transmaribibollo elkarteko kidea / Membre de l'Assemblée Transmaribibollo d'Ipar Euskal Herria
Mitxel Lakuntza, ELA-ko idazkari nagusia / Secrétaire général d'ELA
Elene Lopetegi, Bilgune feministako kidea / Membre de Bilgune feminista
Anne Marie Michaud, CDDHPB-eko kidea / Membre du CDDHPB
Beñat Molimos, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako lehendakaria / Co-président d’Euskal Herriko Laborantza Ganbara
Victor Pachon
Julen Perez, ELB-ko bozeramailea / Porte-parole d’ELB
Nathalie Riobé, PAF-eko lehendakaria / Présidente du PAF
Caroline Rivière, Baionako Planning familialeko kidea / Membre du Planning familial de Bayonne
Arkaitz Rodriguez, EH Bilduko ekintza politikoko idazkaria eta EAE-ko legebiltzarkidea / Secrétaire à l’action politique d’EH Bildu et membre du parlemantaire basque (EAE)
Panpi Sainte-Marie, Laborari eta sindikalista / Paysan et syndicaliste
Itziar Varela, Militante feminista / Militante féministe
Historialariak, irakasleak, abokatuak, legelariak, sukaldariak, enpresa-buruak, kirolariak / Historiens, professeurs, avocat-es, juristes, cuisiniers, chef d’entreprises, sportifs-ves
Oinatz Bengoetxea, Pilotari profesional ohia / Ancien pilotari professionnel
Sophie Bussière, Abokata / Avocate
Bixente Chapelet, Sukaldaria eta ostalaria / Cuisinier et restaurateur
Jean-Louis Davant, Historialari eta idazlea / Historien et écrivain
Matt Etchebarne, Surflaria / Surfer
Eñaut Etxeberria, Pilotaria / Pilotari
Amaia Larralde, Pilotaria / Pilotari
Lore Marguiraut, Abokata / Avocate
Jean-Pierre Massias, Zuzenbide publikoko erakaslea / Professeur de droit public
Emile Negueloua, Enpresa burua / Chef d'entreprise
Txomin Hiriart Urruty, Irakasle eta historialaria / Professeur et historien
Kulturako eragileak eta herriko besten antolatzaileak / Acteurs-trices culturel-les et organisateurs-trices de fêtes populaires
Patxi eta Elorri Amulet, Angeluarrak taldeko eta Angeluko Kabalkadako lehendakariak / Président-es d'Angeluarrak et d'Angeluko Kabalkada
Amets Bidart, Urgaina gaztetxeko kidea (Urruña) / Membre du Gaztetxe Urgaina (Urruña)
Joana Bidart, Basaizea elkarteko lehendakaria / Présidente de Basaizea
Gexan Garate, Kilika gaztetxeko kidea (Azkaine) / Membre du Gaztetxe Kilika (Azkaine)
Laida Erguy, EHZ festibaleko arduraduna / Responsable au festival EHZ
Ainhoa Elizondo, Bertsularien Lagunak elkarteko kidea / Membre de l’association Bertsularien Lagunak
Hegoa Etchenic, Donibane Ziburuko Gaztetxeko kidea / Membre du Donibane Ziburuko Gaztetxe
Maeva Marcel, Peña Patxondoko kidea / Membre de la Peña Patxondo
Sylvie Paris, Lurramaren antolaketa komiteko kidea / Membre du Comité Organisateur de Lurrama
Haitz Capot Thornary, Prefostako kidea / Membre de Prefosta
Jean-Pierre Saint-Picq, Baionako Atalante zinema gelako lehendakaria / Président Cinéma l'Atalante Bayonne
Ana Sarria Muxika, BADAko kazetaria / Journaliste de BADA
Eva Sallaberry, Batucada feministako lehendakaria / Présidente de la Batucada Feminista
Sukila erraldoi konpartsa
Laurent Vettorel, Patxokiko kidea / Membre de Patxoki
Artistak, abeslariak, bertsulariak, dantzariak, idazleak eta zinegileak edo aktoreak / Artistes, chanteurs-ses, bertsulari, danseurs-ses, écrivain-nes et cinéastes ou acteurs-trices
Miren Artetxe, Bertsularia
Amets Arzallus, Bertsularia
Marie Cosnay, Autore eta itzultzailea / Autrice eta traductrice
Etxepe, Musika taldea / Groupe de musique
Maialen Errotabehere, Musikaria / Musicienne
Xabi Etcheverry, Musikaria / Musicien
Maika Etxekopar, Antzerkilari eta kantaria / Comédienne et chanteuse
Manex Fuchs, Antzerkilaria
Aitziber Garmendia, Antzerkilari eta aktorea / Comédienne et actrice
Merina Gris, Musika taldea / Groupe de musique
Oihan Indart, Dantzaria / Danseur
Maia Iribarne, Musikaria eta zinegilea / Musicienne et réalisatrice de cinéma
Colette Larraburu, Kazetari eta autorea / Journaliste et auteure
Haritz Larrañaga, Idazlea / Écrivain
Ander Lipus, Antzerkilaria / Comédien
La Txama, Musika taldea / Groupe de musique
Fermin Muguruza, Musikaria eta zinemagilea / Musicien et réalisateur
Neomak, Musika taldea / Groupe de musique
Andoni Ollokiegi, Musikaria / Musicien
Xabi Petri, RTZko Raplaria / Rappeur de RTZ
Katti Pochelu, Zinema ekoizlea / Productrice de cinéma
Fer Sapo, Kantaria / Chanteur
Neige Sinno, Idazlea / Écrivaine
Xabi Solano, Musikaria / Musicien
Maddi Ane Txoperena Iribarren, Bertsulari eta idazlea / Bertsolari et écrivaine
Maryse Urruty, Antzerkilaria / Comédienne
Xiberoots, Musika taldea / Groupe de musique
Zea Mays Musika taldea / Groupe de musique
Pello Reparaz (Zetak), Musikaria / Musicien
Zetkin, Musika taldea / Groupe de musique
Nahia Zubeldia, Musikaria / Musicienne